-
ABANCAREN banku mugikorreko aplikazioa behar al dut online erosteko? Kontsumitzaileen babeserako neurrien Europako legerian, 2020an zehar ezinbestekoa izango da zure erosketak baliozkotzea Bezeroaren Egiaztatze Indartuen metodoak erabiliz, “Strong Customer Authentication” edo “SCA” modura ere ezaguna.
Banku mugikorreko gure aplikazioaren azken bertsioa deskargatuta baldin baduzu, online erosketa horiek errazago, erosoago eta azkarrago egin ahalko dituzu.
Oraindik ez duzu? Gure aplikazioa zure gailuetako denda ofizialetan deskarga dezakezu.
Banku mugikorreko gure aplikazioa dagoeneko deskargatuta baldin baduzu, azken bertsioa dela egiaztatu behar duzu. Gogoan izan, gailua aldatzen baldin baduzu, aplikazioa telefono berriarekin lotu beharko duzu berriro.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#503 -
Nork eska dezake nire kontuen inguruko informazioa ABANCAN? Bezero batzuen kontuei buruzko informazioa eska diezaiokete ABANCARI “ordainketa zerbitzuen hornitzaile” izendatzen diren erakunde batzuek, funtsean, finantza-erakundeek eta ordainketak prozesatzeko erakundeek. Horiek, eta hau da garrantzitsuena, soilik zuk berariaz eskatu eta baimendu baldin baduzu eskuratu ahal izango dituzte zure datuak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#457 -
Zein informazio bistara dezake nire kontuetarako sarbidea eskatzen duen aplikazio batek ABANCAN? Egin behar duzun lehendabiziko gauza da zure kontuetarako sarbidea eskatzen duen aplikazio edo zerbitzu hori ordainketak egiteko zerbitzuen hornitzaile ezagun bat dela. Halako zerbitzuak arautzen dituen Europako zuzentarauak, PSD2 izenez ezaguna, hasiera batean zuk baimendutako kontuetako saldo eta mugimenduetara mugatzen du sarbidea, nahiz eta erakunde horietakoren bat zure banku elektronikoko gakoak ere eskatzera irits daitekeen. Ematen badizkiozu, zure banku elektronikoan ikusten duzun informazio guztia eskuratu ahal izango du.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#458 -
Zergatik nahi izango du inork nire kontuei buruzko informaziora sartu ABANCAN? Enpresa batzuetako negozio-eredua erabiltzaileen finantza-datuen ustiapenean oinarritzen da, zure ondarearen bistaratze ezberdinak eskaintzeko eta zuri horrekin lotutako produktu ezberdinak eskaintzeko, esate baterako, aseguruak, maileguak, kreditu-txartelak eta abar, edo, besterik gabe, bezeroari bezero den erakunde ezberdinetan bere posizioen informazio gehitua emateko. PSD2 zuzentarauarekin zuk zehazki baimendu ez baldin baduzu zure datuak inork eskuratu ezin izatea lortu nahi da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#459 -
Nola uka dezaket PSD2 zuzentarauarekin lotuta jaso dudan kontratuzko aldaketa? Berriki gure bezeroen kontratuak aldatu egin ditugu Batasuneko legerian izandako aldaketa hau jasotzeko. Ez zara kezkatu behar, aitzitik, hain zuzen, zuzentarau horrekin inork ezin ditu zure finantza-datuak partekatu, eta zuk partekatu nahi baldin badituzu, zure baimen ukaezin eta berariazkoa agertu behar duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#460 -
Zer da egiaztapen bikoitza edo Bezeroaren Egiaztatze Indartua (SCA) eta zer esanahi du niretzat? Bezeroaren Egiaztatze Indartuak, “Strong Customer Authentication”izenarekin edo “SCA” ingelesezko ikurrekin ere ezaguna segurtasun-neurri berriak aplikatzea dakar, eta horiei esker txartelarekin egiten diren ordainketak seguruagoak izango dira, izan ere, hori izango da zure burua identifikatzeko modua aurrez aurreko komertzioetan edo Internet bidez ordainketak agintzen dituzunean.
Segurtasun-neurri berri horiek Ordainketa Zerbitzuen Zuzentarau berriaren bidez (PSD2) sartu dira. Arau hori ordainketa zerbitzuen hornitzaile guztiek (bankuek kasu) bete behar dugu, eta aurrez aurreko erosketetan 2019ko irailean hasi zen aplikatzen jadanik.
Online erosketen kasuan 2021eko urtarrilaren 1ean hasi zen aplikatzen, eta egiaztapenerako eskatzen dizkizugun faktoreak ez dira aurrez aurreko erosketetarako eskatzen ditugun berdinak. Online erosten duzunean, 3 egiaztapen-faktore mota hauetako 2 eskatuko dizkizugu:
- Ezagutza: dakizun zerbait, esate baterako, banku elektronikoan sartzeko zure pasahitza, edo zure txarteleko PIN kodearen posizio jakin batzuk.
- Jabetza: duzun zerbait, esate baterako, zure smartphone gailura lotutako gure aplikazioa, edo SMS bidez bidaltzen dizkizugun erabilera bakarreko pasahitzak jasotzeko erabiltzen duzun mugikorra.
- Atxikipena: "zaren” zerbait, esate baterako, elementu biometrikoak, aurpegi-ezagutzea edo hatz-marka, kasu.
Egiaztapen-faktore berri horiek ordaintzerakoan zuri are konfiantza eta babes gehiago emateko diseinatuak izan dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#474 -
Zerbait egin behar al dut PSD2 arauko segurtasun neurri berriek funtziona dezaten? Garrantzitsua da zurekin komunikatzeko bide bat izatea egiaztapen-faktoreak modu seguruan eskatzeko eta zuk horiek igortzeko. Horregatik, ezinbestekoa da zure datuak eguneratuta, ditugula ziurtatzea, bereziki zure mugikorreko zenbakia.
Gainera, Internet bidez erosketak egin nahi baldin badituzu, gure banku elektronikoan alta emanda egon beharko zara. Oraindik ez bazaude alta emanda, gure webgunetik kontrata dezakezu.
Gure aplikazioa deskargatzen baldin baduzu, prozesu guztia errazagoa izango da. Halaber, gure aplikazioa deskargatu beharko duzu ordainketak, seguruak ez ezik, erosoak eta azkarrak izan daitezen.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#475 -
Zer egin dezaket nire aplikazioan erosketa bat berresteko jakinarazpenik jasotzen ez baldin badut? Internet bidez erosketa bat ordaintzen ari bazara eta zure banku mugikorrean hura berresteko jakinarazpenik jasotzen ez baldin baduzu, ez zaitez kezkatu. Egin behar duzun bakarra "Ez duzu jakinarazpena jaso zure Banku Mugikorrean?" atalean sakatzea da eta beste aukera bat emango dizugu
Gainera, zure mugikorrean jakinarazpenak aktibatuta ote dituzun berrikusteko gomendatuko dizugu erosketak ahalik eta errazen egin ditzazun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#532 -
Zer da PSD2? PSD2 (Payment Service Directive 2) Europako zuzentarau bat da, Internet bidez egindako finantza-eraiketetan egiten diren iruzurren kontrako segurtasuna hobetu eta babesa indartzea helburu duena. Gainera, hirugarrenek zure dirura izan dezaketen sarbideari buruz zure bankuak gordetzen duen informazioaren irisgarritasuna ere arautzen du, zu izan zaitezen beti beti kontrola duena. PSD2 zuzentarauari buruzko informazio praktikoa duzu eskuragarri Claras Kontuak atalean, gure blogean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#476 -
Zergatik eskatzen didazue gako bat aspaldiko mugimenduak behatzen ditudanean? Zure segurtasuna babesteko egiten dugu, eta hori arautzen duen Europako legeriak hala eskatzen duelako. PSD2 zuzentarauak egiaztapen indartuko neurrien edo egiaztapen bikoitzaren (ABANCAN aspaldidanik erabiltzen duguna) erabilera areagotu egin zuen kasu jakin batzuetan segurtasuna areagotzeko xedez. Kasu horietako bat da zure nortasuna egiaztatu gabe denbora asko daramazunean edo 90 egunetik gorako antzinatasuna duen informazioa ikusi nahi duzunean. Araua indarrean sartu zenetik gako bat adierazi behar duzu derrigorrez, zure mugikorrera bidaliko dizuguna.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#477 -
Noiz erabili behar dut gakoa transferentzia bat egiteko? Beti eskatuko dizugu segurtasun-gako bat -zure mugikorrera bidaliko dizuguna- transferentzia bat egiteko, kasu hauetan izan ezik:
- Titular beraren kontuen artean intsualdaketa bat egiten duzunean.
- Xede kontua 'Konfiantzako onuradunen’ zure zerrendan dagoenean.
- Eragiketa zure 'Eragiketa kuttunak’ zerrendan dagoenean.
- 500 eurotik beherako transferentzietan.
- 30 eurotik beherako ordainketetan. Dena den, eskatu egin ahal dizugu zenbateko txikiko ordainketa jarraitu ugari egiten baldin badituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#478 -
Zergatik egin ditzaket eragiketan segurtasun-gakoa sartu gabe? PSD2 Europako araudiko segurtasun-estandarrei jarraiki, eragiketa batzuetan ez dizugu gakorik eskatuko eragiketa amaitzeko.
Hori araudiak ahalbidetzen duenean gertatzen da eta soilik gure segurtasun-neurriek adierazten baldin badigute eragiketak ez duela arriskurik. Modu horretan, egiaztapen bikoitza ekidingo dugu eta eragiketa erosoago egingo duzu.
Adibidez, ABANCAREN aplikazioa erabiltzen baldin baduzu, ez duzu 90 egunetik behin gako bat beharko zure kontuak behatzeko banku elektronikoan; zenbateko urriko transferentzietan eragiketa amaitzeko gakoa eskatuko dizugu soilik eragiketa ugari jarraian egiten badituzu; ez duzu gakorik beharko transferentziak zure ‘Konfiantzako onuradunen’ alde egiten dituzunean, etab.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#479 -
Zer da segurtasun-gakoa eta noiz eskatuko zait? Baliozkotze-gakoa erabilera bakarreko kode bat da, zure nortasuna berresteko erabiltzen duguna soilik, legeriarekin eta jardun onenekin bat etorriz. Kasu hauetan bidaliko dizugu.
- Zure banku elektronikora sartzean (partikularrak edo enpresak). Uneko eskaera hori 90 egunetik behin errepikatuko da. Ez dizugu gako hori eskatuko aurreko 90 egunetan ABANCAKO aplikaziora konektatu baldin bazara.
- Mugimenduak behatzean. 90 egunetik gorako antzinatasuna duten mugimenduak eskatzen dituzunean.
- Eragiketa hauetan: ABANCA Cash eragiketak, txartel birtualak eratzea, mugikorrak kargatzea edo ordainketen fitxategiak igortzea.
- Transferentzietan segurtasun-gakoa eskatuko dizugu, kasu hauetan izan ezik:
- Titular beraren kontuen artean intsualdaketa bat egiten duzunean
- Xede kontua zure ‘Konfiantzako onuradunen’ zerrendan dagoenean, zerorrek kudea dezakezu ‘Nire Profila’ > ‘Open Banking’ aukeran
- Eragiketa ‘Nire Profila’ > ‘Open Banking’ aukeran alta egoeran ipini dituzun zure ‘Ohiko eragiketak ’zerrendan dagoenean
- Arriskurik gabeko 500 eurotik beherako transferentzietan
- 30 eurotik beherako ordainketetan, nahiz eta eskatu ahal dizugun zenbateko txikiko ordainketa ugari modu jarraituan egiten baldin badituzu
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#480 -
Zergatik dagoeneko ez du balio nire token fisikoak? Segurtasun gai horiek arautzen dituen Europako araudiak (PSD2) igortzen den gako bakoitzarekin egingo den eragiketaren berri ematea eskatzen du. Token fisikoek ez zuten bezeroak baliozkotuko duen eragiketaren inguruko informaziorik ematen. Beraz, ez dituzte legez eskatzen diren eskakizunak betetzen. Hori konpontzeko zure telefono mugikorra erregistratu baino ez duzu egin behar, gakoak bidali diezazkizugun beharrezkoa den informazio guztiarekin batera.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#481 -
Zer dira ‘Konfiantzazko onuradunak’? Zure banku elektronikotik zure lagunen, hornitzaileen edota ohiko bezeroen kontuak zein diren adierazi ahal izango diguzu. Horiek izango dira zure ‘Konfiantzazko onuradunak’. Horrenbestez, ez duzu segurtasun-gakorik beharko haiei dirua bidaltzen diezunean. Gainera, aukera izango duzu, era berean, zure ‘Ohiko eragiketak’ zehazteko, horiek klik bakarrarekin gauzatzeko, gako gehigarririk sartu beharrik gabe.
Zure banku elektronikoan kudea ditzakezu, ‘Nire profila’ > ‘Open Banking’ aukeran.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#482 -
Nola ipin ditzaket ‘Konfiantzazko onuradunak’ eta ‘Ohiko eragiketak’ alta egoeran? Oso erraza da! Sartu banku elektronikoko zure profilean eta sartu ‘Open Banking’ atalean. Bertan zure konfiantzazko onuradunak eta ohiko eragiketak kudeatu eta alta eta baja egoeran ipin ditzakezu. Gainera, zure bankuko datuetara sartzeko baimena eman diezun hirugarrenen aplikazioak behatu ahal izango dituzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#483 -
Zergatik behar dut gako bikoitza konektatzeko? Zure finantza-informazioarekin lotutako segurtasun alderdi horiek arautzen dituen Europako araudian (PSD2) zehazten da zein kasutan den beharrezkoa egiaztapen indartuko neurriak edo egiaztapen bikoitza erabiltzea iruzurra urritu eta segurtasuna areagotzeko xedez. Horrek esanahi du batzuetan metodo hauetako bi erabil ditzazula beharko dugula:
- Duzun zerbait (segurtasun-gakoak emateko mezuak jasotzeko mugikorra)
- Dakizun zerbait (zure banku elektronikoko PIN kodea)
- Zaren zerbait (hatz-marka edo aurpegi-ezagutzea mugikorrean)
Kontrol-neurri horiek elkarren artean independenteak direnez, horietakoren bat zibersegurtasunari dagokionez konprometitua baldin badago, mehatxu-arriskua murriztu egiten da, kontrol-iragazki bikoitza igaro beharko baita derrigorrez. Horrek, zalantzarik gabe, erabiltzaileen lasaitasuna areagotu egiten du beren datu eta finantza-jardunen babesari dagokionez.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#484 -
Zer egin behar dut nire banku elektronikoan sartu ezin baldin badut? Sartu ezin bazara, berrikusi zure erabiltzailea eta PIN kodea zuzen erabiltzen ari ote zaren. Zure banku elektronikoan sartzeko, era berean, ezinbestekoa da zure mugikorreko zenbakia gure datu-basean zuzen egotea. Edozein bulegotan erregistra dezakezu edo telefono bidez 981 17 96 00 telefono-zenbakira deituta (edo +34 981 17 96 00 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu).
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/psd2#488