Menu

Tokiko merkataritza herri bakoitzaren, auzo bakoitzaren, hiri bakoitzaren arima da.

Senideen, lagunen eta ezagunen lantokia da. Gertutasuna da gakoa, zure izena jakitea eta zure beharrak ezagutzea.

Imanolenean kafe bat hartu edo Sararenean ogia erostera jaitsi.

Elkargunea, adeitsua eta gertukoa da. Ordaintzeko erraztasuna eta produktuen bereizgarria da. Joera eta nortasuna da.

Zu ezagutzea eta gustuko zer duzun jakitea da. Saltzen dizuten produktuan konfiantza izatea eta ez dizutela hutsik egingo jakitea da. Beti laguntzeko prest egongo direla jakitea da.

Horregatik behar dugu tokiko merkataritza inoiz baino gehiago. Eta merkataritzak, tabernek eta jatetxeek inoiz baino gehiago behar gaituzte. Ezin dugulako onartu herri, auzo eta hiri bakoitza arimarik gabe geratzea.

Nola laguntzen dio ABANCAk tokiko merkataritzari?

Gure saltokiak eta ostalaritza oso garrantzitsuak dira guretzat.

Horregatik, zure salmenta-esperientzia ahalik eta errazena izan dadin, zenbait tresna jartzen ditugu zure eskura: txartelarekin ordaintzeko sistemak ordainketa fisiko, interneteko edo etxean egindako ordainketak egiteko, adibidez, WhatsApp edo sare-sozialen bidez. Zauden tokian zaudela zure negozioetarako analisi-tresnak ditugu.

Zure moduko bezeroei finantzaketa pertsonalizatua eskaini ahal izateko laguntzen diegu. Haien beharretara egokitzen gara eta gertu mantentzen gara, handitzen jarraitzen laguntzeko.

Aurten, zure auzoan erosten duzuna zure auzoan geratzen da.

#TokikoMerkataritzaBermatu

¡Demuestra tu apoyo al comercio local utilizando el hashtag #ApoyaAlComercioLocal en tus redes sociales!