Zure zain geunden. Igo nahi duzu?
Gure bankuak zabalik ditu ateak pertsonei harrera egiteko eta haien beharrei erantzuteko. Gure bankuan up egongo zara. Kontratatu zure Online Kontua, eta hasi abantaila guztiez gozatzen.
Lortu diru gehiago zure diru-sarrerengatik
Zure nomina ABANCAra ekartzeagatik bakarrik, hau lortuko duzu:
- 500€, nomina 1.200€-koa edo hortik gorakoa bada
- 185€, nomina 800€-tik gorakoa eta 1.200€-tik beherakoa bada

Online kontua, komisiorik gabea
Mantentze-komisiorik gabea
Ez dizugu mantentze-komisiorik kobratuko.(UTBa: % 0)
Tranferentziak kosturik gabe
Ez ordaindu zure app-etik EB barruan egiten dituzun diru-bidalketengatik, eurotan badira eta premiazkoak ez badira.
Zordunketa eta Kreditu Txartelak
Igorpen-komisiorik gabeak lehen urtean (2).

Zure finantzak errazteko app-a
Kudeatu zeure dirua
Kontrolatu zure kontuak, gastuak eta inbertsioak zauden lekuan zaudela ere.
Bizumerako aukera
Bidali eta jaso dirua azkar eta intuitiboki
Kontrolatu ordainketak
Pertsonalizatu zure kontuak, piztu edo itzali txartelak, eta atzeratu erosketak app-etik zuzenean.

Partekatu eta banatu gastuak online kontuan
Bi titular
Zuk nahi duzunarekin batera ireki ahal izango duzu kontua, eta zuen dirua elkarrekin kudeatu.
Pizgarri bikoitza
Biok nomina helbideratzen baduzue, horietako bakoitzagatik pizgarria lortuko duzue.
Irabazi 500 € zure lagunei esker
ABANCAko bezero egin eta bere nomina helbideratzen duen lagun bakoitzeko 50€ garbi lortuko dituzu. Zure 30/09/25
Kontsultatu baldintzak.

Eman alta online, 10 minututan
Zure NANa edo AIZa
Eduki zure mugikorra eskura
Bideo selfie bat
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Kontua profil digitala duten bezeroentzat eginda dago, eragiketak banka mugikorreko aplikazioaren bidez edo banku elektronikoaren bidez egitea nahiago dutenen horientzat. Bi hilabetez jarraian leihatilan diru-sarrerak, itzulketak edo transferentziak egiten badituzu, kontu honen pribilegioak galduko dituzu eta kontu estandar bat izango duzu.
Kontu estandarrak berarekin dakar eskaintzen dizkizugun zerbitzuengatik ordaindu beharra. Beraz, ordaindu egin beharko duzu. Aldiz, ABANCAren Zerbitzu-Programari esker oso erraza da baldintza xume batzuk bete eta ezer ez ordaintzea zerbitzu horien truke. Gure webgunean egiazta dezakezu.
Edonola ere, ordaintzen hasi aurretik, jakinarazi egingo dizugu.
Online kontua eragiketak banku mugikor edo elektronikotik egitea nahiago duten profil digitaleko bezeroentzat dago pentsatua. Diru-sarrerak edo transferentziak leihatilan egiten baldin badituzu bi hilabetez jarraian kontu horretako pribilegioak galduko dituzu eta oinarrizko kontu batera igaroko zara.
Hori gerta ez dadin, garaiz ohartaraziko zaitugu baldintzaren bat urratzen ari bazara, Kontua ezeztatzea ekidin ahal izateko.
DOKUMENTAZIOA
BLOGEAN
(1) 405€ garbiko pizgarria, hau da, 500€ gordin, 30/09/25-raino hilean 1200 € edo gehiagoko nominaren edo pentsioaren helbideratze berri bakoitzeko (helbideratze berriak bakarrik); zure nomina 800 € baino gehiagokoa eta 1200 € baino gutxiagokoa bada, pizgarria 150€-koa izango da, hau da, 185€ gordin. 24 hilabetez mantendu beharko duzu, eta iraute konpromisoa sinatu. Atxikipenari lotutako kapital higigarriaren errendimendua. Ezin zaie bestelako nomina-kanpainei metatu. Sustapena ez zaie aplikatuko azken 12 hilabeteetako uneren batean nomina edo pentsioa ABANCAn helbideratuta izan duten bezeroei. Mantentze baldintza betetzen ez baduzu, 24 hilabeteko egonaldia betetzeko geratzen diren hilabeteei dagokien pizgarri gordinaren zati proportzionala itzuli beharko diguzu.
Online Kontua bezero berrientzako kontu korronte bat da, ordainsaririk gabea (ITNa: % 0, UTBa: % 0), mantentze-komisiorik eta baldintzarik gabea, urtebetez egunero saldo positiboa duen balizko kasu baterako kalkulatua.
Online Kontua kontratatu ahal izateko, ondoko baldintza hauek bete behar dituzu: adin nagusikoa izan, Espainian bizi eta ABANCAko bezero ez izatea. Online Kontua kontratatu ondoren, kontuaren abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, egunean egon beharko duzu zure ordainketekin, ABANCArekin maileguren bat, kredituren bat edo beste produkturen bat baduzu. Gainera, bezero digitalentzako kontua denez, zure ohiko eragiketak zure app-aren edo banka elektronikoaren bidez egin beharko dituzu.
Bi hilabetetz jarraian 600 €-tik beherako diru-sarrerak edo itzulketak (kutxazainetan egin ditzakezu) edo transferentziak eta eskualdaketak egiteko bulegoko lehiatilara zoazela ikusten badugu (app-aren bidez doan egin ditzakezu), zure Online Kontua kontu korronte arrunt baten baldintzak izatera pasatuko da. Eta kontu arruntak administrazio- eta mantentze-komisioak ditu, eta txarteletan edo transferentzietan ere bestelako komisioak izango zenituzke.
Kezkatuta egon ez zaitezen eta horrelakorik gertatu ez dakizun, aldez aurretik abisatuko dizugu. FIPRE eta kontratua kontsultatzeko gomendatuko dizugu, eta han ere jasoko duzu baldintza hauen berri.
(2)Visa Tú kreditu-txartela kosturik gabea izango da, eta jaulkipen-komisiorik gabe, lehenengo urtean. Gero, kreditu-txartel hau xentimorik ordaindu gabe baliatzen jarraitu ahal izango duzu, baldin eta urtean, gutxienez, 3.000 euroko erosketak egiten badituzu txartelarekin. Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago.
Online Kontuaren sortarekin batera gure Aseguruen Tarifa Laua kontratatuko duzu; horrela, egunen batean ABANCArekin aseguru bat kontratatzen baduzu, 12 hileko berdinetan ordaindu ahal izango duzu, interesik eta komisiorik gabe (ITN % 0, UTB % 0). Zure Aseguru Lauean helbideratutako aseguruen ordainketaren adibide bat jarriko dizugu, hobaria kontuan hartu gabe. Demagun aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 420 € dela; hamabi kuotetako bakoitzean 35 € ordaindu beharko zenituzke. Beraz, zordundutako zenbatekoa, guztira, 420 € izango litzateke. Komisiorik gabe, ITN % 0 UTB % 0. Produktu hau ematea, erakundearen arriskua azterketaren menpe dago. Kontsultatu Aseguruen Tarifa Lauaren baldintzak hemen: abanca.com/tpsCCGG.
BITARTEKARIA: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO SL, banka eta aseguruen arloko operadore lotua (helbide soziala: Avenida de la Marina 1, 4ª, A Coruña; Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 3321. liburukia, 64. folioa, C-38698 orria; eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean Aseguru-artekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatua: OV-0044 zenbakia). Erantzukizun zibil profesionaleko asegurua du, eta aseguruak banatzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. IFK: B-70049630.
ASEGURU-ETXEAK: ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A.U., IFZ A15140387; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0628 erregistro-kodea du; helbide soziala: avda. de la Marina 1, 3.a, A Coruña. ABANCA Generales de Seguros y Reaseguros, S.A. (IFZ: A14715270 eta helbide soziala: avda. Linares Rivas 30, 3, A Coruña, 15005. Coruñako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 3407. liburukian, 9. folioan, C-47133 orrian; Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C-0808 erregistro-kodea du). CASER, Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. (egoitza soziala: Avenida de Burgos, 109 - 28050 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean dago C031 erregistro-kodearekin), eta SANITAS, Sanitas Sociedad Anónima de Seguros (egoitza soziala: Ribera del Loira, 052 – 28042 Madrid eta Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Orokorrean C0320 erregistro-kodea du). Kontsultatu bitartekariak zein beste aseguru-etxerekin duen sinatuta agentzia-kontratua, abanca.com helbidean, aseguruen atalean.