Menu

Dakizunez, azken hilabeteetan beharrezko neurriak hartu ditugu edozein egoeratan zerbitzurik onena ematen jarrai ahal dezagun.

Gainera, horrelako une konplexu batean enpresa-sarea indartzeko hainbat ekimen iragarri genituen. Halaber, Internet bidez oso baldintza onetan saltzen lagunduko dizuten zerbitzuak jarri ditugu zure eta zure negozioaren eskura.

Beharrezkoak ez diren arriskuak saihesten lagundu nahi dizugu. Horregatik, zure enpresaren eguneroko eragiketak edozein toki eta ordutan, zure mugikorretik, ordenagailutik bai eta telefono bidez ere kudeatzea ahalbidetzen dizuten online tresnak eta zerbitzuak hobetzen ari gara.

Gogoratu inoiz baino babes handiagoa ematen dizugula, zure negozioan izan ditzakezun beharretarako. Gure bulegoetako batera joan behar baduzu, gogora ezazu osasun-gomendioak eta langileen jarraibideak bete behar dituzula, guztion osasuna arriskuan ez jartzeko. Zure kontsulta premiazkoa ez bada, bempresas@abanca.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea eskertuko genizuke. Lehenbailehen erantzungo dizugu. Zaindu zeure burua. Zaindu besteak.


Internet bidez saltzen lagunduko dizugu


Ez du axola betiko denda bat edo ABANCAko online denda bat den, hainbat tresna jarriko dugu zure eskura, salmentak erosoak, errazak eta, batez ere, seguruak izan daitezen: ST birtuala edo eramangarria, bezeroak finantzatzeko epekako zerbitzua, online denda sortzeko beherapena, etab.

Eta garrantzitsuena: ez duzu ezagutza edo teknologia aurreraturik behar, ezta webgune bat ere, zure negozioan salmentak handitzen lagunduko dizuten hobekuntza txiki batzuk gaur bertan egin ahal izateko.


ICO COVID-19 lerroa


Zure eta zure enpresaren eskura jartzen dugu ICO COVID 19 mailegua. Autonomoentzat, ETEentzat eta enpresentzat ICOk abian jarri duen mailegua da, COVID-19ren ondorio ekonomikoetatik eratorritako likidezia-premiekin laguntzeko.

5 urtera arteko tasa finkodun maileguak dira, soldatak, hornitzaileak, alokairuak eta hornidurak ordaintzen laguntzeko.

Urruneko bankarekin egin dezakezun guztia

  • ico-banca-electronica-cuidemonos

    Banka elektronikoa

    Web gune honetatik zure banka elektronikora sar zaitezke eta banku osoa klik batean izango duzu

  • ico-banca-movil-cuidemonos

    Zure app-ak

    Enpresentzako banka mugikorreko app-ak eragiketak sinatzeko aukera emango dizu eta zure eguneroko eragiketetako batzuk erraztuko dizkizu.

  • ico-cajeros-cuidemonos

    Txartelak eta kutxazainak

    Txartelak ordaintzeko metodorik seguruenak dira eta uste baino gauza gehiago egin ditzakezu kutxazain-sarean.

ZURE ORDENAGAILU EDO TABLETAREKIN

Zure ordenagailuan edota tabletan, banku osoa klik batera. Eguneroko eragiketak (intsuldaketak, transferentziak) egin ditzakezu edota baita eragiketa konplexuagoak ere: fitxategiak sortu eda bidali, hornitzaileei ordaintzeko edo zure langileen nominak ordaintzeko, zure zerbitzuak helbideratutako ordainagiri bidez kobratzeko, zure confirming edo factoring zerbitzua kudeatu.

Gainera, segurtasuna denez garrantzitsuena, nazioarteko baldintza zorrotzenak betetzen ditugu. Horrela, eragiketak lasaitasun osoz egingo dituzu eta zure dirua eta datuak babestuta egongo dira.

ZURE BANKA MUGIKORREKO APP-arekin

Enpresentzako banka mugikorraren app-ean egiteko dauden eragiketak berehala sinatu ahalko dituzu, nazioko eta anzioarteko transferentziak egin, zure enpresaren kontuen posizioa ikusi eta askoz gehiago! Nahi duzunean eta zuk nahi duzun lekutik. Deskargatu app-a beharko dituzun zerbitzu ohikoenak zure eskura izateko! Gogoratu app-a erabiltzeko urruneko bankako erabiltzaile bat izan behar duzula. Banka elektronikan erabiltzen duzun erabiltzaile bera balioko dizu. Doakoa da, oraindik eskuratu ez baduzu, % 100 online eska dezakezu oraintxe bertan.

movil-app-bme

TXARTELAK ETA KUTXAZAINAK

Denda edo negozioren bat izanez gero, txartelaren bidezko ordainketak sustatu ditzakezu. Eskudirua baino seguruagoa da. Gainera, zuretzat edo zure enpresa eta langileentzat Visa Business zordunketa- eta kreditu-txartela, duzu eskuragai. Eskudirurik erabili gabe. Gure txartelek hainbat abantaila eskaintzen eta segurtasun-neurri zorrotzenak betetzen dituzte. Gogoratu gure enpresentzako txartelak webgune honetan bertan eska ditzakezula.

Behar izanez gero, kutxazainak zugandik oso gertu aurkituko dituzu. Horietako askotan hainbat eragiketa egin dezakezu: dirua sartu, ordainketak eskudirutan egin, transferentziak, intsuldaketak etab.


Langabezia-prestazioen ordainketaren aurrerapena, ABEEEk eragindakoei

Galiziako Xuntak baimendutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE) duen enpresa bat baduzu, langabezia-prestazioaren ordainketaren aurrerakina eska dezakezu oraindik diru-sarrerarik jaso ez duten eta hala eskatzen dizuten langileentzat.

Aurrerakina Galiziako Xuntaren egoitza elektronikoaren bidez kudeatu beharko duzu. Behin prozedura amaituta, administrazio autonomikoak jakinaraziko dizkio ABANCAri SEPEren ordainketa gure erakundean helbideratuta duten eta aurrerakin hori izan dezaketen langileen datuak.

Une horretatik aurrera, ABANCA langile horiekin jarriko da harremanetan. Banka mugikorreko aplikazioaren bidez, aurrerakina erabat doakoa den mailegu baten bidez izapidetu dezaketela jakinaraziko die, interesik eta komisiorik gabe (% 0 UTB). Online gauzatu ahal izango dituzte, bulegora joan behar izan gabe.


Gure komunikazio-gelan COVID-19ren krisiarekin laguntzeko egin duguna kontatuko dizugu.

  • ico-fonendoscopio

    150 ZIU eraikitzen lagundu dugu

    Zainketa intentsiboetako 150 unitate indibidual erosi genituen, arnas urritasunekin ospitaleratutako pazienteei laguntzeko.
    Gehiago kontatuko dizugu »

  • ico-calendario-cuidemonos

    Lagunduko dizugu

    Likidezia lerro bereziak abiarazi genituen eta 8.300 milioi mobilizatu genituen koronabirusaren eragina arintzeko.
    Aurreratu egiten gara »

  • ico-avales

    Enpresentzako laguntza

    Osasun-larrialdiak kaltetutako enpresak eta autonomoak finantzatzen ditugu, Estatuaren bermearekin.
    Neurri gehiago azalduko dizkizugu »

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK