Gertutik zerbitzuak zure negozioaren gakoak inoiz baino hobeto ezagutzeko, bezero berriak erakartzeko eta lehendik dituzunak fidelizatzeko aukera emango dizu.

Zure enpresaren helburuetan lagunduko dizuten hiru modulu aske ditu: Gertutik ezagutu, Gertutik erakarri eta Gertutik fidelizatu. Jarrai ezazu irakurtzen informazio gehiagorako

descubre-circulo-blanco

Alavuelta descubre

Informazioa izatea funtsezkoa da zure enpresa haz dadin. Alavuelta descubre programak zure negozioaren datuak kontsultatu, konparatu eta interpretatzeko aukera emango dizu. Baita zure sektore eta eragin-eremukoak ere. Zure negoziorako puntako teknologiaren babesa izango duzu, baita ABANCAko lantaldearen esperientzia big data-n.

atrae-circulo-blanco

Alavuelta atrae

Alavuelta atrae programak zure bezeroekin konektatuko zaitu. Zerbitzu honen bidez gure adituek lagunduko dizute oraindik ezagutzen ez zaituzten bezeroak erakartzen, baita betikoak ere. App baten bidez, bezero potentzial guztiei jakinarazpenak bidaliko dizkiegu, eskaintza, berri edo mezuren bat partekatu nahi duzun bakoitzean.

fideliza-circulo-blanco

Alavuelta fideliza

Zure bezeroak zaintzea oso garrantzitsua dela uste dugu eta, horregatik, lagundu nahi dizugu. Enpresa eta negozioentzako soluzio-plana Alavuelta fideliza programarekin osatu nahi dugu. Zerbitzu honek zure bezeroak fidelizatzeko aukera eskaintzen dizu. App baten bidez, eskura izango dituzu fidelizazio-txartel digitalak eta zure negozioan erabiltzeko opari-txartelak. Baita zure online erakusleihoa ere, nabarmendu nahi dituzun produktuak saltzeko.

Alavuelta kontratatu nahi duzu?

Alavuelta kontratatu nahi baduzu eta zure negozioaren eta sektorearen datuei etekina ateratzen hasi nahi baduzu, bi pakete erabil ditzakezu, zure lehentasunen arabera. Alde batetik, oinarrizko paketea dugu. Hori aukeratuz gero, soilik Alavuelta descubre zerbitzua izango duzu eskuragarri. Kasu honetan, ABANCAren ST bat behar duzu kontratazioa egin ahal izateko. Beste entitate bateko STa baduzu, baina ABANCAko bezero bazara, zenbait hilabetetarako bertsio-proba eskura dezakezu. Denbora hori igaro ondoren, ziurrenik gure STetako bat kontratatu nahiko duzu, oso baliagarriak baitira zure negozioa handitzeko.

Bestalde, pakete aurreratuak hiru tresnak hartzen ditu barne: Alavuelta descubre, Alavuelta atrae eta Alavuelta fidaliza eta ez da beharrezkoa gure ST bat edukitzea. Alta zerbitzu osoan eman nahi baduzu, gure gestore espezializatuetako batekin hitzordu bat zehaztea gomendatzen dizugu, eska ezazu hitzordua zure gestorearekin.

Nola eman alta?

ABANCAko bezero bazara, Alavuelta descubre zerbitzuan alta eman dezakezu, zure Enpresen Banka Elektronikoan. Sartu ‘Txartelak/Saltokiak’ > ‘ST’ > ‘Alavuelta’ atalean. Bertan aurkituko duzu zure negozioari buruzko informazioa aurkitzeko tresna.

Oraindik ABANCAko bezero ez bazara edo beste moduluak interesatzen bazaizkizu, Alavuelta zerbitzuaren gestore espezializatuetako batekin hitz egitea gomendatzen dizugu (eska ezazu hitzordua zure gestorearekin). Zure negoziorako eta zure premietarako pakete onena zein den aholkatuko dizu. Gainera, laguntza-atal bat eta Alavuelta zerbitzuaren gidaliburua dituzu, lehen egunetik tresnari etekina atera diezaiozun.

Alavuelta nire negoziorako egokia al da?

Alavuelta beren enpresaren errendimendua hobetzeko interesa duten saltoki, kafetegi edo bestelako negozioetarako da. Horretarako, azken belaunaldiko teknologia eta konpainia handiek erabakiak hartzeko erabiltzen dituzten big data teknikak jartzen ditugu haien eskura.