
ABANCA Pay
ABANCAren walleta zure telefonoaz ordaintzeko.
-
Ordaindu zure mugikorra erabiliz
Erabili zure Android mugikorra contactless ordainketak onartzen dituzten saltokietan txartelaz ordaintzeko.
-
Bizum gakoa
Erosi online eta ordaindu zure Bizum kodea erabiliz, bestelako datu edo banku-gakorik erabili gabe.
-
Egin dohaintza GKE bati
Egin dohaintzak GKEen eta irabazi asmori gabeko beste erakunde batzuen elkartasun kontuetara.
Ordaindu edozein saltokitan zure mugikorraz
ABANCA Pay aplikazioarekin NFC teknologia duen edozein Android mugikor erabili dezakezu ordainketazko. Contactless txartelak erabiliz ordaintzea onartzen duen edozein saltokitan ordaindu ahal izango duzu zure mugikorraz, erraz eta segurtasun osoz, diru-zorrotik txartela atera beharrik gabe!
Nola konfigura dezakezu? Oso erraza da, aplikazioa deskargatu eta zure ABANCA txartelak gehitu, besterik ez. Aplikazioarekin erabili nahi dituzunak erregistratu behar dituzu eta PIN kode bat ipini. PIN hori eskatuko dizugu 20 €tik gorako erosketak ordaintzeko eta ez du txartelaren kode bera izan beharrik. Ordaintzean nahikoa da zure mugikorraren pantaila piztu eta ordainketa terminalera hurbiltzea.
- 50 €tik beherako ordainketa bada, automatikoki ordainduko da.
- 50 €tik gorakoa bada, PIN kodea eskatuko dizu. Gure Visa eta MasterCard txartel guztiekin erabil dezakezu eta, bat baino gehiago erregistratu ditzakezun arren, bakarra izango da gogokoa eta, ondorioz, automatikoki ordaintzeko erabiliko dena.
Ordaindu mugikorrarekin zoazen tokira zoazela
Dohaintzak GKE eta elkarteei
ABANCA Pay aplikazioak aukera ematen dizu GKEn eta irabazi asmorik gabeko elkarteen elkartasun kontuetara dohaintzak egiteko.
Sartu hona: “Menua” > “Egin dohaintza”. Bilatzailea erabili ahal duzu elkartea bilatzeko edo, bestela, erakundearen kodea idatz dezakezu. Aukeratu zenbatekoa, zein kontu erabiliz ordaindu nahi duzun eta kitto!
Dena erraz-erraz
-
Nola erregistratu?
Txartelaren zenbakia eta zure banku elektronikoko gakoa behar dituzu bakarrik. App-ak zure urrutiko bankuan alta emanda dituzun kontuak eta harremanetarako datuak (zure izena, posta elektronikoa eta telefonoa) erabiliko ditu.
-
ABANCAren bezero izan behar dut?
Aplikazioa deskargatu eta erabiltzeko ABANCAren bezero izan behar duzu, eta ABANCAren Visa eta MasterCard txartelekin bakarrik erabili ahal izango duzu.
-
Zerbitzu segurua da?
Beste aplikazio batzuekin ez bezala, ABANCAren zerbitzu honekin zure dirua eta zure datu guztiak lekurik seguruenean daude: zure bankua. Gainera, ez duzu erabiltzaile edo pasahitz gehiagorik behar; zure urruneko bankakoak baino ez.