Seguridad: protégete de las ciberestafas
Prebeni iruzurra ABANCA Giltzarekin
Oraindik ez baduzu, aktibatu ezazu zure app-ean minutu bat baino gutxiagoan
Informazioa, aholkuak eta laguntza
Ahalegin handia egiten dugu zure segurtasuna bermatzeko, baina arrisku batzuei zuk bakarrik egin ahal izango diezu aurre.
- Ez sartu sekula zure banku elektronikoan esteketatik, ezta bilatzaileetako iragarkietatik ere. Idatzi ABANCAren web helbidea zuzenean zure nabigatzailearen barran.
- Mugikorrean app bat deskargatu behar duzunean, egin ezazu iOS eta Android aplikazioen dendetan.
- Gure webgunean sartzen zarenean, egiaztatu gure segurtasun-adierazlea agertzen dela, giltzarrapo batez ordezkatuta . Zure nabigazio-barran aurkituko duzu.
- Online erosketa bat baliozkotu behar duzunean, irakurri arretaz SMSa, erabilera bakarreko kodea bidaliko dizugu, eta egiaztatu saltzaileari eta zenbatekoari buruzko datuak zuzenak direla.
Ez partekatu zure gakoak inoiz
Zure sarbide-gakoak zureak bakarrik dira. Ez ezazu inoiz inorekin partekatu! Zalantzarik baduzu edo norbaitek ezagutzen dituela uste baduzu, aldatu berehala. Ez partekatu zure datu pertsonalak ere. Eta gogoratu: norbaitek SMS, posta elektroniko edo telefono-dei bidez zure gakoak eskatzen badizkizu, gu ez gara!

Zure kudeaketak amaitzean, itxi saioa
Hala egiten ez baduzu, ordenagailu bera erabiltzen duen norbaitek zure pasahitzekin banku elektronikora sarbidea izan dezake. Hala ere, banku elektronikoko saioa automatikoki itxiko da minutu batzuk ezer egin gabe egonez gero.

Nola sartu zure banku elektronikora segurtasunez
Zure banku elektronikoko sistemak segurtasuna indartzeko mekanismo bat dauka, zure identifikazioa modu seguruan bermatzeko.
Zure gakoak hainbat aldiz oker sartzen badituzu jarraian edo denbora luzez jarduerarik gabe egonez gero, banku elektronikoa blokeatuta geratuko da. Blokeoa kentzeko, erabili “Ezin dut sartu” esteka edo joan zure bulego hurbilenera PIN berria eskatzera.
Gogorarazten dizugu: zibergaizkileek mezularitza-zerbitzu, online denda, administrazio publiko eta baita banku gisa ere aurkezten dira! Beraz, gogoratu: inoiz ez dizkizugu zure gakoak eskatuko. Zalantzarik baduzu, deitu iezaguzu.
Iruditzen bazaizu iruzur baten biktima izan zarela:
Antibirusa instalatuta baduzu, egin gailuaren azterketa aplikazio kaltegarria desinstalatzen saiatzeko.
Honek ez badu funtzionatzen, gailuaren fabrikako balioak berrezar ditzakezu 'Ezarpenak'-etik.
Gomendatzen dizugu zure banku-kontuetarako PINa eta zure txartelen PINa aldatzea.
Gainera, gertatutakoa salatu dezakezu Polizia Nazionalean, Guardia Zibilean edo Zibersegurtasuneko Institutu Nazionalean (INCIBE).
Zerbait gertatzen bada, nola jakinaraziko dizugu?
Talde onenetako bat dugu: zerbait arraroa detektatzen badugu, zurekin harremanetan jarriko gara arazo posible baten berri emateko edo zure eragiketa baten benetakotasuna egiaztatzeko.
Gogoratu inoiz ez dizugula datu konfidentzialak edo gakoak eskatuko posta elektroniko, SMS edo WhatsApp bidez. Horregatik, informazio hori eskatzen badizute, ez erantzun! Norbaitek engainatu nahi zaitu.
Halakorik gertatzen bazaizu, bidali email bat tuseguridad@abanca.com helbidera, beste bezeroei iruzurrak saihesteko.
Gure segurtasun-sistemak ez lirateke osatuko zure laguntzarik gabe
Jarduera arraroren bat antzematen baduzu, eskertuko dizugu jakinarazten badiguzu honako egoeraren bat gertatzen bada:
Zure erosketekin, txartelekin edo kontuekin zerbait gertatzen bada
ABANCAren webgunea dirudien baina ez den orri bat aurkitzen baduzu
Urrutiko bankura sartzean ohikoak baino gako gehiago eskatzen badizkizute
Zure mugikorrera sartze edo eragiketa jakin batzuk egiten ari ez zaren abisuak iristen bazaizkizu
Zure banku elektronikora zuzenean doan esteka duen email bat jasotzen baduzu

Eta horrela izaten jarraitzeko lanean jarraitzen dugu. Zuk ere zure partea jartzen baduzu, ez duzu inoiz sustorik hartuko.
Zure online erosketak seguru
- Autentifikatzen ditugu zure internet bidezko erosketak.
- Zenbait eragiketa sinatzea eskatzen dugu; horretarako, banku mugikorreko aplikaziora jakinarazpen bat bidali diezazukegu edo datu batzuk eta erabilera bakarreko pasahitza eskatu, zure telefono mugikorrera bidaliko dizuguna. Ziurtatu eragiketa egiten ari zarenarekin bat datorrela.
Online erosketen segurtasunari buruzko informazio guztia hemen kontsultatu dezakezu.

Jasoko duzu email bat edo jakinarazpen bat zuk erabakitako kopurua baino handiagoa den mugimendu bakoitzean. Jarduera arraroren bat detektatzen badugu, zurekin jarriko gara harremanetan telefonoz edo posta elektronikoz, arazo posible baten berri emateko edo zure eragiketen benetakotasuna egiaztatzeko.
Online erosketa egitean, zure txartel zenbakia ematea kezkatzen zaitu?
Gure segurtasun-sistemak zure informazioa eta zure dirua arriskuan jar ez daitezen dago prestatuta online erosketak egiten dituzunean.

Ez duzu arriskurik hartu nahi?
Sortu txartel birtual bat zuzenean zure ABANCAko aplikaziotik, eta gehitu erabakitzen duzun diru-muga. Erraza, azkarra eta doakoa da.
Halaber, zure erosketen arriskua muga dezakezu aurreordainketako txartelak erabiliz. Kargatuta duzun saldoa bakarrik erabili ahal izango duzu.
Txartel birtualak: erosle adituentzako (edo ez-adituentzako) soluzioa

Txartela etxean ahaztu duzula uste duzu, baina ez zaude % 100 ziur?
ABANCAko app-ak zure txartelak pizteko eta iztaltzeko aukera ematen dizu. Horrela, erraz kontrolatu eta desaktibatu ahal izango dituzu lapurretaren edo iruzurraren biktima izan zarela susmatzen baduzu, edo galdu baduzu.
Ezagun baten mezua diruditenak; beste aplikazio batzuk imitatzen dituzten aplikazio faltsuak zure gakoak lortzeko… Kontuz ibili behar da beti. Gure blogean segurtasunarekin lotutako guztian eguneratuta egon zaitezke, eta askoz gehiago ere bai!







