Bizum
Bidali eta jaso dirua mugikorretik mugikorrera ABANCAren aplikaziotik. Nahi duzunean eta nahi duzunari, edozein bankutakoa izanda ere.
Bidali dirua mugikorretik mugikorrera Bizumekin
Bizumekin ia edonoren dirua jaso eta bidal dezakezu. Bizum sareko 30 banku espainiarretako baten bezero izan eta haren telefono-zenbakia jakin, besterik ez da behar.
Eta hori guztia doan, seguru eta berehala. Diruaren hartzaileak berehala jasoko du, itxaron gabe, eta ohar bat jasoko du mugikorrean.
Bizum bat bidaltzeko, urrats hauei jarraitu besterik ez duzu.
- Sartu ABANCAren aplikazioan eta egin klik, Bizum atxikita dagoen kontuan, ‘Bidali dirua’ > ‘Bizum’ aukeran.
- Hautatu zure mugikorreko kontaktu-agendaren hartzailea edo idatzi haren zenbakia eskuz.
- Jarri zenbat diru bidali nahi duzun eta iruzkin bat, eta kito!
-
Ordaindu onlineko erosketak Bizum-ekin
Bizum ordainbide gisa duten onlineko dendetan ordaindu ahalko dituzu erosketak Bizum-ekin. Segurua eta oso erraza da!
- Hautatu 'Ordaindu Bizumekin' aukera erosketa amaitzean.
- Sartu zure telefono-zenbakia eta baliozkotu erosketa ABANCAko aplikaziotik.
- Bizum aktibatuta ez baduzu oraindik, app-ean bertan konfigura dezakezu, berehala. Hona hemen nola egin!
- Hautatu 'Ordaindu Bizumekin' aukera erosketa amaitzean.
-
Dohaintzak GKE eta elkarteeiABANCAko aplikazioak GKEen eta irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuen kontu solidarioetan dohaintzak egiteko aukera ere ematen dizu.
Honela: ‘Bidali dirua’ > ‘Bizum’ > 'Egin dohaintza'. Bilatu bilatzailean zer elkarteri lagundu nahi diozun edo tekleatu erakundearen kodea. Sartu zenbatekoa, eta kito!
-
Nola aktibatu Bizum lehen aldiz?Bizum erabiltzen hasteko, zure banka mugikorretik aktibatu behar duzu lehenbizi. Segundo gutxi batzuk besterik ez duzu beharko!
1. Sartu ‘Menua’ > ‘Pertsonalizatu zure app-a’ > ‘Bizum’ aukeran.
2. Berretsi zure mugikorraren zenbakia eta hautatu zer kontutatik bidali eta jaso nahi dituzun Bizum ordainketak.
3. Onartu zerbitzua erabiltzeko baldintzak, eta kito!
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Nola bidal dezaket dirua Bizum bidez?
Bizum bidez ordainketa bat egin nahi baduzu, ABANCAren banku mugikorreko aplikazio berri ireki eta urrats hauek jarraitu behar dituzu: sartu “Bidali dirua” > “Mugikor batera” atalean eta hautatu hartzailea eta Bizumaren zenbatekoa.
Dirua berehala iritsiko zaio bere kontura edo, bestela, aplikazioa ez badu, nola jaso dezakeen azalduko diogu.
Zuk horrelako ordainketarik jasotzen baduzu, abisua iritsiko zaizu mugikorrera. Momentu horretatik dirua erabilgarri izango duzu kontuan.
BLOGEAN