Merkataritza-asegurua
Babes ezazu zure negozioa ezusteko guztietatik eta kontrata ezazu benetan behar dituzun estaldurak soilik.
- 981 910 534 tel:+34981910534
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Eska ezazu hitzordua zure bulegoan https://solicitudonline.abanca.com/empresas/es/seguro-comercio/J
-
Nola funtzionatzen du?
Kontrata ezazu zure negoziora egokitutako Merkataritza-asegurua eta hauta itzazu gehien interesatzen zaizkizun estaldurak soilik.
-
Niretzat da?
Saltoki edo enpresen beharren arabera diseinatutako asegurua da.
-
Eta zer gehiago?
Laguntza informatikoa, babes juridikoa, makinen eta ekipo elektronikoen matxura… Zure negozioak behar dituen aukerako estaldurak.
ABANCAn badakizu negozio guztizk ez direla berdinak eta behar propioak dituzula. ABANCAko Merkataritza Aseguruarekin zure negozioari behar dituen estaldurak eskaintzen zaizkiola ziurtatzen duzu eta ez duzula gehiagotik ordaintzen. Gure estaldura sorta zabalari esker, zure negozio, lokal edo merkaturatzen dituzun produktu mota guztietarako aukera espezifiko ugari aukeratu ahal izango dituzu.
ABANCAko Merkataritza Aseguruaren estaldura generikoari esker, kasu hauetan kapitala ziurtatzen dizugu: sute edo leherketa bat izanez gero, ibilgailu batek zure lokalaren kontra talka eginez gero, eta baita txorrota ixtea ahazten bazaizu ere. Eta, gainera, zure negozio zehatzerako estaldura espezifikoak eskaintzen dizkizugu. Adibidez, hoztutako edo izoztutako ondasunen narriaduraren aurka estaltzen zaitugu, edo, laguntza informatikoa edo babes juridikoa behar baduzu ere, estaldura eskaintzen dizugu. Den-dena daukagu pentsatuta zure negozioa ezustekorik gabe haz dadin.
Zer tarifa izango zenuke?
Ez daude erabat berdinak diren bi negozio. Horregatik, gure tarifak ez dira berdinak bezero guztientzat. Jarraian, negozio jakin batzuetarako tarifen adibideak emango dizkizugu: Kontuan izan prima aldatu egingo dela negozioa dagoen hiriaren arabera. Informazio gehiago behar baduzu edo zer tarifa izango zenukeen jakin nahi baduzu, gure bulegoetako batetik pasa zaitezke.
Negozio mota | Edukitzailearen kapitala | Edukiaren kapitala | Lokalaren eraikuntza urtea | Urteko prima |
---|---|---|---|---|
Negozio motaLinea zuriko etxetresna elektrikoen denda | Edukitzailearen kapitala30.000 € | Edukiaren kapitala50.000 € | Lokalaren eraikuntza urtea2010 | Urteko prima269,22 € |
Negozio motaTaberna | Edukitzailearen kapitala30.000 € | Edukiaren kapitala50.000 € | Lokalaren eraikuntza urtea2010 | Urteko prima285,89 € |
Negozio motaAltzari-denda | Edukitzailearen kapitala30.000 € | Edukiaren kapitala50.000 € | Lokalaren eraikuntza urtea2010 | Urteko prima270,92 € |
Negozio motaIle-apaindegia | Edukitzailearen kapitala30.000 € | Edukiaren kapitala50.000 € | Lokalaren eraikuntza urtea2010 | Urteko prima281,80 € |
Aseguru honen legezko informazioa
Bitartekaria: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, egoitza soziala A Coruñako Marina hiribideko 1. zenbakian, 4. solairuan eta IFK: B-70049630. A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 3092 liburukian, 73. folioan, eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian, OV-0044 zenbakiarekin. Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin, indarrean dagoen aseguruak banatzeko araudiak eskatzen duen finantza-gaitasunarekin. Bitartekariak agentzia-kontratu bat sinatuta daukan aseguru-etxeen kontsulta.
Aseguratzailea: CASER, DGSFP C0031ren erakunde aseguratzaile eta berraseguratzaileen administrazio-erregistroko inskripzio-zenbakiarekin.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zein betekizun bete behar ditut lapurreten kontrako aseguru bat egiteko?
Lapurreten aurkako estaldura aseguru-konpainiek onar dezaten ezinbestekoa da babes-neurri jakin batzuk txertatzea. Oro har, aseguru-konpainiek eskatzen duten segurtasun-neurria ate blindatu bat da lokal komertziala altueran kokatuta baldin badago, edo ate blindatua eta gainera metal sarea hutsune guztietan edo, gutxienez, geruza bikoitzeko edo hirukoitzeko kristal blindatuak.
Horrez gain, lokalak bestelako segurtasun-neurriren bat baldin badu, esate baterako, alarma bat, bideo-zirkuitu bat edo antzekoren bat, aseguru-prima merkeagoa izango da zuretzat.
-
Zer da jarduera etetearen bermea?
Berme hau sute, tximista, leherketa, arrisku hedakor (bandalismoa, berariaz eragindako kalteak, etab.) sute edo lapurreten ondorioz zure komertzio edo bulegoko jarduera, osorik edo zati batean, garatu ezin duzunean erabiltzen da.
BLOGEAN