GAZTE KONTU ARGIA: ARRISKU-ADIERAZLEA
1/6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa.
BERME-FUNTSA
ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko.

Irisgarritasuna eta inklusioa finantzetan

Irisgarritasuna bultzatzen dugu gure kanal guztietan, estandar gorenak aplikatuz, gure finantza-zerbitzuak oztoporik gabe eskuratzeko aukera eskaintzearren.

Zer egiten dugun irisgarritasunaren alde

ABANCAn, pertsona guztiek gure produktuak eta zerbitzuak modu erraz, seguru eta autonomoan eskuratu ahal izateko lan egiten dugu. Horretarako, gure estrategiaren erdigunean jartzen dugu irisgarritasuna, eta etengabeko hobekuntza-prozesu batean aurrera egiten dugu, gure kanal guztietan estandar gorenak betetzeko, hala aurrez aurrekoetan nola digitaletan.

Irisgarritasuna ABANCA kutxazainetan

Ez dugu inor atzean geratzea nahi. Horregatik, ahalegin guztiak egiten ditugu gure kutxazain automatiko guztiak pertsona guztientzat erabilerrazak izan daitezen. Funtzio berriak txertatu ditugu, eragiketak egitea errazagoa, erosoagoa eta seguruagoa izan dadin.

Interfaze sinplifikatua

Gure kutxazain automatikoen sare osoak menu sinplifikatu bat konfiguratzeko aukera ematen du, esperientzia argiagoa eta zuzenagoa nahi dutenentzat.

  • Erabilera errazagoa: ezin hobea esperientzia digital gutxi baduzu edo nabigazio intuitiboagoa nahiago baduzu.
  • Letra handiagoak eta urrats gutxiago: aukera bakoitza ikustea eta ulertzea askoz errazagoa izan dadin.
  • Kutxazainean zuzenean konfiguratu daiteke.

Kontraste handia

Gure kutxazainetako edukiak bereziki daude diseinatuta ikusmen-desgaitasuna edo argiarekiko sentsibilitatea duten pertsonentzat.

  • Kontraste handiko modua: argibideak eta eragiketen aukerak kolore definituagoekin irakurtzea errazten du.
GAZTE KONTU ARGIA: ARRISKU-ADIERAZLEA
1/6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa.
BERME-FUNTSA
ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko.

Txartelak, mundu guztiarentzat diseinatuak

Gure txartelak ere irisgarriak dira. Bai txarteletan eta bai horiekin batera doan gutunean hobekuntza garrantzitsuak egin ditugu, helburu argi batekin: zuri errazagoa gertatzea eta aldi berean ingurunea zaintzea.

Hobekuntza horiek, indarrean dagoen araudia betetzeaz gain, argi erakusten dute irisgarritasunaren eta jasangarritasunaren alde dugun jarrera.

Diseinu irisgarria eta jasangarria

Gure txartelak % 100 plastiko birziklatuz eginda daude, eta alboan koska bat dute kutxazainetan eta irakurgailuetan erabiltzea errazagoa gertatzeko. Gainera, testuaren kontrastea eta tamaina hobetu ditugu.

Braillezko erliebedun puntuak

Braillezko erliebedun puntuak gehitu ditugu txarteletan, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek erraz identifika dezaten txartela kreditukoa, zordunketakoa edo aurreordainketakoa den.

Dokumentazio argia

Txartelarekin batera doan gutuna errazago irakurtzen da orain: hizkuntza erraza du, eta formatu hobea eta ikusizko elementuak, garrantzitsuena begirada batean aurkitzen laguntzeko.

Irisgarritasuna webgunean eta app-ean

ABANCAren web-orriek eta app-ak nazioko eta nazioarteko araudiaren (WCAG 2.0 - AA maila) jarraibideak aplikatzen dituzte estandar horiek betetzeko eta erabiltzaile guztiei irisgarritasun-maila handiak bermatzeko.

Banka mugikor inklusiboa

Xehetasunak zaintzeari esker eta diseinuren bidez erabilerraztasuna bermatzeko gure filosofiari esker, gure app-a berez da inklusiboa, eta erabat betetzen ditu estandar zorrotzenak.

Gainera, etengabe hobetzen joateko lanean dihardugu Illunion-en eskutik, irisgarritasunaren kalitate-ziurtagiria lortzeko.

Etengabeko hobekuntza gure webgunean

Finantzaketa-inklusioa erraztu nahi dugu, gure webgunearen diseinu irisgarriaren bidez, etengabe eboluzionatzen ari baita, irisgarritasun-maila gorenei erantzuteko.

Azken urteotan, diseinua berritu dugu, testuen tamaina nahiz koloreen kontraste-maila hobetuta, eta dark mode delakoa gehituta. Gainera, irisgarritasuneko widget bat gehitu dugu, ikusten errazagoa dena eta beti agerian dagoena; eta tabuladore bidez nabigatzeko aukerak ditugu.

Irisgarritasuna bulegoetan

ABANCAn, ingurune inklusiboaren alde egiten dugu, bertan guztiok ongi etorriak eta aintzat hartuak senti zaitezten. Horregatik, lanean dihardugu gure bulegoetarako sarbidea oztoporik gabea izan dadin, gure bezeroek modu seguru eta autonomoan erabili ahal izateko, eta guk denei une oro arreta hurbila emateko.

Zugandik hurbil, oztoporik gabe

Irisgarritasun unibertsalaren alde egiteko hartu dugun konpromisoa gure bulegoetan ere gauzatzen da:

  • Oztopo fisikoak ezabatu ditugu: gure bulego berriak sarrera eta barnealde zabalak izateko moduan diseinatuta daude, mugikortasuna erraztearren.

  • Arreta pertsonalizatua: gure langileak prestatuta daude arreta pertsonalizatua emateko, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.

Eragiketei buruzko kontsultarik baduzu edo telefono bidezko laguntza behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke