-
Zergatik Samsung Wallet aplikazioko karguak berandu agertzen dira nire mugimenduetan? Samsung Wallet bidezko eragiketak bi fasetan prozesatzen dira.
Lehendabiziko fasea baimena da, zure kontu edo txartelean dagokion zenbatekoaren blokeatzea sortzen duena. Bigarren fasea likidazioa da, egun batzuk beranduago burutzen dena. Une horretan egiten da eraginkor kargua zure kontu edo txartelean, eta hori da zure mugimenduetan agertzeko hainbat egun behar izatearen arrazoia.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#473 -
Zer da Samsung Wallet eta zein betekizun bete behar ditut Samsung Wallet bidez ordaintzeko? Samsung Wallet azken belaunaldiko ordainketarako irtenbide bat da, eta harekin komertzioetan transakzioak modu erraz eta seguruan egin ditzakezu. Horretarako, gailu mugikor bateragarria kontakturik gabeko salmenta-puntuko terminalera (ST) hurbildu behar duzu. Txartel bat zure Samsung Wallet zerbitzura lotzeko prozesuan zehar, ezinbestekoa da mugikorrak datuen estaldura eta telefono bidezko sarerako sarbidea izatea SMS mezuak jasotzeko. Behin Samsung Wallet bidez ordainketa egiteko engaiatzeko prozesua amaituta (txartela lotzea) ez da beharrezkoa datuen konexioa izatea, ezta wifi aktibatuta izatea ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#263 -
Nola eskura dezaket Samsung Wallet? Bateragarriak diren Samsung gailuek Samsung Wallet aplikazioa instalatuta izaten dute. Dena den, zenbaitetan, mugikorreko softwarea eguneratu behar izaten da.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#264 -
Sar daiteke komertzioa nire datuetan Samsung Wallet bidez? Ez, ezin du. Samsung Wallet aplikazioak zure ordainketak hiru segurtasun geruzekin babesten ditu. Txarteleko datu kodetuak elementu seguruan gordetzen dira eta sekula ez dira establezimenduarekin partekatzen, ez bankukoak, ezta zure kontaktuak ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#265 -
Edozein txartel lot dezaket Samsung Wallet-era? Samsung Pay aplikaziora ABANCAKO edozein Visa edo Mastercar txartel lot dezakezu. Aurreordainketa-txartelak ez dira bateragarri, ezta komertzio txartelak ere.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#266 -
Zer egin behar dut Samsung Wallet erabiltzeko baliatzen dudan mugikorra lapurtzen baldin badidate edo galtzen baldin badut? Ez kezkatu, izan ere, inork ezin du ordainketarik egin Samsung Wallet aplikazioko aztarnarik gabe edo PIN kodea izan gabe, eta zure banku informazioan ere ezingo da sartu. Segurtasuna areagotze aldera, Samsungen Find My Mobile zerbitzuak Samsung Wallet aplikazioa eta zure ordainketa-txartelak blokeatu edo ezabatzeko aukera ematen du.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#267 -
Egin ditzaket online erosketak Samsung Wallet bidez? Momentuz, aukera hori ez dago gaituta. Laster Samsung Wallet aplikazioko zerbitzura online erosketak eta zure aplikazioetatik egiten dituzun erosketak gaineratuko dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#268 -
Samsung Wallet aplikazioan ikusten den txarteleko irudia ez dator bat nire txartel fisikoaren diseinuarekin. Arazorik ba al dakar horrek? Samsung Wallet zerbitzura sortu den txarteleko irudiak diseinu estandar bat du. Beraz, litekeena da txartela fisikoarekin ez bat etortzea zehatz-mehatz. Egiaztatu soilik irudian agertzen diren azken lau digituak zure txartel fisikoko digituekin bat datozela.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/banca-electronica/samsung-wallet#269