Menu

Dena estalita edukitzearen lasaitasuna

ABANCA Aseguruen hileta-aseguruarekin, zure senideek behar duten laguntza edukiko dute. Utzi zure heriotzaren izapide eta gastu guztiak antolatuta eta bideratuta, hori ez dadin karga gehigarri bat izan maite dituzunentzat.

  • ico-asistencia-decesos

    Hurbil egongo gara

    Zure senideek laguntza psikologikoa eta juridikoa eduki ahal izango dute. Gainera, zenbait kasutan, gure gestorea(1) haiekin joango da hileta-zerbitzua egingo den lekura, aholku emateko.

  • ico-nicho

    Kalitatezko zerbitzua

    Estatuko ehorztetxe gehienekin egin dugu akordioa, kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

  • ico-traslado

    Gertatzen dena gertatzen dela ere

    Bizilekura arteko garraio-gastuak estaltzen ditugu, estatu barruan nahiz atzerrian, laguntzailearen gastuak barne, beharrezkoa bada.

  • ico-personalizado-decesos

    Pertsonalizatua

    Zure egoerara ongien moldatzen diren estaldurak hautatu ahal izango dituzu, zure hileta nahieran antolatzeko.

Zer estaltzen du hileta-aseguruak?

ABANCA Aseguruen Hileta Aseguruak aukera ematen dizu zure beharretara hobekien egokitzen diren aukerak hautatzeko. Ezagutu itzazu estaldura guztiak.

Estaldurak
Oinarrizko

Aldizkako prima (65 urte arte)
Prima bakarra
(65 urtetik gora)
Hileta-zerbitzu osoa
Bizilekura arteko garraioa, estatu barruan nahiz atzerrian
Laguntza juridikoa
Laguntza psikologikoa

Estaldurak
Aukerazko

Aldizkako prima (65 urte arte)
Prima bakarra
(65 urtetik gora)
Pack juridikoa: testamentua eta aurretiazko bizi-estaldurarako agiria egiteko zerbitzu espezializatua
Nitxo-estaldura: vnitxo bat emango zaizu zure udalerrian, behin-behineko denbora minimorako, bertako araudiaren arabera (2)
Hildakoaren aztarna digitala ezabatzea
Atzerriko bidaiako asistentzia
Kontsultatu aseguru honen xehetasunak baldintza orokorretan.

Lasaitasuna, eta askoz gehiago!

ABANCA Aseguruak era bikaina dira zure albokoak eta zu babesteko, lasaitasuna emateaz gain abantaila asko baitituzte.

  • ico-testamentarias

    Testamentua

    Zure senideek eskura izango dute testamentu-zerbitzua, ABANCAko zure posizioekin lotutako gestio guztiak arintzeko.

  • ico-mes-a-mes

    Ordaindu hilabetez hilabete

    ABANCAn, zure erosotasunerako, hilabetez hilabete ordaindu ditzakezu zure aseguruak (3) . Interesik eta komisiorik gabe! (% 0ko UTBa, % 0ko ITNa)

  • ico-descuento-decesos

    Onura gehiago

    Gurekin bi aseguru badituzu eta baldintza erraz batzuk betetzen badituzu, ABANCAren Zerbitzuen Programako Premium mailaz gozatu dezakezu.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Bizitza Aseguruaren dokumentazioa

    Hildako pertsonak gure Bizitza Aseguruetakoren bat kontratatuta baldin bazuen, hauek aurkeztu behar dizkiguzu:

    • Hildakoaren NAN agiria.
    • Onuradunen NAN agiria.
    • Bizi-agiria, bigarren aseguratu bat egonez gero.
    • Familia Liburua.
    • Gaixotasunaren ondorioz hilez gero: heriotzaren arrazoia, gaixotasunaren diagnosia egindako data eta haren bilakaera, nahiz aurrekari pertsonalak eta harekin lotutako edozein gaixotasunaren diagnosia egindako datak jasotzen dituen historia klinikoa.
    • Istripu baten ondorioz hilez gero:
      • Istripuaren arrazoiei buruzko atestatua.
      • Epaitegiak edo poliziak jarraitutako eginbideak.
      • Auzitegi-txostena.

    Helarazitako mediku-informazioak behar besteko xehetasunik ez baldin badu, gerta liteke onuradunak dokumentazio gehiago helarazi behar izatea, bulegoak egokiro adieraziko duena.

DOKUMENTAZIOA