Sabemos que hay cosas mejores que venir al banco
Por eso tenemos una app con la que puedes resolver la mayoría de tus gestiones financieras cuando quieras y donde quieras. Solo con tu teléfono móvil. ¡Y es gratis!
-
Erraza, segurua, eta doan!
Zure egunerokorako pentsatutako onlineko banka: kontuak, gastuak, diru-sarrerak, inbertsioak…
-
Bizum integratua
Bidali dirua zuk nahi duzunari mugikorretik, edozein bankutakoa izanda ere. Berehala!
-
Zure gogokoak, eskura
Zure ohiko eragiketak eta hartzaileak leku berean izango dituzu.
-
Pertsonalizatu aplikazioa
Editatu kontuen izena, eman kolore bat, eta berehala identifikatuko dituzu.
-
Kudeatu erosketak
Kontrolatu gastuak eta atzeratu nahi dituzun erosketak, klik bakar batzuetan
-
Urrutiko sinadura
Sinatu kontratuak nahi duzun tokitik, berme juridikoarekin eta segurtasun osoarekin.
Kontrolatu finantzak modu seguruan
Berehalako alertak
Adibidez, nomina sartzen dizutenean edo erosketa jakin batzuk egiten dituzunean jakinaraziko dizugu.
Sarbide biometrikoa
Konfiguratu kontuetarako sarbidea hatz-markaren edo aurpegia ezagutzekoaren bidez.
Gastuei buruzko txostena
Egiaztatu zertan gastatzen duzun dirua txartelaz ordaindutako erosketei buruzko txosten pertsonalizatuei esker.
Itzali eta piztu txartelak
Txartela galdu edo aldi baterako blokeatu nahi baduzu, mugikorretik itzal dezakezu.
Blokeatu txartela eta eskatu kopia bat
Halaber, txartela behin betiko blokeatu eta kopia bat eska dezakezu aplikaziotik.
Aktibatu txartela eta eskatu PINa
Txartel berria klik bakar batean aktibatu eta PINa berehala lortu ahal izango duzu.
-
Bidali dirua mugikorretik mugikorrera Bizum-ekinABANCAren aplikazioak Bizum ere badu,dirua mugikorretik mugikorrera bidali eta jaso dezazun erraz, doan, nahi duzun tokian eta nahi duzunean.
Jasotzailea Bizum-en erabiltzailea dela egiaztatu eta haren telefono-zenbakia jakin besterik ez duzu behar. Dirua istant batean izango du kontuan!
-
Txartel birtualak, internet bidez erosteko bitarteko segurua
Interneten erostean, zalantzan zaude txartelaren zenbakia eman, ez eman? Egoera hori saihesteko, txartel birtualak garatu ditugu.
Beste edozein txartelek dituen datu berak emango dizkizugu, eta horiek erabili beharko dituzu onlineko erosketa egitean: txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta segurtasun-kodea (CVV).
Ordaindu mugikorrarekin zoazen tokira zoazela
-
Atzeratu erosketak klik bateanBanka mugikorretik epeka ordaindu ahal izango dituzu kreditu-txartelarekin egiten dituzun erosketak, bai denda fisikoetan, bai online.
Ireki ABANCAren aplikazioa, hautatu atzeratu nahi duzun ordainketa eta aukeratu gehien komeni zaizun epea.
-
Ordaindu ordainagiriak haiei argazkia eginez
ABANCAren aplikazioarekin, erraz ordaindu ahal izango dituzu helbideratu gabeko ordainagiriak (baita isunak ere). Ireki banka mugikorra, egin argazkia ordaindu edo itzuli nahi duzun ordainagiriari, eta kito! Inprimakiak bete beharrik gabe, aurreztu denbora.
Halaber, ordainagiriak itzuli, helbideratzeei baja eman eta ordainagirien egiaztagiriak deskargatu ahal izango dituzu.
Sinatu zure mugikorretik, zauden tokian zaudela
ABANCAren aplikazioaren bidez, zuzenean mugikorretik sinatu ahal izango dituzu produktu finantzario askoren kontratuak, baita titular bat baino gehiago bazarete ere. Kontuak, maileguak, aseguruak, txartelak… Galdetu kudeatzaileari kontratazioan zehar.
Sinatu beharreko dokumentazioa prest dagoenen, ABANCAren aplikazioak jakinarazpena bidaliko dizu mugikorrera (garrantzitsua da jakinarazpenak aktibatuta izatea!) . Horrela, edozein unetan eta edozein tokitan amaitu ahal izango duzu kontratazioa.
Eta askoz gehiago!
-
Eskudirua mugikorrarekin
Mugikorra nahikoa da kutxazain batean dirua bidali eta ateratzeko, seguru-seguru.
-
Kudeatu aseguruak
Itzali eta piztu ON-OFF estaldurak, eman ezbehar baten berri aplikaziotik, eta gehiago ere!
-
Zure onlineko brokerra
Burtsan mugitzeko, funtsak bilatzeko edo akzioak erosi eta saltzeko.
-
Deskargatu frogagiriak
Titulartasun-ziurtagiriak, transferentzien edo ordainagirien egiaztagiriak.
-
Gastuaren mugak
Konfiguratu gehienezko zenbatekoak: erosketa fisikoak, onlineko erosketak eta kutxazainetan ateratzekoak.
-
Balioztatu erosketak
Onlineko erosketa jakin batzuk ordaintzean, mugikorretik berretsi ahal izango duzu identitatea.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Ez, ez zaitez kezkatu. Gogoan izan ABANCAKO aplikaziora sartzeko PIN bat behar dela ezinbestean. Zure mugikorra aurkitu eta gainera sartzeko PIN kodea izan beharko lukete. Edozein modutara, ohartarazi iezaguzu 900 815 522 telefono-zenbakian (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakian atzerritik deitzen baldin badiguzu). 'Txartelak', 24 orduko zerbitzua, aukeran zure urruneko bankuko gakoak ere blokeatu egingo dizkizugu.
Beti izango duzu berriro instalatzeko aukera mugikorra agertzen denean, edo berri bat erosten duzunean. Ah! Eta sentitzen dugu galdu duzulako :(
DOKUMENTAZIOA
BLOGEAN