1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa
BERME-FUNTSA
ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko. .
300€ + %2 UTB
Zure online kontuan 15.000 €-ra arteko saldoetarako, lehen urtean.
Zure konfiantza saritzen dugu; horregatik, ABANCAko bezero egiteagatik zenbat onura jasoko dituzun jakitea nahi dugu. Bai nomina ekartzeagatik ditugun pizgarriak, eta bai beste deskontu eta eskaintza batzuk. Ezagutu ABANCAko bezero izatearen abantaila guztiak!
(1) Sustapen hau 2023ko ekainaren 30era arte da baliagarria, nominaren/pentsioaren helbideratze berrietarako. 24 hilabetez mantendu, eta irauteko konpromisoa sinatu beharko duzu. Kapital higigarriaren diruzko etekintzat hartzen da eta dagokion zerga-atxikipena ezartzen zaio. Ezin da metatu nominen arloko beste kanpaina batzuekin. Sustapena ez zaie aplikatuko azken 12 hilabeteetan nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta izan duten bezeroei. Iraupen-epearen betebeharra betetzen ez bada, 24 hilabeteko iraupenerako falta diren hilabeteei dagokien pizgarri gordinaren zati proportzionala itzuli beharko diguzu.
(2) Bezero berrientzako Online Clara Kontua. ITN: % 2, UTB: % 0. Eta 800 €-tik gorako nomina berria helbideratuta, ordainsaria, % 2ko ITNa eta % 2ko UTBa izango da lehen urtean, kontua kontratatu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera zenbatzen hasita, 15.000 € arteko saldoetarako. Interesen likidazioa hiru hilean behin egingo da. 15.000 euroko saldo batentzako adibide adierazgarria: ITN: % 2, UTB: % 2. Urtean likidatutako interes gordinak: 300 €. Saldoen gaineko ordainsaria bigarren urtetik aurrera: ITN: % 0, UTB: % 0. Online Clara Kontua kontratatzeko, nahikoa da adinez nagusia izatea, Espainian bizitzea eta ABANCAren bezero ez izatea. Online Clara Kontua kontratatu ondoren, kontuaren abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, eguneratuta eduki behar dituzu zure ordainketak, baldin eta ABANCArekin mailegu, kreditu edo beste produkturen bat baduzu. Gainera, bezero digitalentzako kontua denez, ohiko eragiketak zure aplikazioaren edo banka elektronikoaren bidez egin behar dituzu.
Gure bulegoetara leihatilan eragiketak egitera joaten bazara, hala nola 600 €-tik beherako diru-sarrerak edo diru-ateratzeak egitera (gure kutxazainetan egin ditzakezu) edo transferentziak eta intsuldaketak egitera (zure aplikazioaren bidez doan egin ditzakezu), bi hilabetez jarraian zure Online Clara Kontua kontu korronte normal baten baldintzak izatera pasatuko da; kontu normal horrek kudeaketa- eta mantentze-komisioak ditu, eta, gainera, beste komisio batzuk izango zenituzke txarteletan eta transferentzietan. Horretaz kezkatu beharrik izan ez dezazun eta horrelakorik gerta ez dadin, aldez aurretik jakinaraziko dizugu. FIPRE eta kontratua kontsultatzea gomendatzen dizugu, eta hor ere azalduko dizugu.
Visa Tú kreditu-txartela kosturik gabea da, igorpen-komisiorik gabea, lehen urtean. Gero, kreditu-txartel hori erabiltzen jarraitu ahal izango duzu zentimo bat ere ordaindu gabe, baldin eta harekin urtean 3.000 €-ko erosketak egiten badituzu gutxienez. Entitateak egindako arrisku-analisiaren arabera erabakiko da bezeroari produktu hau ematea.
Online Clara Kontuaren pack-ean gure Aseguruen Tarifa Finkoa ere kontratatuko duzu; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, hilero ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (% 0ko ITNa, % 0ko UTBa). Zure Aseguruen Tarifa Finkoan helbideratutako aseguruen ordainketaren adibide bat jarriko dizugu, hobaria kontuan hartu gabe. Adibidez, aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 €-koa izanez gero, hileko hamabi kuotetako bakoitzean 35 € ordaindu beharko zenituzke. Beraz, guztira zordundutako zenbatekoa 420 euro izango litzateke. Komisiorik gabe, % 0ko ITNa, % 0ko UTBa. Entitateak egindako arrisku-analisiaren arabera erabakiko da bezeroari produktu hau ematea. Kontu bakoitzak gehienez ere bi titular izango ditu, eta bezero bakoitzak gehienez ere bi Online Clara Kontu.
(3) Sustapen honek kontratazio berrietarako balio du, eta opari-txartela 2023ko urtarrilaren 1etik 31/12/2023 bitarte eskatu behar da. ABANCAk opari-txartela emango die bezero berri guztiei, baldin eta 2022an eta 2023an alta eman badute eta Etxe-aseguru librea, Osasun-asegurua, Auto-asegurua, Hileta-asegurua, Heriotza-aseguru librea edo Istripu-asegurua kontratatu badute, Aseguruen Tarifa Finkoan helbideratuta. Kontratatutako aseguruaren lehenengo urteko prima osoaren ehuneko % 15 gordina emango da opari-txartelean. ABANCAren opari-txartela kapital higigarriaren etekintzat hartzen da, eta hartzaileak dagokion PFEZa ordaindu beharko du; hala badagokio, ordaintzaileak etekin horri dagokion atxikipena egin beharko du. Kontsultatu sustapena gure edozein bulegotan. Kontsultatu Aseguruen Tarifa Lauaren baldintzak hemen: abanca.com/tpsCCGG
BITARTEKARIA: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO SL, banka eta aseguruen arloko operadore lotua (helbide soziala: Avenida de la Marina 1, 4ª, A Coruña; A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 3321. liburukia, 64. folioa, C-38698 orria; eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean Aseguru-artekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatua: OV-0044 zenbakia). ASEGURU-ETXEAK: ABANCA Vida y Pensión de Seguros y Reaseguros, SAU (IFZ: A15140387; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0628 erregistro-kodea du; helbide soziala: avda. de la Marina 1, 3.a, A Coruña). ABANCA Generales de Seguros y Reaseguros, S.A. (IFZ: A14715270 eta helbide soziala: avda. Linares Rivas 30, 3, A Coruña, 15005. Coruñako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 3407. liburukian, 9. folioan, C-47133 orrian; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C-0808 erregistro-kodea du). CASER, Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. (egoitza soziala: Avenida de Burgos, 109 - 28050 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean dago C031 erregistro-kodearekin), eta SANITAS, Sanitas Sociedad Anónima de Seguros (egoitza soziala: Ribera del Loira, 052 – 28042 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0320 erregistro-kodea du). Kontsultatu, abanca.com atariko aseguruen atalean, gainerako zer aseguru-etxerekin duen hitzartua bitartekariak agentzia-kontratua. Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du, bai eta aseguruak banatzeko indarrean dagoen araudiak eskatutako beharrezko finantza-gaitasuna ere. IFK: B-70049630.