Mari Carmen hipoteka finkoa
Irekiera-komisiorik gabe! Eta notaritza, erregistro eta gestoria gasturik gabe. Hipoteka finkoa, hilabete guztietan kuota bera ordainduko duzun lasaitasuna izateko. 30 urte arte!
- Simulatu zure kuota https://solicitudonline.abanca.com/simulador-hipoteca/es-ES/#/requests/first-block?tipoFlujo=FIJO
- 91 0900 753 tel:0034910900753
- Eska ezazu hitzordua zure bulegoan https://solicitudonline.abanca.com/Cita/es-ES/#/request/client/4_hipoteca_mc_fija/J
-
Komisiorik gabe
Irekitze-komisiorik eta notariotza-, erregistro- eta gestoria-gasturik gabe.
-
Hobetu ezazu zure interes-tasa
Erlazionatutako produktu jakin batzuk kontratatzen badituzu, hipotekarako % 1eko beherapena izango duzu. % 2,90(e)ko interes-tasa izango zenuke, % 4,80 UTB, 15 urtetara.
-
30 urtera arte
Hipoteka hau 15, 20, 25 edo 30 urterako eska dezakezu, denbora guztian ITN bat eta kuota finko bat izango dituzula jakinda. Kuota hori desberdina izango da aukeratzen duzun epearen arabera.
-
% 80ra arte eska dezakezu
Honako balio hauetako txikienaren % 80 arte eska dezakezu: hipotekatu beharreko etxebizitzaren tasazioa edo salerosketaren prezioa.
Hobe ezazu hipoteka finko honen ITNa
Hipoteka batek pertsona bat bere bankuarekin urte askotarako lotzen du; hori dela eta, gure Mari Carmen HIpotekak prezio ezberdinak eskaintzen ditu konbinatuta kontratatzen dituzun produktuen arabera: zenbat eta ABANCAko produktu gehiago izan, orduan eta prezio hobea eskain diezazukegu. HIpoteka finko honen irteerako interes tipoa, hobaririk gabe, honakoa da: ITV %3,90 ¦ UTB % 4,51 15 urtera. Zure kuota eta interesak epe desberdinetan nolakoak izango liratekeen erakusten dizugu taulan, beherago aurkituko duzun adibidean.
Baina interes-tasari aplika dakiokeen marjina hori % 1eraino jaits dezakezu, baldin eta ABANCAko produktu eta zerbitzu batzuk kontratatzen badituzu, ta horiek hobaria ematen badituzte: (ITN %2,90 ¦ UTB %4,80 15 urtera). Ez da derrigorrekoa kontratatzea, baina hipotekagatik gutxiago ordaintzea ekar dezake:
- Helbidera ezazu zure nomina, sar ezazu hilero diru-kopuru bat zure kontuan, edo helbidera itzazu zure gizarte-aseguruak. Sartzen duzun kopuruaren arabera, beste hobari bat izango duzu:
- Diru-sarrera errepikaria bada (nomina, pentsioa edo antzeko ekarpen bakarra, aldizkakoa eta egonkorra) 600 €-koa hilean edo gehiago eta 2500 €-raino (apunte bakarrean), edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen badituzu (gutxieneko zenbatekorik gabe), %-0,2ko hobaria izango duzu.
- Hilean 2500 € edo gehiagoko sarrera bakarra bada (edo 3500 € edo gehiagoko diru-sarrera desberdinetan), %-0,40-ko hobaria izango duzu. Halaber, hobari hori lortu ahal izango duu zure gizarte-aseguruak helbideratzen badituzu (gutxieneko zenbatekorik gabe) eta zure kontuaren batez besteko saldoa 2000 € edo handiagoa bada. Edo hilean 600 €-tik gorako diru-sarrera errepikaria baduzu (ohar bakarrean), eta ABANCAk merkaturatutako **ordainketak babesteko asegurua kontratatzen baduzu, maileguan geratzen zaizunaren saldoagatik. Aseguru honek 3.260,72€-ko prima bakarra du lehenbiziko 5 urtetan, eta 720€-ko pria 6. urtetik aurrera.
-
Kontratatzen baduzu ABANCAk merkaturatutako bizi-aseguru bat edo beste hipotekaren titularren izenean, berrikuspenaren datan hipotekaren ordaintzeko dagoen saldoaren %100 bermtzen duena, -0,25-eko hobaria izango duzu. Aseguru honek 350,66 euroko urteko prima dauka, 30 urteko mailegu-hartzaile batentzat kalkulatua.
-
Kontratatzen baduzu etxebizitza-aseguru bat, eraikuntza, merkataritza/ETE arrisku oro (ondasunaren izaeraren arabera) ABANCAk merkaturatuta eta hipotekari lotua, eta aseguruaren ondorioetarako, gutxienez tasazio-balio handienaren estaldura duena, %-0,20ko hobaria mantenduko duzu. 314€-ko urteko prima 150.000 €-ko kapitalarekin edukitzaileagatik eta 12.000 €-koa edukiagatik.
- Urtean 24 erosketa egiten badituzu ABANCAren kreditu-txartelarekin, edo urtean gutxienez 2.500 €-ko erosketak egiten badituzu txartelarekin, %-0,15ko hobaria izango duzu. Txartelaren urteko mantentze-komisioa 43 €-koa da eta lehenbiziko urtean doan da. Txartel hau ematea ABANCAren arrisku analisiaren mende dago.
Ez badaukazu kreditu-txartelik, ez asegururik, eta nomina ABANCAn ez badaukazu helbideratuta, eskaera egin dezaezu webgune honetan bertan modu errazean edota hurbilen daukazun bulegoan, eta abantaila guztiez baliatu zaitezke. Gogoratu, urtero berrikusiko dugula tarifa hobaridunean deskribatutako baldintzak betetzen ote diren.
Kontuan izan behar duzu hipotekaren interes-asa jaisten lagun diezazuketen ordainketa babestuen edo bizi-aseguruen kasuan, adin mugak daudela. Aseguruei buruzko xehetasunak eta bestelako informazio interesgarria FIFREren orrialde honen amaieran aurki dezakezu, edota kontratuaren Baldintza Orokorrak berrikusi ditzakezu.
Kontratuaren Baldintza Orokorrak ere kontsulta ditzakezu eta, gogoratu, Laguntza atala daukagula eta atal horretan aurkituko duzu gida bat oso erabilgarria izango zaizuna erosketa prozesurako. Bertan aurkituko dituzu baita hainbat bezerok egin dizkiguten galderei emandako erantzunak. Ez dugu nahi gero sorpresarik izan dezazun, den-dena argi izan dezazun nahi dugu!
Kuota finkoak helarazten duen lasaitasuna, komisiorik gabe
Mari Carmen hipoteka finkoak hipotekaren bizitza osoan zehar kuota finkoa izatearen lasaitasuna eskaintzen dizu, ezustekorik gabe. Zenbateko bera ordainduko duzu hasieratik amaierara arte. Kezkarik eta ustekabeko aldaketarik gabe eta ITN finkoa eta kuota finkoa izango dituzula jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Kuota hori aukeratzen duzun epeari egokituko da (15, 20, 25 edo 30 urte). Begiratu taulan nolakoak izango liratekeen kuotak zuk aukeratutako epeetan.
Irtenbide ezin hobea da hipotekagatik zehazki zenbat ordainduko duten jakin nahi dutenentzat, euriborra edo merkatuez kezkatu beharrik gabe, oso lehiakorra den interes-tasa batekin eta epe bakoitzari egokitzen zaion hobariarekin. Kontsulta itzazu xehetasun guztiak erakusten dizkizugun adibideetan.
Gainera, hipoteka finko honekin ez duzu komisiorik ordainduko, ez kontratua irekitzeagatik, ez aldatzeagatik, ezta itzulketa egiteagatik ere. Zure etxe berria eta ordaintzeko epeak aukeratzeaz arduratu behar zara. Hitzartutako epea baino lehen hipoteka ordaintzen amaitu nahi baduzu, guztiz edo partzialki amortizatu ahal izango duzu.
Gogoratu produktuaren baldintzei buruzko informazio guztia FIPREn eta hipoteka-maileguaren kontratazioaren Baldintza Orokorren ereduan duzula. Arretaz irakurri behar dituzu bi dokumentu horiek, etxea erostea erabakitzen baduzu; orri honen amaieran aurki ditzakezu. Gainera, informazio gehiago duzu Espainiako Bankuak argitaratutako hipoteka-mailegua eskuratzeko gidan. Zalantzarik baduzu, hemen gaituzu!
Zenbat ordaindu beharko zenuke hipoteka finko batengatik? Adibide adierazgarri batekin erakutsiko dizugu.
Aquí podrás ver lo que te correspondería pagar con una hipoteca a tipo fijo Mari Carmen y las diferencias entre contratar el préstamo de forma separada o de contratarlo de forma combinada junto con otros productos y/o servicios. Pero recuerda que estas tarifas solo serán válidas hasta el 2024.11.06 y si pides cita a través de esta web. Hemos hecho las cuentas por ti de las cuotas que tendrías que pagar en los siguientes escenarios:
Epea | Kredituaren zenbatekoa, guztira | ITN | Kuota(**) | Azken kuota (**) | UTB(*) | Interesak | Komisioak eta gastuak | Guztizko kostua | Zordundutako kostua guztira | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hobaririk gabe | |||||||||||
Epea15 urtera (180 kuota) | Kredituaren zenbatekoa guztira150.000 € | ITN% 3,90 | kuota(**)1.102,03 € | Azken kuota(**)1.101,98 € | UTB(*)% 4,51 | Interesak48.365,35 € | Komisioak eta gastuak6.906,38 € | Guztizko kostua55.271,73 € | Zordundutako kostua guztira205.271,73 € | ||
Epea20 urtera (240 kuota) | Kredituaren zenbatekoa guztira150.000 € | ITN% 3,90 | Kuota(**)901,09 € | Azken kuota(**)899,60 € | UTB (*)% 4,48 | Interesak66.260,11 € | Komisioak eta gastuak9.096,38 € | Guztizko kostua75.356,49 € | Zordundutako kostua guztira225.356,49 € | ||
Epea25 urtera (300 kuota) | kredituaren zenbatekoa, guztira150.000 € | ITN% 3,90 | Kuota(**)783,50 € | Azken kuota(**)781,73 € | UTB(*)% 4,45 | Interesak85.048,23 € | Komisioak eta gastuak11.286,38 € | Guztizko kostua96.334,61 € | Zordundutako kostua guztira246.334,61 € | ||
Epea30 urtera (360 kuota) | kredituaren zenbatekoa, guztira150.000 € | ITN% 3,90 | Kuota(**)707,50 € | Azken kuota(**)709,26 € | UTB(*)% 4,43 | Interesak104.701,76 € | Komisioak eta gastuak13.476,38 € | Guztizko kostua118.178,14 € | Zordundutako kostua guztira268.178,14 € | ||
Gehieneko hobariarekin | |||||||||||
Epea15 urtera (180 kuota) | kredituaren zenbatekoa, guztira150.000 € | ITN% 2,90 | kuota(**)1.028,67 € | Azken kuota(**)1.029,44 € | UTB(*)% 4,80 | Interesak35.161,37 € | Komisioak eta gastuak23229 € | Guztizko kostua58.390,37 € | Zordundutako kostua guztira208.390,37 € | ||
Epea20 urtera (240 kuota) | kredituaren zenbatekoa, guztira150.000 € | ITN% 2,90 | Kuota(**)824,41 € | Azken kuota(**)823,53 € | UTB(*)% 4,71 | Interesak47.857,52 € | Komisioak eta gastuak30.987,30 € | Guztizko kostua78.844,82 € | Zordundutako kostua guztira228.844,82 € | ||
Epea25 urtera (300 kuota) | kredituaren zenbatekoa, guztira150.000 € | ITN2,90% | Kuota(**)703,54 € | Azken kuota(**)703,37 € | UTB(*)4,63% | Interesak61.061,83 € | Komisioak eta gastuak38.745,60 € | Guztizko kostua99.807,43 € | Zordundutako kostua guztira249.807,43 € | ||
Epea30 urtera (360 kuota) | kredituaren zenbatekoa, guztira150.000 € | ITN% 2,90 | Kuota(**)624,34 € | Azken kuota(**)627,06 € | UTB(*)% 4,56 | Interesak74.765,12 € | Komisioak eta gastuak46.503,90 € | Guztizko kostua121.269,02 € | Zordundutako kostua guztira271.269,02 € |
(*) UTBa, hobariarekin eta hobaririk gabe hipotesi honen arabera kalkulatu da: (i) adierazitako zenbatekoa duen mailegu-kontratua itundutako iraupen osoan zehar egongo da indarrean, (ii) ABANCAk eta mailegu-hartzaileak adostutako baldintzetan eta epeetan beteko dituzte beren betebeharrak; beraz, ez dira sartu kontratupeko betebeharrak betez gero mailegu-hartzaileak saihestu ditzakeen komisioak eta gastuak, (iii) zenbatekoak, interes-tasek, komisioek eta gastuek hasierako aldian finkatutako mailari eutsiko diote kontratuaren indarraldi osoan, (iv) eta ez da itzulketa osorik edo partzialik egingo maileguak irauten duen bitartean. Beraz, UTBa, hobariarekin eta hobaririk gabe, zenbatekoaren, interes-tasen, komisioen eta gastuen aldaketen arabera aldatuko da. UTB hobariduna hobariak aplikatzearen ondorioz ere aldatu ahal izango da.
(**) Hipoteka-mailegu honen amortizazio-sistema EPC da (frantsesa edo kuota konstantea). Hileko kuota (C) honako formula aplikatuz kalkulatzen da:
C= P*(i/(1-(1+ i)-n)).
“P” jasotzeko dagoen zenbatekoa da; “i” interes-tasa da, zeina urteko interes-tasa (ITN) zati 12 (urteko kuota-kopurua) egitearen emaitza izango den; eta “n” mailegutik ordaindu gabe dauden kuoten kopurua da. Kuotaren zenbatekoa bigarren dezimalera biribilduko da. Hileko kuota kapitalaren amortizazioak (mailegatutako dirua itzultzeko erabiltzen den zatia) eta interesek (itzultzeko dagoen kapitala ordaintzeko erabiltzen den zatia) osatzen dute._ _Kuota bakoitzaren “I” interesak kalkulatzeko, honako formula hau erabiltzen da:
I = P * i..
P” jasotzeko dagoen zenbatekoa da; eta “i” interes-tasa da, zeina urteko interes-tasa (ITN) zati 12 (urteko kuota-kopurua) egitearen emaitza izango den. Interesen zenbatekoa bigarren dezimalera biribilduko da.
”A” kapitalaren amortizazioari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko, “C” kuotari “i” interesen zenbatekoa kendu beharko diogu, honako formularekin::
A = C - I.
Infomazio gehiagorako: abanca.com/tuprestamo
Adibide horietan UTBa nola kalkulatu dugun jakin nahi duzu?
UTBa kalkulatzeko, hobariarekin eta hobaririk gabe, mailegu-hartzailearen kargurako konpromisoak eta kostuak sartu dira. Taula honetan ikus ditzakegu: Gehienezko hobariaren kasuan, adierazitako produktuak hipotekaren bizitza osoan zehar kontratatuta mantenduko dituzula kontuan hartuta egiten da.
UTBan sartutako konpromisoak, komisioak eta gastuak | Hobaririk gabeHobaririk gabe | Gehieneko hobariaGehieneko hobaria |
---|---|---|
Lotutako kontuaren mantentze-komisioa | Hobaririk gabe31€/hiruhilekoa | Gehieneko hobaria31€/hiruhilekoa |
Tasazioa (% 21eko BEZa barne) | Hobaririk gabe318,23 € | Gehieneko hobaria318,23 € |
Ohar soila (% 21eko BEZa brne) | Hobaririk gabe18,15€ | Gehieneko hobaria18,15€ |
Ondasunen asegurua (1) Etxe-asegurua gehieneko hobariarekin (2) | Hobaririk gabe314 euroko urteko prima | Gehieneko hobaria314euroko urteko prima |
Bizitza-asegurua (3) | Hobaririk gabe- | Gehieneko hobaria350,66 euroko urtko prima |
Ordainketak babesteko asegurua (4) | Hobaririk gabe- | Gehieneko hobariaLehen 5 urteetan 3.260,72euroko urteko prima 6. Urtetik aurrera urteko prima honako hau izango da: 720.(4) |
Helbideratutako nomina | Hobaririk gabe- | Gehieneko hobaria Gutx. 600€/hil. ohar bakarrean (5) |
Zu Visa kreditu-txartela | Hobaririk gabe- | Gehieneko hobaria43€/urte (lehen urtea doan)(6) |
(1) ABANCAk ez duenez hipoteka-merkatuari buruzko araudiak adierazitako arriskuak bakarrik estaltzen dituzten ondasunen asegururik merkaturatzen, produktu horren kostua kalkulatzeko etxe-aseguru bat simulatu da (ondasunen aseguruaren antzekoena da, baina estaldura handiagoak barne hartzen ditu) Zenbateko hori orientagarria besterik ez da. Hipoteka-merkatua arautzen duen araudiarekin bat etorriz, mailegu hori kontratatu ahal izateko, hipotekaren bizitza osoan zehar ondasunen aseguru bat harpidetu behar da. Ez da derrigorrezkoa ABANCArekin kontratatzea, zuk aukeratutako aseguru-konpainia batekin kontratatu ahal izango duzu; hala ere, interes-tasaren % 0,20ko hobaria eskuratu ahal izango duzu, betiere ABANCAren bidez kontratatzen baduzu eta hipotekarekin lotzen baduzu.
(2) Hipotekatutako higiezinaren etxe-asegurua, 150.000 euroko edukitzailea eta 12.000 euroko edukia dituena.
(3) ABANCAren bidez merkaturatutako eta maileguari lotutako bizi-aseguru bat kontratatzea (kontratatzeko gehieneko adina 64 urte eta 6 hilabete da; kontratua berritzeko, aldiz, gehieneko adina 69 urte eta 6 hilabete). Hipotekari lotutako bizi-asegurua kontratatzeko epeak honako hauek izango dira: (i) urtero berritzea; edo (ii) prima bakarra 6, 8 edo 10 urtera. Informazio gisa, urtero berrituko den bizi-asegurua simulatzen da 30 urteko mailegu-hartzaile batentzat, 350,66 euroko prima zenbatetsia duena. Prima horri eutsiko zaio eragiketaren bizitza osoan, berritze bakoitzean aseguruaren kostua zehaztea zaila delako, hainbat inguruabarren arabera aldatu ahal izango baita (adina, ordaintzeke dagoen kapitala, aplikatu beharreko zergak, mailegu-hartzailearen osasun-egoera, etab.)
(4) Hipotekari lotutako ordainketak babesteko aseguru bat kontratatzea, ordaintzeko dagoen saldoaren % 100 estaliko duena (kontratatzeko gehieneko adina 61 urte eta 6 hilabete da; kontratua berritzeko gehieneko adina 66 urte eta 6 hilabete da.) Kontratazio-epeak hauek izan daitezke: urtero berritzea, edo prima bakarra lehenengo 5 urteetan ordaintzea eta 6. urtetik aurrera urtero berritzea eragiketaren mugaegunera arte. Gure adibide adierazgarrian (izaera orientagarria besterik ez du), lehenengo 5 urteetan 3.260,72 euroko prima bakarra duen ordainketak babesteko asegurua simulatzen da; 6. urtetik aurrera urtero berrituko da 720 euroko primarekin.
(5) Nomina helbideratzegatiko interes-tasaren murrizketa edozein diru-sarrera erregularrari ere aplikatuko zaio, betiere eskatutako gutxieneko zenbatekoak errespetatzen badira.
(6) ABANCAren Zu Visa kreditu-txartel bat kontratatzea (betiere ABANCAko beste kreditu-txartel baten titularra ez bazara), urtero gutxienez 24 erosketa egiteko edo gutxienez 2.500 euroko erosketak egiteko. Emakida ABANCAren arriskuen azterketaren mende dago.
Mailegu-hartzaileak ezin baditu adierazitako aseguru konbinatuak kontratatu edo maileguaren indarraldian paragrafo honetan adierazitako adin-mugak gainditzen baditu, ezin izango du gehieneko hobaria lortu. Aseguruen kontratazioa eta baldintzak aseguru-konpainia bakoitzak eskatutako harpidetza-baldintzen mende egongo dira.
Mailegu-hartzaileak kontu bat eduki beharko du irekita ABANCAn hipotekari lotuta, harik eta mailegua kitatu arte. Kontu horretan ordainduko da mailegatutako zenbatekoa, eta handik zordunduko dira kontratu horren ondorioz ordaindu beharrekoak.
Adierazitako hobaria lortzeko, bitartekariak nahiUTBz merkaturatu beharko ditu aseguruak: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO S.L. banku-aseguruen operadore bat da, ABANCAri lotutakoa, eta egoitza sozialaren helbidea hurrengoa da: Avenida de la Marina nº 1, 4ª planta, A Coruña. Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (3321 liburukia, 64. folioa, C-38698 orria), baita Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko Aseguru Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian ere, OV-0044 zenbakiarekin, eta honako IFKa du: B-70049630. Indarreko aseguruen banaketari buruzko araudiak eskatutako Erantzukizun Zibileko Asegurua eta Finantza-gaitasuna ditu. Aseguru-entitateak web gune honetako Aseguruen atalean kontsulta ditzakezu.
** UTBa kalkulatzeko ez dira aintzat hartu ABANCAren konturako honako gastu hauek:**
(i) hipoteka-maileguaren eskritura notariotzan formalizatzea,
(ii) hipoteka-maileguaren eskritura Jabetza Erregistroan inskribatzea,
(iii) gestoriako kostuak, hipoteka-mailegua notariotzan formalizatzearen eta dagokion Jabetza Erregistroan inskribatzearen ondoriozkoak,
(iv) egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ordainketa; baita zerga horri dagokion bulego likidatzailean ordaintzearen ondoriozko kudeaketa-gastuak ere, betiere araudiaren arabera entitateak gastu hori bere gain hartu behar duenean.
Horrek guztiak ez du esan nahi ABANCAk hipoteka finkoa eman behar dizunik. Azkenean egingo dizugun eskaintza pertsonalizatua aldatu egin daiteke zure hipotekaren baldintzak aldatzen badira, edo zure lehentasunei edo finantza-baldintzei buruzko informazio osagarria badugu. Kontuan izan, mesedez, produktu honen baldintzek formalizazio berrietarako bakarrik balio dutela, mailegua aztertzean diru-sarrerak eta ondarea eurotan, AEBko dolarretan, franko suitzarretan, libera esterlinetan edo peso mexikarretan aitortuta dituzten pertsona fisikoentzat. Gainera, titular bakarra bada, diru-sarrerak hilean 1.800 €-tik gorakoa izan behar du (edo dagokion dibisarako bihurketa), eta bi titular badira, hilean gutxienez 3.000 €-koa (edo dagokion dibisarako bihurketa), betiere webgune honen bidez kontratatzen bada. Subrogazio edo nobazio bat nahi baduzu, zatoz gure bulego batera eta elkarrekin aztertuko dugu zure kasua.
Zenbat eska dezaket?
Honako balioetatik txikienaren % 80 arte eska dezakezu:
-
Hipotekatu beharreko etxebizitzaren tasazio-balioa, edo
-
salerosketaren prezioa
Adibidez, etxebizitzak 200.000 euro balio badu, baina tasazio-balio eguneratua 187.500 euro bada, gehienez bigarren balio horren % 80 baino ezingo duzu eskatu, txikiena delako. Hau da, 150.000 eurora arte. % 80a baino diru gehiago beharko bazenu, zaila izango litzateke hipoteka eskaini ahal izatea.
15, 20, 25 edo 30 urterako kontrata dezakezu, gehien komeni zaizun moduan. Edonola ere, epea zure adinera egokitu beharko da, 75 urte bete baino lehen amaitu beharko baituzu hipoteka ordaintzen. Beraz, 60 urte baino gehiago baduzu, ezin duzu hipoteka hau kontratatu.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zein dira Mari Carmen tipo finkoko hipotekako abantailak?
Mari Carmen tipo finkoko hipotekarekin beti kuota berdina ordainduko duzu, lehendabiziko hiletik azken hilera arte, horrek dakarren lasaitasunarekin. Gainera, oso interes-tasa lehiakorra du hobarien sistemarekin hobe dezakezuna, are txikiagoa izan dadin. Egin zure kontuak.
Gainera, ez dituzu notaritzako gastuak, erregistrokoak edota aholkularitzakoak ordaindu beharko. Eta ez duzu irekiera-komisiorik izango!
Informazio guztia duzu eskuragarri Kontratu Aurreko Informazio Fitxan (KAIF) eta kontratuko Baldintza Orokorretan. Bi dokumentu horiek arretaz irakurri beharko zenituzke, azkenean etxea erostea erabakitzen baldin baduzu.
-
Zer egin dezaket nire hipotekaren kuota murrizteko?
Mari Carmen Hipoteka tipo Finkora hartuz gero, epe laburrena hautatzen baldin baduzu(15 años) interes-tasa modu nabarmenean murriztuko zaizu. Beraz, gutxiago ordainduko duzu baina zure kuotak apur bat areagotzearen truke.
Oro har, eta bereziki Mari Carmen Hipoteka Aldakorrarekin, zenbat eta gehiago areagotu hipotekaren iraupena, orduan eta gutxiago izango da hilero ordaindu beharko duzuna. Dena den, gogoan izan, horrek era berean esanahi du guztira, interesak denbora gehiagoan luzatzean, zertxobait gehiago ordainduko duzula. Gainera, hipoteka itzultzeko epeak gehienez 30 urteko muga bat du, eta epe hori adinaren araberakoa izango da, izan ere, 75 urte bete aurretik amaitu behar duzun ordaintzen.
Oraindik hileroko kuota murriztea behar baduzu, Mari Carmen Hipotekak lagungarri izan ahal zaizkizun hainbat hobari ditu:
1. Hilero zure kontuan diru kopuru egonkor bat sartuz, zure nomina edo zure pentsioa helbideratzen duzulako, edo zure kontuan maiztasunez diru-sarrerak egiten dituzulako. Zure gizarte-aseguruak helbideratuz ere egin dezakezu. Sartutako kopuruaren arabera, hobaria ezberdina izango da:
- Zure diru-sarrera errepikatuak hilean 600€ edo gehiagokoak baldin badira, 2.500 € bitartean, edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen baldin badituzu, hobaria % -0,20koa da.
- Hilean 2.500 € euro edo gehiagoko diru-sarrera bakar bat baldin baduzu, (edo 3.500 € edo gehiago sarrera ezberdinetan), edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen baldin badituzu eta batez beste 2.000 €ko saldoa mantentzen baldin baduzu hobaria %-0,40koa izango da, edo, era berean, 600 €tik gorako diru-sarrera errepikatu bat izanik, ordainketak babesteko aseguru bat kontratatzen baldin baduzu, kredituan geratzen denaren balioan.
2. Bizi-aseguru bat kontratatuz berrikuspen-datan hipotekan geratzen den saldoaren % 100ean, deskontua %-0,25ekoa da.
3. Hipotekari lotutako etxe aseguru bat kontratatuz, baldin eta haren estaldura gutxienez tasazio-balioaren berdina bada, hobaria % -0,20koa da.
4. Urtean 24 erosketa eginez zure ABANCA kreditu-txartelarekin, edo harekin gutxienez urtean 2.500 € gastatuz, zure murrizpena %-0,15ekoa da
Guztira, interes-tasan % 1,00era arte murriztu ahalko duzu. Behatu baldintzak Mari Carmen Hipoteken orrialdean.
Hala nahi izanez gero, zure simulazioak egin ditzakezu ABANCAKO hipoteken konparadorearekin.
DOKUMENTAZIOA
- Mari Carmen hipoteka finkoari buruzko informazio guztia PDF dokumentu batean nahi baduzu, deskargatu kontratazio aurreko informazio-fitxa (FIPRE). (En pdf)
- Andaluzian bizi bazara, berriz, beste dokumentu honetan (DIPREC) topatuko duzu kontratazio aurreko informazio-fitxaren informazio osagarria. (En pdf)
- ABANCA konpromiso-gutuna. (En pdf)
- Gure konpromisoaren betetze-maila (En pdf)
- Maileguen gaineko azalpen egokiak biltzen dituen glosarioa (En pdf)
- Europar Batasuneko kontsumoaren arloko online auzien ebazpen alternatiboa
BLOGEAN