ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego
GORDAILUAREN ARRISKU-ADIERAZLEA

1 / 6

Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6 arrisku txikieneko adierazlea izanik eta 6/6 arrisku handienekoa

BERME-FUNTSA

ABANCA kreditu-erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago. Funtsak gehienez 100.000 euro bermatzen ditu gordailugile eta kreditu-erakunde bakoitzeko.

GORDAILUAREN LIKIDEZIA ALERTA

Inbertitutako printzipal osoaren edo zati baten diru-itzultzeak, erreskateak edo itzultze aurreratuak komisioen edo zigorren mende daude.

PENTSIO-PLANEN LIKIDEZIAREN ALERTA

Ezin izango da prestazioa kobratu edo erreskate-eskubidea erabili, pentsio- eta funtsen-planen araudiak jasotzen dituen kontingentzia edo likidezia kasu bereziren bat gertatzen ez bada.

Mobilizazio-eskubideen, prestazioen eta ezohiko likidezia-kasuen balioa pentsio-funtsaren aktiboek merkatuan duten balioaren mende daude eta galera garrantzitsuak eragin ditzake. .

Gaur eta Bihar gordailu konbinatua

Aurrezkiaren konbinazio perfektua, zure gordailuan errentagarritasun interesgarri bat lortzeko, gaurko eta biharko. Ezagut itzazu

  • gehienez % 0,75. UTB
  • hilabete 12 batzuetara
  • Kontratatu orain
  • 981 910 534 tel:+34981910534
  • Deituko dizugu? #llamada-gratis
  • Kontratatu orain https://solicitudonline.abanca.com/SolicitudCita/es/4_depo_hoymana/J
  • Zer da?

    Zure aurrezkientzako beste aukera bat: epe finkoko gordailu bat, zure pentsio-planari lortzen den ordainsaria duena.

  • Zergatik?

    % 0,75 UTB arte lor dezakezu, beherago azalduko dizkizugun baldintzak betetzen badituzu.

  • Zein dira baldintzak?

    Gordailuari egiten zaion ekarpenaren muga planari egiten diozunaren bikoitza da. Eta gehiago dago. Irakur itzazu xehetasunak, mesedez.

  • Zerbait gehiago?

    Pentsio-plan batek erretirorako aurrezten laguntzen dizu. Pentsio-plan bakoitzaren arriskuei eta errentagarritasunari buruzko informazioa Oinarrizko Datuen Dokumentuan jaso dezakezu.

ABANCAko Gaur eta Bihar gordailu konbinatua beren etorkizunaz kezkatzen diren pertsonentzako produktu bat da: ordainsari interesgarria duen gordailu baten bila bazabiltza edo inoiz pentsio-plan bat izatea pentsatu baduzu, adi egon!

Nola funtzionatzen du? Zure planari ekarpena egiten badiozu, beste bat kontratatzen baduzu edo zure pentsio-plana beste entitate batetik ekartzen baduzu, Gaur eta Bihar gordailu konbinatuarekin, Pentsio Planari ematen diozun zenbatekoaren bikoitzeraino bideratu ahal izango duzu 12 hilabeterako Epe Finkoko gordailu batera, % 0,75era arteko errentagarritasunarekin UTB Adibidez: 5.000 euroko plan bat irekitzen baduzu, 10.000 eurorainoko gordailu bat kontratatu ahal izango duzu eta urtebetez errentagarritasun bera izango du, hori bai, jarraian azalduko dizkizugun baldintza batzuk betetzen badituzu!

Nola funtzionatzen du gordailu konbinatu honek?

Produktu hau kontratatzeko, ABANCAren banakako pentsio-plan batera kopuru bat bideratu beharko duzu (plan berri bat izan daiteke, gurekin lehendik duzun bati egindako ekarpena, edo beste erakunde batetik egindako eskualdatzea), eta konpromisoa hartu beharko zenuke saldoari 48 hilabetez eusteko. Pentsio-planari emandako zenbatekoaren bikoitzeraino bideratu ahal izango duzu gordailura, nahiz eta gutxieneko bat dagoen (1500€) eta gehieneko bat (600.000€). Kontuan izan ezazu!

Kontratatzen duzun epe finkoko gordailuak 12 hilabeteko iraupena izango du gehienez, eta ezin izango duzu berritu epemugan. Oinarrizko ordainsaria % 0,06 ITN da (UTB % 0,06), eta horri % 0,69 ITN gehituko zaio (UTB % 0,69) gordailua epemugara heltzen denean, 12 hilabetera, pentsio-planarekin hartutako konpromisoaren (48 hilabete) sari gisa. Horrela, % 0,75-eko ITN (UTB % 0,75) errentagarritasuna lortuko zenuke epe finkoko zure gordailuarekin.

Adibide bat jarriko dizugu: pentsa, 5000 €-ko ekarpena egiten diozula ABANCAko pentsio-plan bati. "Gordailu konbinatua Gaur eta Bihar" produktuaren baitan 10.000 euroko eperako gordailu bat ireki zenezake, 12 hilabeteko epearekin, eta % 0,75eko interes finkoarekin (UTB % 0,75). Urtebeteren buruan, eta deskribatutako baldintzak betez, 75 € gordineko interesak likidatuko litzaizkizuke. Orrialde honetan bertan aurki dezakezun kontratuaren aurreko FIPRE informazio-fitxan dituzu xehetasun guztiak. Errentagarritasun hau gordailuari dagokio soilik.

Pentsio-planari dagokionez, kontuan izan plan eta pentsio-funts bakoitzak, bere ezaugarri espezifikoen eta inbertitutako aktiboen arabera, arrisku handiagoa edo txikiagoa ekarriko duela. Inbertsioak egiten diren merkatuen edo aktiboen bilakaera espero zena ez bada, planak galerak izan ditzake. Gogoan izan beti, iraganean izandako errentagarritasunak ez duela bermatzen etorkizunean ere emaitza berberak lortuko direnik.

Gainera, Pentsio Plan bakoitzaren arrisku-maila eta likidezia-alertak kontsultatu ditzakezu horietako bakoitzaren Oinarrizko Datuen Dokumentuan Dokumentu hori webgune honetan bertan aurki dezakezu.

Eta dirua behar badut?

Espero ez zenuen zerbait gertatzen bada eta dirua behar baldin baduzu eta ezin baduzu mantendu pentsio planeko saldoa eperako gordailua mugaeguneratu arte, zure diru guztia erretiratu ahal izango duzu, baina ez dizkizugu interes gehigarriak ordainduko.

Murrizketa eperako gordailua mugaeguneratu ondoren egiten bada, ordaindutako interes gordinen zenbateko proportzionala itzuli beharko duzu, Pentsio Planean hitzartutako 48 hilabeteak betetzeko falta diren hilabeteei dagokiena.

Behar baino lehen, eta kontratatzen duzunean, informa zaitez zure pentsio-planean inbertitzen duzun dirua berreskuratzeko aukerez. Beherago emango dizkizugu xehetasun gehiago, eta gogoratu informazio guztia edozein bulegotan edo webgune honetan bertan eskura dezakezula.

Gaur eta Bihar gordailuaren baldintzak

"Gaur eta Bihar Gordailu Konbinatua" ABANCAren Pentsio Plan Indibidual hauetarako dago bakarrik eskuragarri: 2022ko iraila 30ra: ABANCA Errenta Finko Mixto Kontserbatzailea, ABANCA Errenta Finko Mixto Moderatua, ABANCA Errenta Aldakor Mixto Oldarkorra, ABANCA Errenta Aldakor Mixto Dinamikoa eta ABANCA Errenta Aldakorra.

Gordailu konbinatu hau ez da bateragarria ondoko programa honen beste sustapen batzuekin: Pentsio Planak

Gadentasuna eta bermeak

ECC/2316/2015 Aginduan ezarritakoaren arabera, 2016ko otsailaz geroztik, inbertsio-zerbitzuak ematen dituzten edo agindu horren eraginpeko finantza-produkturen bat merkaturatzen duten entitate batzuek fitxa honetako goiburuko koadroan dagoen arrisku-adierazle moduko bat jarri behar dute produktuen kontratuetan. Arrisku-adierazle horren helburua da "bezeroari edo balizko bezeroari finantza-produktuen babes-maila egokia bermatzea, bere arrisku-mailari buruz ohartaraziko dion informazio- eta sailkapen-sistema normalizatu bat ezarriz eta, ahal izanez gero, bere aurrezte-mailari eta beharrei hobeto egokitzeko aukera ematea". 1etik 6ra bitarteko zenbakizko eskala da; 1/6 arrisku txikieneko adierazlea da, eta 6/6, aldiz, arrisku handienekoa.

Gordailuen kasuan (adibidez, eperako kontuan gordailututako dirua, eta ez pentsio-planean. Horri buruz jarraian hitz egingo dizugu), kontuan izan ABANCA Espainiako Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dagoela. Estalduraren muga 100.000 eurokoa da gordailugile eta kreditu-entitate bakoitzeko.

Zure pentsio-planari buruzko lege-informazio gehiago

Hemen [gure planei] nuestros planes buruzko xehetasunik eskaintzen ez dizugun arren, jakin behar duzu ABANCAko Pentsio Planen arrisku-maila, Espainiako edozein finantza-erakunde bezala, 1etik 7ra bitartekoa dela, eta «1» kategoriak ez duela esan nahi inbertsioa arriskutik at dagoenik. Pentsio Plan bakoitzaren arrisku-maila eta likidezia-alertak kontsulta ditzakezu horietako bakoitzaren Oinarrizko Datuen Dokumentuan Dokumentu hori webgune honetan bertan aurki dezakezu.

"Likidezia-alertei" dagokienean (gure planetan inbertitzen duzun diruaren erabilgarritasuna), arretaz irakurri behar dituzun dokumentu horietan honako hau esaten dugu: "Prestazioa kobratzea edo erreskate-eskubidea egikaritzea soilik posible da pentsio-plan eta -funtsen araudian araututako aparteko kontingentzia edo likidezia-kasuren bat gertatzen denean. Mobilizazio-eskubidearen, prestazioen eta ezohiko likidezia-kasuen balioa pentsio-funtseko aktiboen merkatu-balioaren mende dago, eta galera garrantzitsuak eragin ditzake". Zalantzarik baduzu, galdetu iezaguzu!

Eta hauek dira merkaturatzen ditugun pentsio-planekin zerikusia duten sozietateen legezko datuak: Cecabank, S.A. Pentsio Funtsen Erakunde Gordailua. Madrilgo Aldizkari Ofizialean inskribatuta dago: 30.405 liburukia, O liburua, 57 folioa, 8 atala, M-547.250 orria, 1. inskripzioa. IFK: A-86436011. Abanca Corporación Bancaria S.A., Banakako pentsio-planak sustatu eta merkaturatzen dituen erakundea, A Coruñako Errege Dekretuan inskribatua (artxiboko 3.426 liburukia, Atal Orokorra, 171. folioa, C-47803 orria, 129. inskripzioa, IFK: A70302039. Abanca Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A. (Pertsona bakarreko entitatea). A Coruñan inskribatua, 3403 liburukia, 32 folioa, C-6245 orria, 176 inskripzioa. CIF-A15140387.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zer da gordailu bat?

    Gordailu bat banku-produktu bat da, non bankuari diru kopuru jakin bat uzten diozun denbora jakin batez gorde diezazun, eta trukean hobari bat eskuratzen duzu. Gordailu mota ugari daude, horietako bakoitza adosteko baldintzen arabera.

    Epe finkoko gordailuetan kopuru jakin bat gordetzen duzu bankuan diru hori epea amaitu arte ez ateratzeko baldintzarekin, ez osorik, ez zati batean. Trukean interes batzuk jasotzen dituzu, horiek ere finkoak: zehatz-mehatz badakizu zenbat irabaziko duzun gordailuarekin eta noiz jasoko duzun irabazten duzuna. Gordailua, osorik edo zati batean, ateratzen baldin baduzu epe hori amaitu aurretik zigor bat jaso dezakezu, gordailuaren baldintzen arabera ezberdina.

    Gordailu egituratu bat finantza-produktu bat da, non gordailu baten errentagarritasuna inbertsio batenarekin konbinatzen baituzu. Sartzen duzun diruaren zati bat epe finkoko gordailu batek bezala funtzionatzen du, errentagarritasuna ere finkoa izanik, eta beste zati batek hobariak sorrarazten dizkizu finantza-aktibo batek duen bilakaeraren arabera (burtsako indize bat, akzioen saski bat, konpainia zehatz baten akzioak, etab.). Zati aldakor horrek baldintzatzen du gordailuaren errentagarritasuna: errentagarritasun gehiago izango du aipagai den aktiborako aurreikusitako baldintzak betetzen baldin badira, edo errentagarritasun gutxiago izango du baldintza horiek betetzen ez baldin badira. Gerta liteke errentagarritasuna epe finkoko tarteak soilik sortzen duena izatea edo, are, gerta liteke galerak ekartzea. Horrenbestez, gordailu egituratuen errentagarritasuna zein den ezingo duzu jakin horien mugaegunera arte.

    Gordailu bermatu bat normalean diru kopuru handietarako erabilgarri dagoen produktu bat da. Kapitalaren % 100era eta errentagarritasun jakin batera bermatu ohi da. Normalean epe luzerako inbertsioak izaten dira.
     

  • Zer gertatzen da eperako kontuaren mugaegunaren aurretik dirua ateratzea behar badut?

    Dirua behar baduzu eta saldoa pentsio-planean mantendu ezin baldin baduzu eperako kontuaren mugaegunera arte (12 hilabete), ez dizugu prima gehigarria ordainduko. 
    Aitzitik, murrizketa eperako kontuaren mugaeguna igaro ondorik egiten baldin bada, pentsio-planerako hitz emandako 48 hilabete bete arte falta den denborari dagokion ordaindutako prima gordinaren zenbatekoa itzuli beharko duzu.

  • Gaur eta Bihar Gordailua behin baino gehiagotan kontrata dezaket?

    Ezin da berritu, 12 hilabeterako gordailu bat da, baina lekualdaketa edo ekarpenak egiten dituzun aldiro kontrata dezakezu. Adibidez: azaroan kontratatu bazenuen, abenduan berriro kontrata dezakezu (edo nahi duzunean!) beste erakunde batean duzun plan batetik ekarpen edo lekualdaketa berri bat egiten baldin baduzu. Interesgarria, ezta?

  • Planen eta gordailuen inguruko galdera eta erantzun gehiago

DOKUMENTAZIOA

  • Si quieres consultar toda la información sobre el Déposito Hoy y Mañana en un documento pdf puedes descargar la ficha de información precontractual (FIPRE). (En pdf)
  • Egin ezazu eskaera orain

Idatzi zure zenbakia eta berehala deituko dizugu.
Nuestro horario de atención es de lunes a viernes, de 8 de la mañana a 10 de la noche.

  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Sarrerak erosi
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
© 2022 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.