Menu
  • Qué es

    Zer da?

    Gertutik erakarri zerbitzua zure produktuak zure ohiko bezeroei eta interesa izan dezakeen edonori ezagutarazteko tresna bat da.

  • Cómo funciona

    Nola funtzionatzen du?

    Zuk aukeratuko duzu zer jakinarazi nahi duzun, eta guk bezero potentzialei helaraziko diegu app baten bidez.

  • Qué ofrece

    Zer eskaintzen du?

    Big datari esker, zuk nahi dituzun produktuak erakutsiko dizkiegu zure bezeroen antzeko kontsumo-ohiturak dituzten pertsonei.

  • Cuánto cuesta

    Zenbat balio du?

    Gertutik erakarri zerbitzua doakoa izango da zenbait hilabetetan; denbora hori igaro ondoren, pakete aurreratuaren barruan merkaturatuko da. Badakigu gustuko izango duzula!

Plan bat dugu: gure bezeroak heziz hazi nahi dugu. Horregatik, ABANCArengan konfiantza duten negozioetan merkataritza-tresna onenak eta aurreratuenak jartzen saiatu gara, gero eta konplexuagoa den merkatu batean lehiatzen laguntzeko.

Gertutik erakarri Gertutik zerbitzuaren erakartze-moduloa da. ABANCAk zientzialari eta garatzaile onenak jartzen ditu lanean zure negoziorako.

Horrela funtzionatzen du: analitika-teknikak eta big data erabiltzen ditugu gure milaka terminaletako erabiltzaileen erosketa-ohiturak biltzeko, interpretatzeko eta aztertzeko, modu anonimoan eta erabat seguruan. Horrela, zure produktua benetan interesatuko litzaiekeen erabiltzaile-taldeak identifikatzea lortzen dugu.

Eskaintza bat egitea, ekitaldi bat antolatzea edo berri bat partekatzea erabakitzen duzunean, zuretzat hautatu ditugun bezeroei jakinaraziko diegu, haien gustu bereko pertsonengandik eskaintzak eta gomendioak jasotzeko zain baitaude

Gertutik erakarri bezero berriak erakartzeko (eta lehendik dituzunak fidelizatzeko) tresna bat da:

  • Aurki itzazu bezero potentzial berriak eta hobe ezazu zure eskaintza lehendik dituzunentzat.
  • Sor itzazu sustapenak, ekitaldiak edo iragarri zure negozioaren azken berriak.
  • Erakutsi zeure burua zure bezeroen antzeko kontsumo-ohiturak dituzten pertsonen aurrean.
  • Online tresna bat izango duzu aplikazioan duzun presentzia kudeatzeko.
  • Goza ezazuGertutik zerbitzuaren tresna-pakete osoaz.

Gertutik kontratatu nahi duzu?

Gertutik kontratatu nahi baduzu eta zure negozioaren eta sektorearen datuei etekina ateratzen hasi nahi baduzu, bi pakete erabil ditzakezu, zure lehentasunen arabera.

Alde batetik, pakete aurreratua eskaintzen dugu. Pakete horretan, Gertutik erakarri zerbitzuaz gain, tresna hori osatzen duten beste bi zerbitzuak ere sartzen dira: Gertutik ezagutu eta Gertutik fidelizatu. Zerbitzu honetan alta eman nahi baduzu, gure gestore espezializatuetako batekin hitzordu bat zehaztea gomendatzen dizugu. Berak lagunduko dizu zure negozioarentzako aukerarik onena aukeratzen. Gainera, lehen hilabeteetan zerbitzua guztiz doakoa da!

Beste alde batetik, oinarrizko paketea dugu. Hori aukeratuz gero, soilik Gertutik ezagutu zerbitzua izango duzu eskuragarri. Kasu honetan, ABANCAren ST bat behar duzu kontratazioa egin ahal izateko.

Beste entitate bateko STa baduzu, baina ABANCAko bezero bazara, zenbait hilabetetarako bertsio-proba eskura dezakezu. Denbora hori igaro ondoren, ziurrenik gure STetako bat kontratatu nahiko duzu, oso baliagarriak baitira zure negozioa handitzeko.

alavuelta-generico1

Bueltan, tresna bat baino askoz gehiago...

Bueltan negozioentzako tresna konpletoa da. Egiten dituzun erosketen bidez Zure bezeroak hobeto ezagutzeko aukera ematen dizu, beren beharrak asetu eta bezero berriak lortu. Ezagut ezazu Haziaraziko zaituen informazioa eta lana erraztuko dizuten tresnak.

Zu bezalako erabiltzaileek egindako galderak

  • Nola eman alta Gertutik erakarri zerbitzuan?

    Jar zaitez harremanetan zure bulegoarekin eta bertan egingo dute.

  • Nola funtzionatzen du Gertutik erakarri zerbitzuak?

    Gertutik erakarri zerbitzuak analitika eta big data bezalako eremuetako teknikak eta baliabideak erabiltzen ditu gure bezeroen erosketa-ohiturak biltzeko, interpretatzeko eta aztertzeko eta, horrela, zure merkataritzarekin lotura handiena dutenak identifikatzen ditu. Eskaintza bat egitea, ekitaldi bat antolatzea edo berri bat partekatzea erabakitzen duzunean, zuretzat hautatu ditugun eta zure berrien zain dauden bezero horiei helaraziko diegu.

  • Zenbat balio du tresna honek?

    Gertutik erakarri doakoa izango da zenbait hilabetetan. Denbora hori igarota, pakete aurreratuaren barruan merkaturatzen da. Xehetasun guztiak azalduko dizkizugu!

  • Zalantzarik izanez gero, nola jar naiteke harremanetan zuekin?

    Gertutik erakarri zerbitzuan agertzen diren funtzionalitate, datu edo grafikoren bati buruzko argibideren bat behar baduzu, idatzi mezu elektroniko bat alavuelta@abanca.com helbidera, zure zalantzak edo iradokizunak helarazteko.