• servicios-digitales-app

    ABANCA app-a

    Zu bezalako erabiltzaileek denda nagusietan utzitako boto-kopuruek frogatzen dute: ABANCAren banka mugikorreko aplikazioa erabiltzaileek hobekien baloratzen dutenetako bat da. Eta doakoa da! Kudea ezazu zure dirua mugikorretik, nonahi, noiznahi.

  • servicios-digitales-abanca-pay

    ABANCA Pay Bizum da

    Bidali dirua zure mugikorretik zuk nahi duzunari, edozein bankukoa dela ere. Bidali nahi diozun pertsonaren telefono-zenbakia baino ez duzu jakin behar eta dirua unean bertan iritsiko zaio.

  • servicios-digitales-apple-pay

    Apple Pay

    Aprobetxatu ABANCA txartelen abantaila guztiak Apple Pay erabiliz. Edozein Apple gailuren (iPhone, iPad edo Apple Watch) bidez ordaintzeko modurik errazena, azkarrena eta seguruena da.

  • servicios-digitales-google-pay

    Google Pay

    Android gailu bat baduzu, ABANCA txartelarekin erostea erosoagoa da. Google Pay erabiliz, contactless saltokietan, online dendetan eta aplikazioetan zuzenean zure mugikorrarekin ordaindu ahal izango duzu.

  • servicios-digitales-te-llamamos

    Deituko dizugu

    Webgune honetan eskaintzen ditugun produktuetako bati buruzko informazioa behar baduzu edo zalantzak badituzu, zure ohiko bulegotik deitzeko eskatu ahal izango duzu zuk nahi duzun egunean eta orduan.

  • servicios-digitales-contrata-online

    Kontratatu wegune edo app-etik

    ABANCAko bezero egin zaitezke, minutu gutxi batzuetan, gure webgunetik eta % 100 online. Edo finantza-produkturik ohikoenak ordenagailutik edo banka mugikorreko app-etik guztiz online kontratatu ahal dituzu.

  • servicios-digitales-firma-abanca

    ABANCA Sinadura

    Dagoeneko gure produktu askoren kontratazioa mugikorretik sina dezakezu, baita titular bat baino gehiago bazarete ere. Jakina, kontratuak bulegoan sinatu izan bazenu bezalako balio juridikoa izango du eta haren kopia bat izango duzu beti e-postontzian.

  • servicios-digitales-broker-online

    Online brokerra

    Gure online brokerrak burtsan mugitzeko, baloreak erosi eta saltzeko, ABANCAk merkaturatutako inbertsio-funtsak kontsultatzeko eta askoz gehiagorako aukera ematen dizu, zure mugikorraren edo ordenagailuaren bidez. Bildu zure eragiketa guztiak zure Balore Kontuan, eta baliatu gure tarifa lauaz baloreak erosteko eta saltzeko.

  • servicios-digitales-informes

    Informazioa eta jakinarazpenak

    ABANCAren aplikazioarekin zure txartelaren gastuen txosten pertsonalizatua eskura dezakezu. Zure kontuan gertatzen den guztia kontrolatzeko, berehalako jakinarazpenak aktiba ditzakezu. Aktiba ezazu jakinarazpen-zerbtizua banku elektronikoan edo banka mugikorrean.

  • servicios-digitales-gestiones

    Kudeaketak eta izapideak

    Kontsulta ezazu zure banku-dokumentazio guztia banku elektroniko eta mugikorreko e-postan. Kontratuak, laburpenak, helbideratzeak edo zure informazio fiskala kontsulta dezakezu, besteak beste. Halaber, segundo gutxi batzuetan deskargatu ahal izango dituzu urrunetik egiten dituzun eragiketen egiaztagiriak edo zure kontuaren titulartasun-ziurtagiriak.

  • servicios-digitales-cuenta-calderilla

    Sosak kontua

    Doako zerbitzu honetan alta emateko, jo ezazu zure banku elektronikoaren ‘Txartela’ atalera. ABANCA txartelekin egiten duzun 15 eurotik gorako erosketa bakoitzeko, dirua pasatuko dugu zure txarteletik Sosak kontura. Zenbat diru? 5 zenbakiaren hurrengo multiplora biribiltzeko falta dena. Gainera, % 0,15eko UTB ordainsaria emango dizugu, gehiago aurrez dezazun. Erraza, ezta?

  • servicios-digitales-recibos

    Ordaindu ordainagiriak argazki baten bidez.

    ABANCA Ordainagiriak zerbitzuaren bidez, helbideratu gabeko ordainagiriak modu errazenean ordaindu ahal izango dituzu. Ireki ABANCAren app-a, egin ordaindu edo itzuli nahi duzun ordainagiriaren argazki bat eta prest! Ez duzu inprimakirik beteko eta denbora aurreztuko duzu ordainketa bakoitzean.

  • servicios-digitales-lideres-seguridad

    Segurtasunaren liderrak

    Zure informazioaren osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko segurtasun-neurriak lantzen ditugu, baita edozein iruzur saihesteko, detektatzeko eta blokeatzeko mekanismoak ere. Baina gogoratu ezazu zu ere ahalegindu behar zarela zure segurtasuna bermatzeko. Ez dizugu inoiz datu konfidentzialik edo gakorik posta elektronikoz eskatuko.

  • servicios-digitales-cuentas-protegidas

    Zure kontuak, beti babesean

    Autentifikatze bikoitzeko sistemak erabiltzen ditugu zure kontuetan sartzen zarenerako eta eragiketa batzuk egiten dituzunerako, horiek egiten ari den pertsona zu zarela egiaztatzeko helburuarekin. Gainera, gure ohiko kontroletan ezohiko jarduerarik hautematen badugu, zurekin harremanetan jarriko gara horren berri emateko edo zure eragiketaren baten zinezkotasuna egiaztatzeko.

  • servicios-digitales-compras-seguras

    Internet bidezko erosketa seguruak

    Sortu txartel birtual bat Internet bidez erosten duzunean, zure txartelaren benetako daturik ez emateko. Behar beste sor ditzakezu zure banka mugikorrean edo banka elektronikoan, doan! Gainera, online saltoki seguruetan ordaintzen duzunean, transakzioa baimendu beharko duzu SMS bidez bidaliko dizugun gako batekin.

  • servicios-digitales-apaga-enciende-tarjetas

    Piztu eta itzali zure txartelak

    Ez baduzu zure ABANCA txartela aurkitzen edo, besterik gabe, denbora batez haren erabilera blokeatu nahi baduzu,zure banka mugikorretik itzal dezakezu, inork erabil ez dezan. Azkenean aurkitzen baduzu, berriro aktibatu eta erabiltzeko prest egongo da. Bajarik, deirik eta zailtasunik gabe.