Menu
  • ico-fidelizacion-fideliza

    Zure bezeroekiko harremana hobetu ezazu

  • ico-clientes-fideliza

    Zure salmentak bermatu

  • ico-conocer-fideliza

    Zure lehiakideengandik bereiz zaitez

Inoiz inbidia izan badiezu merkataritza-kate handien baliabide eta tresna komertzialei, saltokietarako ABANCAren irtenbide teknologiko aurreratuen Gertutik izeneko soluzio-programa ezin hobea da zuretzat.

Gertutik fidelizatu zerbitzua Gertutik multzoko beste bi zerbitzuak hobekien osatzen dituen soluzioa da (Gertutik ezagutu soluzio analitikoa eta Gertutik erakarri eskaintza-zerbitzua). Gertutik fidelizatu erabilita, zure bezeroak atxikitzeko ekimenak abiarazi ahal izango dituzu, denbora luzez zugan konfiantza izaten jarraituko dutela ziurtatzeko.

QR kodeetan oinarritutako software bat izango duzu, fidelizazio-txartel digitalak eta opari-txartelak jaulkitzea ahalbidetuko dizuna. Bezeroek beren mugikorreko aplikazio batean gordeko dituzte txartel horiek. Denboraren poderioz hondatzen diren puntu-txarteletaz edo erraz galtzen diren opari-txarteletaz ahaztu ahal izango zara.

Gainera, laster, Gertutik fidelizatu zerbitzuak online salmenta izango du. Erakusleiho birtual bat jarri eta zuk aukeratutako produktuak eta zerbitzuak saldu ahal izango dituzu.

Zer eskaintzen dizu Gertutik fidelizatu zerbitzuak?

es-acumula-puntos-fideliza

Fidelizazio-txartelak

Bezeroekiko lotura handiagoa izango duzu eta bezeroek zure lehenetsiko dute. Horiek dira fidelizazio-txartelek eskaintzen dizkizuten abantailetako batzuk. Gainera, Gertutik fidelizatuk ematen dituenen antzera, digitalak badira, bezeroek klik batean izango dituzte beren mugikorretan.

Zure bezeroek zure fidelizazio-programan alta eman ahal izango dute partikularrentzako Gertutik app-aren bidez. Erosketa bat egiten duten bakoitzean puntuak jasoko dituzte, ondoren zure negozioan trukatu ahal izateko.

Opari-txartel pertsonalizatuak

Gertutik fidelizatu zerbitzuak opari-txartel pertsonalizatuak eta digitalak sortzeko aukera ematen dizu, zure bezeroen artean merkaturatzeko. Gainera, abantailak kontaezinak dira: senide eta lagunentzako maiz egiten diren opariak dira, aldez aurreko ordainketa bermatzen dizute, etorkizunean zure negozioa berriro bisitatuko dutela ziurtatzen dute eta zure markaren irudia indartzen dute, beste abantaila askoren artean!

Oso erraz funtzionatzen du. Opri-txartelak sortu eta saltzeko, web-aplikazioan, txartelaren zenbatekoa, hartzailearen helbide elektronikoa eta izena baino ez dituzu sartu beharko eta onuradunak bere helbide elektronikoan jasoko ditu. Trukea egiteko, bezeroak txartela bere mugikorretik erakutsi beharko du.

Gertutik kontratatu nahi duzu?

Gertutik kontratatu nahi baduzu eta zure negozioaren eta sektorearen datuei etekina ateratzen hasi nahi baduzu, bi pakete erabil ditzakezu, zure lehentasunen arabera.

Alde batetik, pakete aurreratua eskaintzen dugu. Pakete horretan, Gertutik fidelizatu zerbitzuaz gain, tresna hori osatzen duten beste bi zerbitzuak ere sartzen dira: Gertutik ezagutu eta Gertutik erakarri. Zerbitzu honetan alta eman nahi baduzu, gure gestore espezializatuetako batekin hitzordu bat zehaztea gomendatzen dizugu. Berak lagunduko dizu zure negozioarentzako aukerarik onena aukeratzen. Gainera, lehen hilabeteetan zerbitzua guztiz doakoa da!

Beste alde batetik, oinarrizko paketea dugu. Hori aukeratuz gero, soilik Gertutik ezagutu zerbitzua izango duzu eskuragarri. Kasu honetan, ABANCAren ST bat behar duzu kontratazioa egin ahal izateko.

Beste entitate bateko STa baduzu, baina ABANCAko bezero bazara, zenbait hilabetetarako bertsio-proba eskura dezakezu. Denbora hori igaro ondoren, ziurrenik gure STetako bat kontratatu nahiko duzu, oso baliagarriak baitira zure negozioa handitzeko.

Gertutik fidelizatu zerbitzuak zure bezeroak fidelizatzen lagunduko dizu:

  • Osatu zure produktu-katalogoa teknologia aurreratuarekin.
  • Estutu zure bezeroekiko harremana.
  • Fidelizazio-programekin, zure establezimenduak etorkizunean bisitak jasoko dituela ziurtatuko duzu.
  • Erosketa-esperientzia modernizatuko duzu zure negozioan.
  • Goza ezazu Gertutik zerbitzuaren tresna-pakete osoaz.
alavuelta-generico1

Bueltan, tresna bat baino askoz gehiago...

Bueltan negozioentzako tresna konpletoa da. Egiten dituzun erosketen bidez Zure bezeroak hobeto ezagutzeko aukera ematen dizu, beren beharrak asetu eta bezero berriak lortu. Ezagut ezazu Haziaraziko zaituen informazioa eta lana erraztuko dizuten tresnak.

Zu bezalako erabiltzaileek egindako galderak

  • Nola eman alta fidelizazio-programa batean?

    ‘Fidelizazio-programa baten alta’ botoian klik eginda, fidelizazio-txartela konfiguratu ahal izango duzu, txartelaren izena, deskripzioa eta irudi bat sartuta. Bezeroek ikusiko duten txartelaren azken diseinua aurreikusteko aukera ematen du tresnak. Horrez gain, alta emandako programak aldatzeko eta ezeztatzeko aukera ere izango duzu.

  • Nola atxikitzen dira nire bezeroak fidelizazio-programa batera?

    Partikularrentzako Gertutik *app-aren** bidez, zure bezeroak fidelizazio-programara batu ahalko dira klik bat eginez. Hori egindakoan, fidelizazio-txartela zure bezeroaren app-ean gordeko da, zure saltokira joaten den bakoitzean puntuak pilatu ditzan.

  • Nola eman alta opari-txartel bati?

    ‘Opari-txartelaren alta’ ataletik, opari-txartel bat konfiguratu ahal izango duzu, eta izen, deskribapen eta irudi bat esleitu ahal izango dizkiozu. Bezeroek ikusiko duten txartelaren azken diseinua aurreikusteko aukera ematen du tresnak. Alta emandako opari-txartelak ere aldatu eta ezeztatu ahal izango dituzu.

  • Nola ikus ditzaket salduta ditudan opari-txartelak?

    ‘Kontsulta’ ataletik, aginte-koadro bat eskuratu ahal izango duzu zure txartel guztien datu gehigarriekin: salmenten totala, kontsumitutako eta kontsumitu gabeko egungo saldoak, egindako eragiketak edo hileroko txostenak, besteak beste. Bilaketa zehatzak ere egin ahal izango dituzu dataren edo e-mailaren arabera.