ENPRESA ETA NEGOZIOENTZAKO BANKA MUGIKORREKO APP-A
Zure enpresaren eguneroko kudeaketak mugikorretik egin ahal izango dituzu, baita eragiketak sinatu ere. Ikusiko duzu zein erraza eta segurua den! Gainera, eragiketa asko doakoak dira!
- 981 910 522 tel:+34981910522
- Egin ezazu urruneko bankaren eskaera! https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/solicitar_banca_distancia_empresas
-
Egunero erabiltzeko
Kontsulta itzazu zure kontuak, berrikus itzazu zure negoziorako txartelen mugimenduak edo egin itzazu behar dituzun transferentzia guztiak. Baita dibisatan ere!
-
Eragiketak sina itzazu
Zuk nahi duzunean eta nahi duzun tokian: eragiketaren bat sinatzeko duzunean, berehala sina dezazun abisatuko dizugu.
-
Doako aplikazioa
Enpresentzako banka mugikorreko app-a guztiz doakoa da. Aplikazioa erabiltzeko, urruneko bankaren gakoak baino ez dituzu behar.
-
Zure segurtasunak lehentasuna du.
Zure mugikorretik eragiketak egiteko sistemarik seguruenak eskaintzen dizkizugu: segurtasuna indartzeko gakoak, hatz-marka bidezko sarbidea eta face ID-a.
Edonon zaudela ere, zure kontuetan sartu, diru-mugimenduak kudeatu eta eragiketak sinatu ditzakezu. Enpresentzako banka mugikorreko app-a zure negozioaren eguneroko eragiketak egiteko modurik arinena da. Edonoiz, edonon eta zure mugikorretik!
Doako zerbitzua da eta, gainera, dirua aurreztuko duzu, mugikorretik egin ditzakezun eragiketa asko doakoak baitira!
Hori guztia, segurtasun osoz egingo duzu. Sistemarik seguruenak eskaintzen dizkizugu, segurtasuna indartzeko gakoak erabiltzen dituztenak. Zure mugikorretik eragiketak egin ahal izango dituzu lasaitasun osoz. Gainera, hatz-marka edo Face ID bidez aplikazioan sartu ahal izango zara. Identifikazio sistema errazak dira. Hala ere, gogoan izan ez duzula inoiz zure segurtasuna alde batera utzi behar. Segurtasunari buruzko gomendioak kontsulta ditzakezu nahi duzunean..
Enpresentzako banka mugikorreko app-ean honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Zure enpresa edo negozioaren kontuen posizioak kontsultatu.
- Transferentzia nazionalak eta nazioartekoak egin, edozein dibisatan.
- Aldizkako transferentziak kudeatu.
- Sinatzeko dauden eragiketak zure mugikorrean berehala sinatu.
- Kontuen korrespondentzia kontsultatu.
- Enpresen banka elektronikoko hainbat kontratu badituzu, sarbide-gakoen bidez horietako edozeinetara konektatu zaitezke.
Banka mugikorra oraindik ezagutzen ez baduzu...
Enpresentzako banka mugikorreko app-a erabiltzen hasi nahi baduzu, app-a zure mugikorrean deskargatu eta instalatu besterik ez duzu. Zure urruneko bankaren gakoen bidez eragiketak egiten has zaitezke, hau da, ordenagailutik banka elektronikoan sartzeko erabiltzen dituzun gakoak.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zein da enpresen banku elektronikoko nire erabiltzaile-kodea?
Zure enpresen banku Elektronikoan sartzeko, lehentsita, zure IFZ zenbakiarekin identifikatu behar zara (adibidez, 11222333A).
Eta, hala nahi baldin baduzu, aldatu egin dezakezu 10 karakterez eratzen den erabiltzaile-kode batekin. Horretarako ‘Erabilerak’ > ‘Kredentzialen administrazioa’ > ‘Erabiltzailea aldatu’ erlaitzean sartu behar zara.
DOKUMENTAZIOA