-
Zer da?
Saltokietarako analisi-tresna bat da, zure negozioari, bezeroei, lehiari eta abarri buruzko informazioa eskaintzen dizuna.
-
Nola funtzionatzen du?
Zure negozioaren datuak inoiz ikusi ez dituzun bezala ikusiko dituzu eta zure sektorearen eta eragin-eremuaren estatistikak ikusteko aukera izango duzu.
-
Zer eskaintzen du?
Zein egunetan saltzen duzun gehiago, nolakoak diren zure bezeroak edo nondik datozen… Rankingean lehiakideekiko duzun posizioa ere ezagutuko duzu.
-
Zenbat balio du?
ABANCA ST bat edukitzeagatik, tresna hau guztiz doakoa da zuretzat. Zure Enpresa Banka Elektronikotik aktibatu besterik ez duzu egin behar.
Alavuelta descubre tresna analitikoa da. Dendei eta mota guztietako negozioei azken belaunaldiko teknologia eta konpainia handiek erabakiak hartzeko erabiltzen dituzten big data teknikak eskaintzen dizkie.
Aplikazio hau ABANCAn garatu da osorik eta saltoki eta negozioetarako dago diseinatuta hasiera batetik. Horregatik, Alavuelta descubre zuretzako erabilgarria den informazioa aukeratu eta interpretatzen du eta dagoeneko ezagutzen duzun hizkera eta baliabideen bidez helarazten dizu.
Alavuelta descubre zerbitzuak hainbat datu emango dizkizu: zer egunetan egiten dituzun salmenta gehien, nondik datozen zure bezero gehienak eta nolakoak diren: haien adin-tartea, sexua, diru-sarrerak edo erosketen batez besteko zenbatekoa.
Gainera, gure bezeroen eta STen datu estatistiko gehigarriak erabiliz, adibidez, inguruko beste negozio batzuekin alderatuta, ranking-eko zein postutan zauden jakin ahal izango duzu. Halaber, zure salmenten batez bestekoa antzeko beste saltokiena baino hobea ala okerragoa den jakin ahal izango duzu.
Alavuelta zure negozioa hazteko helburuarekin pentsatutako tresna da
- Aurkitu zure negozioari buruz ezagutzen ez zenuen informazioa.
- Zure bezeroak hobeto ezagutu: nolakoak diren, nondik datozen, etab.
- Gehiago jakingo duzu zure salmenten inguruan: noiz saltzen duzun gehiago, esaterako.
- Zure sektorearen inguruko informazio gehiago izango duzu, baita zure lehiakideekiko duzun posizioaren informazioa ere.
- Lortu datuak eta ikasi erabaki zuzenak hartzen edo zure negozioa nola hobetu dezakezun.
Zer behar duzu Alavuelta descubre kontratatzeko?
ABANCAren ST bat, besterik ez. Erraza, ezta? Zerbitzua aktibatu besterik ez duzu egin behar enpresen banku elektronikoan, ‘Txartelak/Saltokiak’ > ’ST’ > ‘Alavuelta’ atalean, non Alavuelta descubre eskuragarri izango duzun.
ST bat kontratatu nahi baduzu, webgune honetan bertan egin dezakezu edo -zalantzarik baduzu edo pertsonalki azaltzea nahi baduzu- hitzordu bat eskatu ahal duzu zuk nahi duzun bulegoan, zuk nahi duzun orduan eta itxaron gabe; badakigu zure denbora ere oso baliotsua dela.
Zu bezalako erabiltzaileek egindako galderak
-
Beste saltoki edo enpresa batzuek nire datuak ikusi ahal izango dituzte?
Inola ere ez! Datuak erantsitakoak eta anonimoak dira. Negozio oso berezia baduzu, ez zaitez kezkatu: gutxienez antzeko bost saltokiren daturik ez badugu, ez dugu informazio hori emango, inork zure datuak identifikatu ez ditzan.
-
Beharrezkoa da ST bat edukitzea Alavuelta descubre erabiltzeko?
Bai. ABANCAren STak erabiltzen dituzten bezeroentzako diseinatutako zerbitzua. Horrela, zure negozioaren inguruko ikuspegi zabalago bat eman ahalko dizugu.
-
Zenbat balio du tresna honek?
Tresna hau doakoa da. Zuk ABANCAren ST bat duzu eta guk informazio guztia antolatu eta zure eskura jarriko dugu.
-
Nondik ateratzen dituzue nire saltokiaren eta nire bezeroen datuak?
Alavuelta descubre zerbitzuak zure bezeroen ABANCA txarteletako eragiketa guztien informazioa ateratzen du, une oro horien anonimotasuna bermatzeaz ahaztu gabe. Zenbat eta eragiketa gehiago egin zure STarekin, orduan eta lagungarriagoa izango da Alavuelta descubre zerbitzuak ematen dizun informazioa.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Zenbateko maiztasunez eguneratzen dira Alavuelta descubre tresnako datuak?
Alavuelta descubre tresnan txostenak astero eguneratzen dira. Edozein modutan, zure salmenten eta fakturazioaren jarraipena egin ahalko duzu aldian behin eta zure negozioaren bilakaera zein den jakin ahalko duzu berehalako erabakiak hartzeko aukera emango dizun maiztasun batekin.
-
Zertaz ari zarete Alavuelta descubre tresnan “lehiakideak” aipatzen dituzuenean?
Alavuelta descubrek zure sektore bereko eta zure ingurune hurbileko hiru negozio zehazten ditu gutxienez zure lehiakide gisa. Zure eremuan zugandik gertu dauden egiazko lehiakideak ez baldin badira kopuru horretara iristen, lehiakideak identifikatzeko radioa areagotu egingo dugu, alderatzeko egiazko datuak helarazi ahal izateko.
Beste establezimendu batzuk baldin badituzu, garrantzitsua da jakin dezazula, ezarritako betekizunak betetzen baldin badituzte, zure lehiakideak izatera pasa daitezkeela.
-
Sar naiteke nire ST terminal birtualeko informaziora Alavuelta descubre tresnarekin?
Gaur egun Alavuelta descubre tresnak ez du ST terminal birtualari buruzko informaziorik barneratzen. Baina hori etorkizuneko tresnaren bertsioetan sartuko dugun hobekuntza bat da.
DOKUMENTAZIOA