GAZTE KONTU ARGIA: ARRISKU-ADIERAZLEA
1/6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa.
BERME-FUNTSA
ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko.

Cuenta Online Sin Comisiones

Gehienez
670 €

nomina helbideratzeagatik

  • 370 € gordin 1200 €-ko edo gehiagoko nominagatik
  • 300 € gehienez lehenengo urtean, 15.000 € arteko saldoetarako. UTB: % 2
  • Bezero berrientzat bakarrik

Te estábamos esperando, ¿subes?

Somos un banco que recibe a las personas con las puertas abiertas y con respuestas a sus necesidades. Un banco en el que estar up. Contrata tu Cuenta remunerada y comienza a disfrutar de todas las ventajas. Incluso si eres autónomo, ya que tenemos una oferta específica para ti.

Zure online kontuak ordainsaria du

800 € edo gehiagoko nomina helbideratuz gero, kontuan % 2ko UTBa(1) ordainduko dizugu lehen urtean, 15.000 € arteko saldoengatik.

Interesak sortzeko, saldo txikiagoa izan dezakezu (3.000 €, 7.000 €…), eta hilean behin zure kontuan jasoko dituzu. Baliteke hilero kopuru bera ez izatea, duzun saldoaren arabera kalkulatuko baita.

Online kontu bat txartelekin eta komisiorik gabe

0€ komisiotan. Gozatu zure online kontuaz komisiorik gabe (UTB : % 0, ITN: % 0)
0€, zordunketa-txartelaren igortze- eta mantentze-komisiorik gabe.
0€, lehen urtean, kreditu-txartelaren igortze-komisiorik gabe(3).
0€ ransferentziatan. Ez ordaindu Europar Batasunaren barruan transferentziak (eurotan eta premiazkoak ez direnak) egiteagatik, zure app-a erabilita.

Ez duzu zure nomina helbideratu behar baldintza horiek aprobetxatzeko, baina hala egiten baduzu, 670 € arte eskuratu dezakezu!

Online kontu honek bi titular onartzen ditu gehienez. Eta bezero bakoitzak gehienez bi Online Clara Kontu izan ditzake ABANCAn. Kontsultatu komisioen informazio-dokumentua eta zerbitzu adierazgarrienen zerrenda.Ikusi PDF fitxategia

Eguneroko jardunerako app-a

Gure aplikazioarekin, zure kontuak eta txartelak mugikorretik kudeatu ahal izango dituzu, oso erraz:

  • Bidali diruaBizum bidez edo egin transferentziak
  • Ordaindu zure ordainagiriak argazki bat eginez
  • Sailkatu zure gastuak eta sarrerak kategoriatan

Eta askoz gehiago, zure finantzak errazagoak izan daitezen.

Online kontua baino askoz gehiago

500 € zure lagunak ekartzeagatik

ABANCAko bezero egiten den eta nomina helbideratzen duen lagun bakoitzeko, 50 € garbi izango dituzu. Gehienez ere 10 lagun gonbidatu ditzakezu! Kontsultatu baldintzak

Aseguruen Tarifa Finkoa

ABANCAn aseguru bat kontratatzen baduzu, hilez hil ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (UTB 0%, ITN 0%). Gainera, ongietorriko sustapen bat duzu eskura, ABANCAn zauden lehen urterako(4).

Egiaztatu zein erraza den mugikorraren bidez bezero egitea

Eskaneatu QR kodea mugikorraren kamerarekin eta burutu Online Clara Kontuaren alta prozesua zure mugikorretik.

Eman alta online, 10 minututan

Zure NANa edo AIZa

Zure NANaren edo AIZaren argazkia egiteko eskatuko dizugu, bertan zure argazkia ere ikusten dela. Lanean ari bazara, nomina edo bestelako egiaztagiriren bat igo beharko duzu.

Eduki zure mugikorra eskura

Prozesuan zehar mezuak bidaliko dizkizugu baliozkotzeko. Beraz, garrantzitsua da zure mugikorra eskura izatea.

Bideo selfie bat

Bideo selfie baten bidez identifikatuko zaitugu. Horretarako, zure telefonoko kamera aktibatuta eduki behar duzu, besterik ez.

900 bulego dituen banku digitala? Zure esanetara gaude

Behar bagaituzu, gurekin hitz egin dezakezu. 8000 pertsona ari gara zuretzat lanean.

Zalantzak dituzu? Guk erantzunak

ZALANTZAK

Kontua profil digitala duten bezeroentzat eginda dago, eragiketak banka mugikorreko aplikazioaren bidez edo banku elektronikoaren bidez egitea nahiago dutenen horientzat. Bi hilabetez jarraian leihatilan diru-sarrerak, itzulketak edo transferentziak egiten badituzu, kontu honen pribilegioak galduko dituzu eta kontu estandar bat izango duzu. 

Kontu estandarrak berarekin dakar eskaintzen dizkizugun zerbitzuengatik ordaindu beharra. Beraz, ordaindu egin beharko duzu. Aldiz, ABANCAren Zerbitzu-Programari esker oso erraza da baldintza xume batzuk bete eta ezer ez ordaintzea zerbitzu horien truke. Gure webgunean egiazta dezakezu.

Edonola ere, ordaintzen hasi aurretik, jakinarazi egingo dizugu.

Online kontua eragiketak banku mugikor edo elektronikotik egitea nahiago duten profil digitaleko bezeroentzat dago pentsatua. Diru-sarrerak edo transferentziak leihatilan egiten baldin badituzu bi hilabetez jarraian kontu horretako pribilegioak galduko dituzu eta oinarrizko kontu batera igaroko zara.

Hori gerta ez dadin, garaiz ohartaraziko zaitugu baldintzaren bat urratzen ari bazara, Kontua ezeztatzea ekidin ahal izateko.

DOKUMENTAZIOA

BLOGEAN

(1) Online Kontuagatiko ordainsaria, bezero berrientzat gutxienez 800€-ko nomina edo pentsio berri bat helbideratuz gero. Ordainsaria ITN % 2 izango da lehenengo urtean, kontua kontratatu eta hurrengo hilaren 1etik aurrera, 15.000 € arteko saldoetarako. Interesen hileko likidazioa. 15.000€-ko saldoarentzako adibide adierazgarria: ITN: % 2 UTB: % 2. Urtean likidatutako interes gordinak: 300 €. Saldoen ordainketa bigarren urtetik aurrera: ITN: % 0 UTB: % 0.

(2) 300 € garbiko pizgarria, hau da, 370€ gordin, 30/05/25-raino hilean 1200 € edo gehiagoko nomina edo pentsioa helbideratzeagatik (helbideratze berriak bakarrik); zure nomina 800 € baino gehiagokoa eta 1200 € baino gutxiagokoa bada, pizgarria 150€-koa izango da, hau da, 185€ gordin. 24 hilabetez mantendu beharko duzu, eta iraute konpromisoa sinatu. Atxikipenari lotutako kapital higigarriaren errendimendua. Ezin zaie bestelako nomina-kanpainei metatu. Sustapena ez zaie aplikatuko azken 12 hilabeteetako uneren batean nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta izan duten bezeroei. Mantentze baldintza betetzen ez baduzu, 24 hilabeteko egonaldia betetzeko geratzen diren hilabeteei dagokien pizgarri gordinaren zati proportzionala itzuli beharko diguzu.

Online Kontua kontratatu ahal izateko, ondoko baldintza hauek bete behar dituzu: adin nagusikoa izan, Espainian bizi eta ABANCAko bezero ez izatea. Online Kontua kontratatu ondoren, kontuaren abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, egunean egon beharko duzu zure ordainketekin, ABANCArekin maileguren bat, kredituren bat edo beste produkturen bat baduzu. Gainera, bezero digitalentzako kontua denez, zure ohiko eragiketak zure app-aren edo banka elektronikoaren bidez egin beharko dituzu.

Bi hilabetetz jarraian 600 €-tik beherako diru-sarrerak edo itzulketak (kutxazainetan egin ditzakezu) edo transferentziak eta eskualdaketak egiteko bulegoko lehiatilara zoazela ikusten badugu (app-aren bidez doan egin ditzakezu), zure Online Clara Kontua kontu korronte arrunt baten baldintzak izatera pasatuko da. Eta kontu arruntak administrazio- eta mantentze-komisioak ditu, eta txarteletan edo transferentzietan ere bestelako komisioak izango zenituzke.

Kezkatuta egon ez zaitezen eta horrelakorik gertatu ez dakizun, aldez aurretik abisatuko dizugu. FIPRE eta kontratua kontsultatzeko gomendatuko dizugu, eta han ere jasoko duzu baldintza hauen berri.

(3)Visa Tú kreditu-txartela kosturik gabea izango da, eta jaulkipen-komisiorik gabe, lehenengo urtean. Gero, kreditu-txartel hau xentimorik ordaindu gabe baliatzen jarraitu ahal izango duzu, baldin eta urtean, gutxienez, 3.000 euroko erosketak egiten badituzu txartelarekin. Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago.

(4)Online Clara Kontuaren sortarekin batera gure Aseguruen Tarifa Laua kontratatuko duzu; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN % 0, UTB % 0). Zure Aseguru Lauean helbideratutako aseguruen ordainketaren adibide bat jarriko dizugu, hobaria kontuan hartu gabe. Demagun aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 € dela; hamabi kuotetako bakoitzean 35 € ordaindu beharko zenituzke. Beraz, zordundutako zenbatekoa, guztira, 420 € izango litzateke. Komisiorik gabe, ITN % 0 UTB % 0. Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago. Kontsultatu Aseguruen Tarifa Lauaren baldintzak hemen: abanca.com/tpsCCGG.

BITARTEKARIA: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO SL, banka eta aseguruen arloko operadore lotua (helbide soziala: Avenida de la Marina 1, 4ª, A Coruña; Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 3321. liburukia, 64. folioa, C-38698 orria; eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean Aseguru-artekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatua: OV-0044 zenbakia). Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du, eta aseguruak banatzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. IFK: B-70049630.

ASEGURU-ETXEAK: ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A.U., IFZ A15140387; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0628 erregistro-kodea du; helbide soziala: avda. de la Marina 1, 3.a, A Coruña. ABANCA Generales de Seguros y Reaseguros, S.A. (IFZ: A14715270 eta helbide soziala: avda. Linares Rivas 30, 3, A Coruña, 15005. Coruñako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 3407. liburukian, 9. folioan, C-47133 orrian; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C-0808 erregistro-kodea du). CASER, Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. (egoitza soziala: Avenida de Burgos, 109 - 28050 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean dago C031 erregistro-kodearekin), eta SANITAS, Sanitas Sociedad Anónima de Seguros (egoitza soziala: Ribera del Loira, 052 – 28042 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0320 erregistro-kodea du). Kontsultatu bitartekariak zein beste aseguru-etxerekin duen sinatuta agentzia-kontratua, abanca.com helbidean, aseguruen atalean.