‘Trae un amig@’ programaren oinarriak

ABANCA Corporación Bancaria S.A.-k C/ Cantón Claudino Pita 2, 15300 helbide soziala du eta bere IFKa A-70302039 da (aurrerantzean, “ABANCA”). Entitateak “Trae un amig@” programa antolatu du eta hurrengo lege-oinarriak izango ditu.

Zertan datza “Trae un amig@” programa?

“Trae un amig@” programa Clara Kontua kontratatuta duten Asturiasko edo Madrilgo autonomia-erkidegoetako ABANCAko bezeroei zuzendutako sustapena da. Bezero horiek Asturiasko edo Madrilgo autonomia-erkidegoetako beren ahaideei eta lagunei Clara Kontua kontratatzeko eta nomina edo pentsioa bertan helbideratzeko gomendioa egitea da programaren helburua. Bezero horiei, aurrerantzean, “preskriptore” deituko diegu.

“Trae un amig@” programa Asturiasko edo Madrilgo autonomia-erkidegoetan baino ez da baliozkoa.

Zer onura lortzen du preskriptoreak?

Preskriptoreak 50 euro garbi jasoko ditu (indarrean dagoen atxikipen fiskalari lotuta) bere Clara Kontuan, egindako preskripzio bakoitzeko. Preskriptoreak ez du preskripzio-mugarik, beraz, sustapena amaitu arte egindako preskripzio adina onura lortu ahal izango ditu.

Preskripzioa eraginkorra izango da, ABANCAk egiaztatzen duenean preskriptoreak ekarritako pertsonak (ahaidea edo lagunak) hurrengo baldintzak betetzen dituela:

  • ABANCAko bezero berria da eta 2022eko otsailaren 28a baino lehen abanca.com web gunearen bidez Clara Kontu bat kontratatu du lehen aldiz, preskriptorearen sustapen-kodea sartuta. Bezero berritzat hartuko dira Clara Kontua kontratatu aurreko hilabetean ABANCAko bezeroen datu-basean ez dauden edo, bertan egonik, ABANCArekin egindako ezein kontratutan titular gisa agertzen ez diren pertsona fisikoak.
  • Bezeroak gutxienez 1200 euroko nomina edo pentsioa helbideratu du Clara Kontu horretan, gehienez ere 4 hilabeteko epean, irekitzen denetik zenbatzen hasita. Nomina edo pentsio hori berria izan beharko da ABANCAn, hau da, Clara Kontua kontratatu aurreko 12 hilabeteetan erakunde horretan helbideratuta egon ez dena.

Ez dira kontuan hartuko programa itxi ondoren 2022eko otsailaren 28a egindako preskripzioak.

Pizgarri hori preskriptorearen Clara Kontuan ordainduko da, preskripzioa egiaztatu eta hurrengo hilaren lehen 10 egunen barruan (data horretan nominaren edo pentsioaren lehen ordainketa hitzartutako baldintzetan agertuko da). Ordainketak “Trae un amig@ hobaria” kontzeptua izango du.

Aurrekoa gorabehera, ez dute lege-oinarri hauetan araututako irabazirako eskubiderik izango, inola ere ez:

  1. Aipatutako irabazirako eskubidea sortzen den unean ABANCArekin ez-ordaintze- edo berankortasun-egoeran edo, entitatearen iritziz, beste edozein egoera irregularrean dauden preskriptoreek

  2. ABANCAren iritziz programa honen aplikazio-eremuan iruzurrezko jardueraren bat egiten duten preskriptoreek.

Zer onura lortzen du, preskriptorearen gomendioa jarraituz, Clara Kontua kontratatu eta bertan bere nomina edo pentsioa helbideratu duen bezero berriak?

Bezero berriak 300 €-ko pizgarria jaso ahal izango du gutxienez 1200 euroko nomina edo pentsioa helbideratzeagatik. Pizagrrietako bat jasotzeko, bezero berriak 24 hilabeteko iraupen-konpromisoa sinatu beharko du.

Edonola ere, ABANCAk eskubidea izango du preskribatzaileak aurkeztutako bezero potentzialak onartzeko edo ez onartzeko, bere merkataritza- eta arrisku-politikaren arabera.

Nor izan daiteke preskriptore?

Clara Kontu bat kontratatuta duen Asturiasko eta Madrilgo autonomia erkidegoeteako ABANCAko bezeroa, preskriptore-kodea posta elektroniko, SMS edo banka mugikorraren bidez jaso duena (argibide gisa eta datuak babesteko araudia betez, ABANCAk ez ditu preskriptore potentzialen artean sartuko ABANCAko produktuen eta zerbitzuen publizitatea jasotzeari uko egin dioten bezeroak). Preskriptoreak zenbaki edo kode hori bere Asturiasko eta Madrilgo autonomia erkidegoetako ahaide eta/edo lagunei banatzearen ondorioz, lege-oinarriak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertuko da eta, beraz, “Trae un amig@” programan parte hartzen duela ere.

ABANCAko edo ABANCA taldeko gainerako enpresetako langileak preskriptore izatetik kanpo geratuko dira.

Zenbat irauten du “Trae un amig@” programak?

2021eko maiatzaren 24tik 2022eko otsailaren 28a arte.

Zein da preskriptore-zenbakia edo -kodea?

ABANCAk posta elektroniko, SMS edo banka elektronikoaren bidez helaraziko du preskriptore-kodea edo -zenbakia. Bezero berria bere preskriptorearekin lotu ahal izateko, beharrezkoa izango da bezero berri horrek Clara Kontuaren kontratazio-prozesuan preskriptoreari dagokion zenbakia edo kodea abanca.com web gunean sartzea., horretarako espresuki sortutako koadroan.

Preskriptoreak zenbaki edo kode hori bere ahaide/edo lagunei banatzearen ondorioz, lege-oinarriak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertuko da eta, beraz, ABANCAren “Trae un amig@" programan parte hartzen duela ere.

### ABANCAko “Trae un amig@” programaren baldintza orokorrak

Programan parte hartzea: ABANCAren “Trae un amig@” programan parte hartu ahal izateko, Clara kontu baten titularra izan behar duzu, Madrilgo edo Asturiasko autonomia-erkidegoan bizi behar duzu eta ABANCAko preskriptore-zenbaki edo -kodea posta e-mail, SMS edo banka elektronikoaren bidez jaso behar izan duzu.

Erabilera-arauak. Preskriptoreak programan fede onez parte hartzeko konpromisoa hartzen du, legezko oinarri hauek errespetatuz eta bere gain hartuko du arau horiek ez betetzeak ekar dezakeen edozein erantzukizun.

Erantzukizuna

  • Preskriptoreak konpromisoa hartzen du bere preskriptore-zenbakia edo -kodea emateko, Clara kontua online kontratatzeko eta nomina edo pentsioa bertan helbideratzeko gomendioa bere eskutik jaso duten ahaideei eta/edo lagunei soilik. Ondorioz, preskriptorea izango da bere zenbakia edo kodea banatzearen arduradun bakarra eta esklusiboa, paragrafo honetan ezarritakoaren arabera.
    • Preskriptoreak konpromisoa hartzen du bere ahaide eta/edo lagunei ohartarazteko bere zenbakia edo kodea ezin diela ezein hirugarreni banatu. Horrela, bere zenbakiaren edo kodearen banaketaren kontrola soilik berak izango duela bermatzen du. Ondorioz, ABANCAk ez du inolako erantzukizunik izango berak baimendu gabeko hirugarrenek preskriptore-zenbakia edo -kodea eskuratu eta erabiltzeagatik. - Preskriptoreak konpromisoa hartzen du bere ahaide eta/edo lagunei ohartarazteko bere zenbakia edo kodea ezin diela ezein hirugarreni banatu. Horrela, bere zenbakiaren edo kodearen banaketaren kontrola soilik berak izango duela bermatzen du.
  • Preskriptoreak lege-oinarrietan xedatutakoa betetzen ez badu, ABANCAren eta hirugarrenen aurrean erantzungo du.
  • ABANCAk eskubidea du datu faltsuak, okerrak edo zehaztugabeak ematen dituzten edo lege-oinarri hauetan ezarritakoa betetzen ez duten preskriptoreak ez onartzeko edo baztertzeko, baita programa honen ondorioz lortutako etekinaren zenbatekoa blokeatzeko edo beren kontu korronteetatik berreskuratzeko ere, baldin eta preskriptoreek lege-oinarriak betetzen ez badituzte edo ABANCAren edo hirugarrenen eskubideak edo ondasunak urratzen dituen jardueretan ari badira.

Zergak

Indarrean dagoen araudiaren arabera, ABANCAk ematen duen pizgarria, hartzailearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) lotutako kapital higigarriaren errendimendua da. Hala badagokio, ordaintzaileak dagokion zenbatekoa atxiki beharko du ordainsaritik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 75. artikuluan ezarritakoaren arabera (martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zena).

Datu pertsonalak babesteko araubidea

a. Nor da preskriptorearen datuen tratamenduaren arduraduna?

Arduraduna ABANCA Corporación Bancaria, S.A. da (aurrerantzean, “ABANCA”). IFK: A-70302039. Hlebide soziala: Calle Cantón Claudino Pita 2, C.P 15300.ABANCAn formalki izendatutako datuak babesteko ordezkari bat dugu. Behar izanez gero, berarekin harremanetan jar zaitezke helbide honetara idatzita: privacidad@abanca.com. b. Zer datu pertsonal tratatzen ditugu, preskriptoreari dagokionez?

ABANCAk honako datu hauek tratatu ahal izango ditu: (i) preskriptoreak ABANCArekin dituen kontratu-harremanak direla-eta emandako datuak (Zehazki, preskribatzailea Clara Kontu baten titularra dela adierazten duten datuak eta preskribatzailearen harremanetarako datuak). Honako hauek ere: (ii) “Trae un amig@” programan parte hartzeagatik sortzen diren datuak. (adibidez, lege-oinarri hauetan ezarritako baldintzak betez gero preskriptoeak jasoko duen onurari buruzko datua).

c. **Zertarako erabiltzen ditugu preskriptorearen datu pertsonalak eta zer legitimaziorekin?

Preskriptorearen datu pertsonalen tratamenduaren helburua, preskriptoreak berak ABANCAren “Trae un amig@” programan duen partaidetza kudeatzea eta izapidetzea da. Parte hartzeko, preskriptoreak lege-oinarriak onartu behar ditu aurretik eta hori bere zenbaki edo kodea ahaide eta/edo lagunei banatzerakoan gertatuko da.

Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa ABANCAren “Trae un amig@” programan parte hartzean preskriptoreak emandako baimena da.

d. - Zenbat denborarako gordeko ditugu preskriptorearen datuak?

Programaren ondorioz lortutako datu pertsonalak aurreko c. paragrafoan adierazitako helburua betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira.

Helburu hori bete ondoren, datuak blokeatu egingo dira araudian xedatutakoaren arabera. Horrek esan nahi du datuak eskuragarri egongo direla soilik epaileek eta auzitegiek, Fiskaltzak edo administrazio publiko eskudunek eskatzen dutenean, baita erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko eta defendatzeko ere, legezko preskripzio-epeetan (oro har, bost urte dira, hori baita akzio pertsonalen preskripzio-epea). Epe horiek igarotakoan, datuak ezabatu egingo dira.

e. Zein dira preskriptorearen eskubideak?

Datuak babesteko araudiak eskubide hauek ematen dizkio preskriptoreari bere datuen tratamenduari dagokionez: - Datuak eskuratzeko eskubidea: Zer datu mota tratatzen ari garen jakitea eta egiten ari garen tratamenduaren ezaugarriak ezagutzea. - Datuak zuzentzeko eskubidea: Datuak aldatzeko eskatzea, okerrak direlako edo egiazkoak ez direlako. - Datuak transferitzeko eskubidea: Tratatzen ari diren datuen kopia bat jasotzea formatu elkarreragile batean. Tratamendua mugatzeko eskubidea Legeak jasotako kasuetan. - Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea Legeak jasotako kasuetan. - Datuak ezabatzeko eskubidea: Solicitar la supresión de sus datos cuando el tratamiento ya no resulte necesario. ­ Emandako baimenak baliogabetzeko eskubidea.

Preskriptoreak adierazitako eskubideak erabili ahal izango ditu ABANCAren Bezeroentzako Arreta Zerbitzuari jakinaraziz. C/ Rúa Nueva 1, solairutartea, K.P. 15003, Coruña. Posta elektronikoa: atencioncliente@abanca.com. Posta elektronikoaren kasuan, “Trae un amig@” gaia adierazi beharko da, baita baliatu nahi den eskubidea eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen agiri baliokidearen kopia. Halaber, preskriptoreak eskubidea du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko.

f. Preskriptorearen erantzukizuna ABANCAk helarazten dion informazioari dagokionez, ustapen-zenbakia edo -kodea bere eskutik jaso duten ahaide eta/edo lagunei buruzkoa

Lege-oinarri hauetan ezarritakoaren arabera, preskriptoreari dagokion etekinaren ordainketa justifikatzeko, ABANCAk hurrengo informazioa soilik helaraziko dio, haren gomendioz Clara Kontua kontratatu duen eta bertan nomina edo pentsioa helbideratu duen ahaide edo lagunaren inguruana: izena eta ABANCAn Clara Kontua kontratatu eta nomina edo pentsioa bertan helbideratu izana.

Preskriptoreak konpromisoa hartzen du informazio horri buruzko konfidentzialtasun zorrotzenari eusteko eta, beraz, informazio hori hirugarrenei inola ere ez jakinarazteko eta norberaren edo hirugarrenen onurarako ez erabiltzeko.

*Lege-oinarriak aldatzea eta ezereztea**.

ABANCAk eskubidea izango du edozein unetan “Trae un amig@” programa aldatzeko, zeina lege-oinarri hauen bidez arautua dagoen, baldin eta, ABANCAren ustez, inguruabarrek hala eskatzen badute. Erakundeak ez du inolako erantzukizunik hartuko aldaketa edo ezereztea dela-eta, baina konpromisoa hartzen du aldaketak jakinarazteko, lege-oinarri hauetarako erabilitako modu eta bitarteko berberekin.

*Jurisdikzioa**

Lege Oinarri hauen interpretazioari eta betearazpenari buruz sor daitekeen edozein eztabaida Coruña hiriburuko Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko da.

Lege-oinarriak onartzea

Preskriptoreak bere Astuariasko eta Madrilgo autonomia erkidegoetako ahaide eta lagunei zenbakia edo kodea banatzean, lege-oinarriak berariaz eta zalantzarik gabe ezagutzen eta onartzen dituela ulertuko da. Beraz, ABANCAren “Trae un amig@” programan parte hartzen duela ere ulertuko da