Hipoteca Mari Carmen Plus
Te presentamos esta hipoteca variable que te permite conocer la cuota máxima que pagarías durante los 6 primero años, ya que aplica un tipo fijo el primer año y limita la subida del euríbor a un año a un máximo del 3,5% durante los 5 años siguientes.
- 91 0900 753 tel:+34910900753
- Eska ezazu hitzordua zure bulegoan https://solicitudonline.abanca.com/SolicitudCita/es/4_hipoteca_mc_mixta/J
-
Irekitze-komisiorik gabe
Irekitze-komisiorik gabe eta notaritza, erregistro eta gestoria gasturik gabe.
-
Lasaitasuna zure kuotan
Izan ere, jakin badakizu urtebeterako Euriborraren igoera %3,5era mugatua duzula hipotekaren bigarren urtetik seigarrenera.
-
30 urte bitartean
Zuri hobekin datorkizun epealdiarekin kontratatu ahal izango duzu, gehiena 30 urte dira, baldin eta hipoteka ordaintzen bukatuko duzunean 75 urte ez badituzu gainditzen.
-
% 80ra arte eska dezakezu
Honako balio hauetako txikienaren % 80 arte eska dezakezu: hipotekatu beharreko etxebizitzaren tasazioa edo salerosketaren prezioa.
Lasai egon zaitezen, ezagut ezazu hurrengo 6 urteetako gehieneko kuota
Hasierak beti gogorrak eta zalantzazkoak direla dakigunez, gure Mari Carmen Hipoteka Plus-ek lasaitasun gehigarria eskaintzen dizu lehenengo 6 urteetan, aldi horretan ordaindu beharko zenukeen gehieneko kuota zehazten baitizu aldez aurretik:
- Lehenengo urtean, guk hasierako aldia esaten dugun horretan, interes-tasa finko bat aplikatuko dizugu.
- Hurrengo bost urteetan, hau da, bigarren urtetik seigarrenera, urtebeterako Euriborraren igoera % 3,5era mugatuko dugu. Adibidez, bigarren urteko berrikuspenean:
- Urtebeterako Euriborra %4 izango balitz, hauxe izango litzateke interes-tasa: dagokion marjina gehi urtebeterako Euriborraren gehieneko muga (%3,5).
- Urtebeterako Euriborra ez bada %3,5 baino handiagoa, hauxe izango litzateke zure interes-tasa: urtebeterako Euriborra gehi dagokion marjina.
- Ondoren, eta hipotekaren epea amaitu arte, interes-tasa hau aplikatuko da: urtebeterako Euriborra + dagokion marjina.
Gogoratu Euriborra urtero berrikusiko dugula, eta, %3,5eko gehieneko muga aplikatuko dugula, hala badagokio.
Hobetu zure hipoteka aldakorraren interes-tasa
Hipoteka batek pertsona bat bere bankuarekin urte askotarako lotzen du; hori dela eta, gure Mari Carmen Hipotekak prezio ezberdinak eskaintzen ditu konbinatuta kontratatzen dituzun produktuen arabera: zenbat eta ABANCAko produktu gehiago izan, orduan eta prezio hobea eskain diezazukegu. Ez da derrigorrekoa kontratatzea, baina hipotekagatik gutxiago ordaintzea ekar dezake:
- Helbidera ezazu zure nomina, sar ezazu hilero diru-kopuru bat zure kontuan, edo helbidera itzazu zure gizarte-aseguruak. Sartzen duzun kopuruaren arabera, beste hobari bat izango duzu:
- Diru-sarrera errepikaria bada (nomina, pentsioa edo antzeko ekarpen bakarra, aldizkakoa eta egonkorra) 600 €-koa hilean edo gehiago eta 2500 €-raino (apunte bakarrean), edo zure gizarte-aseguruak helbideratzen badituzu (gutxieneko zenbatekorik gabe), % 0,20ko hobaria izango duzu.
- Hilean 2500 € edo gehiagoko sarrera bakarra bada (edo 3500 € edo gehiagoko diru-sarrera desberdinetan), % 0,40ko hobaria izango duzu. Halaber, hobari hori lortu ahal izango duzu zure gizarte-aseguruak helbideratzen badituzu (gutxieneko zenbatekorik gabe) eta zure kontuaren urteko batez besteko saldoa 2.000 € edo handiagoa bada. Edo hilean 600 €-tik gorako diru-sarrera errepikaria baduzu (ohar bakarrean), eta ABANCAk merkaturatutako ordainketak babesteko asegurua kontratatzen baduzu, mailegua geratzen zaizunaren saldoagatik. Aseguru honek 3.260,72 €-ko prima bakarra du lehenbiziko 5 urtetan, eta 720 €-ko urteko prima 6. urtetik aurrera.
-
Kontratzen baduzu ABANCAk merkaturatutako bizi-aseguru bat edo beste hipotekaren titularren izenean, berrikuspenaren datan hipotekaren ordaintzeko dagoen saldoaren %100 bermatzen duena, %0,25-eko hobaria izango duzu. Aseguru honek 350,66 euroko urteko prima dauka, 30 urteko mailegu-hartzaile batentzat kalkulatua.
-
Kontratatzen baduzu etxebizitza aseguru bat eraikuntza, merkataritza/ETE arrisku oro (ondasunaren izaeraren arabera), ABANCAk merkaturatura eta hipoteka aldakorrari lotua, eta aseguruaren ondorioetarako, gutxienez tasazio-balio handienaren estaldura duena, % 020-ko hobaria mantenduko duzu. 314€-ko urteko prima 150.000 €-ko kapitalarekin edukitzaileagatik eta 12.000 €-koa edukiagatik.
- Urtean 24 erosketa egiten badituzu ABANCAren kreditu-txartelarekin, edo urtean gutxienez 2.500 €-ko erosketak egiten badituzu txartelarekin, %0,15-eko hobaria izango duzu. Txartelaren urteko mantentze-komisioa 43 €-koa da eta lehenbiziko urtean doan da. Txartel hau ematea ABANCAren arrisku analisiaren mende dago.
Ez badaukazu kreditu-txartelik, eta nomina ABANCAn helbideratu gabe badaukazu, eskaera egin dezakezu webgune honetan bertan modu oso errazean edota hurbilen daukazun bulegoan, eta abantaila guztiez baliatu zaitezke.
Gainera, gogoratu urtero berrikusiko dugula tarifa hobaridunean deskribatutako baldintzak betetzen ote diren, eta urtero berrikusiko dugula Euriborra ere.
Kontuan izan behar duzu hipotekaren interes-tasa jaisten lagun diezazuketen ordainketa babestuen edo bizi-aseguruen kasuan, adin-mugak daudela. Aseguruei buruzko xehetasunak eta bestelako informazio interesgarria FIPREren orrialde honen amaieran aurki dezakezu, edota kontratuaren Baldintza Orokorrak berrikusi ditzakezu.
Gure Laguntza atalean zera aurkituko duzu: etxebizitza erosteko prozesuaren gaineko informazio praktikoa; gida hau oso erabilgarria izango zaizu erosketa prozesurako, eta bertan aurkituko dituzu baita hainbat bezerok egin dizkiguten galderei emandako erantzunak ere. Ez dugu nahi gero sorpresarik izan dezazun, den-dena argi izan dezazun nahi dugu!
Ordaintzea legokizukeenaren adibidea
Mari Carmen hipoteka aldakorrarekin ordaintzea legokizukeena adibideekin azalduko dizugu eta mailegua modu bereizian kontratatzearen eta modu konbinatuan kontratatzearen arteko aldea. Gogoratu tarifa hauek soilik balio dutela data honetara arte: 30.06.23 eta hitzordua web bidez eskatzen baldin baduzu.
Ejemplo | Hobaririk gabeHobaririk gabe | Gehienezko hobariaGehienezko hobaria |
---|---|---|
Zenbatekoa | Hobaririk gabe150.000,00 € | Gehienezko hobaria150.000,00 € |
Epea | Hobaririk gabe25 urte | Gehienezko hobaria25 urte |
Maileguari aplika dakiokeen UTB Aldagarria | Hobaririk gabe%6,02 (2) | Máxima bonificación6,11% (1) |
Hasierako interes-tasa 12 hilabete | Hobaririk gabe%3,50 | Gehienezko hobaria%2,50 |
Kuota lehenengo 12 hilabetetan | Hobaririk gabe750,94€ (2)(3) | Gehienezko hobaria672,93€ (1)(3) |
Gainerako epearen interes-tasa | Hobaririk gabe%5,757 (Euríbor a un año + 2,00 %) | Gehienezko hobaria%4,757 (Euríbor a un año + 1,00 %) |
12. hilabetetik aurrerako kuota | Hobairik gabe915,20 € (2)(3) | Gehienezko hobaria827,77 € (1)(3) |
Azken kuota | Hobaririk gabe933,85 €(3) | Gehienezko hobaria845,27 €(3) |
Interesak | Hobaririk gabe126.840,48 € | Gehienezko hobaria100.461,46 € |
Komisioak eta gastuak | Hobaririk gabe11.286,38 € | Gehienezko hobaria38.745,60 € |
Zordundutako zenbatekoa guztira | Hobaririk gabe288.126,86 € (2) | Gehienezko hobaria289.207,06 € (1) |
Maileguaren kostu osoa kopuru absolututan | Hobaririk gabe138.126,86 € (2) | Gehienezko hobaria139.207,06 € (1) |
(1)UTB aldakorra kalkulatzeko, kuoten zenbatekoa (bai lehen urterako, bai mugaegunera arteko gainerako aldirako), maileguaren guztizko kostua eta zor den guztizko zenbatekoa kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontuan: % {2,50-ren lehen urteko hasierako zor-tasa finkoa, % {3,5-ren sabai-tasa + marjina % ({{{HHH}}) lehen 12 hilabeteetatik aurrera eta 72. hilera arte, eta % {{{{FFFF}}-ren tasa eragiketa amaitu arte (Euriborraren batura urte betera % 04-05-2023) + % {{{HHH}}}ko marjina, {{{NNN}}}(e)ko BOEn argitaratutako erreferentziaren arabera), hasierako tasa finkoa aldi aldakorrekoa baino handiagoa ez delako, eta urtebeteko Euriborra % {{{plus}}(e)koa baino handiagoa.
(2) UTB aldakorra, kuoten zenbatekoa, maileguaren guztizko kostua eta zor den zenbateko osoa kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontuan: % {{{CCCC}-ren lehen urteko hasierako tasa finkoa, % 3,5-ren sabai-tasa + marjina (% {2,00 lehen 12 hilabeteetatik aurrera eta 72. hilera arte), eta % {{{EEEE}}-ren tasa gainerako aldietarako (Euriborraren batura urte betera % (3,757) + % 2,00-ren marjina, {04-05-2023}(e)ko BOEn argitaratutako erreferentziaren arabera, hasierako tasa ez delako aldi aldakorra baino handiagoa eta urtebeteko Euriborra % {{{plus}}(e)koa baino handiagoa
(3) Hipoteka-mailegu honen amortizazio-sistema EPC da (frantsesa edo kuota konstantea). Hileko kuota (C) honako formula aplikatuz kalkulatzen da:
C= P*(i/(1-(1+ i)-n)).
“P” jasotzeko dagoen kapitala da; “i” interes-tasa da, zeina urteko interes-tasa (ITN) zati 12 (urteko kuota-kopurua) egitearen emaitza izango den; eta “n” mailegutik ordaindu gabe dauden kuoten kopurua da. Kuotaren zenbatekoa bigarren dezimalera biribilduko da. Hileko kuota kapitalaren amortizazioak (mailegatutako dirua itzultzeko erabiltzen den zatia) eta interesek (itzultzeko dagoen kapitala ordaintzeko erabiltzen den zatia) osatzen dute. Kuota bakoitzaren “I” interesak kalkulatzeko, honako formula hau erabiltzen da:
I = P * i..
P” jasotzeko dagoen kapitala da; eta “i” interes-tasa da, zeina urteko interes-tasa (ITN) zati 12 (urteko kuota-kopurua) egitearen emaitza izango den. Interesen zenbatekoa bigarren dezimalera biribilduko da.
”A” kapitalaren amortizazioari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko, “C” kuotari “i” interesen zenbatekoa kendu beharko diogu, honako formularekin:
A = C - I.
Infomazio gehiagorako: abanca.com/tuprestamo
Nahi duzu jakin nola kalkulatu dugun adibide honetako UTB Aldakorra?
Hobariarekin eta hobaririk gabeko UTB Aldakorra kalkulatzeko mailegu-hartzailearen konturako konpromisoak eta kostuak sartu dira. Gehienezko hobariaren kasuan, kalkulua egiteko zera hartu da kontuan: adierazitako produktuak ABANCArekin kontratatuta mantenduko dituzula hipotekaren bizitza osoan.
Konpromisoak, komisioak eta gastuak UTB Aldakorrean sartuta | Hobaririk gabeHobaririk gabe | Gehienezko hobariaGehienezko hobaria |
---|---|---|
Lotutako kontua mantentzeko komisioa (urte bakoitzako ekainean eta abenduan ordaintzen da) | Hobaririk gabe31€ sei hilean behin | Gehienezko hobaria31€ sei hilean behin |
Tasazioa (BEZa barne, %21) | Hobaririk gabe318,23 € | Gehienezko hobaria318,23 € |
Ohar arrunta (BEZa barne, %21) | Hobaririk gabe18,18€ | Gehienezko hobaria18,18€ |
Kalte asegurua (4) Etxe-asegurua hobari gorenean (5) | Hobaririk gabe314€ urteko prima | Gehienezko hobaria314€ urteko prima |
Nomina helbideratuta | Hobaririk gabe- | Gehienezko hobaria Gutx. 600€/hilean apunte batean (6) |
Ordainketen Babeserako Asegurua (7) | Hobaririk gabe- | Gehienezko hobaria lehenbiziko 5 urtetan 3.260,72€ prima bakarra 6. urtetik aurrera, 720€ urteko prima |
Visa Tú kreditu-txartela | Hobaririk gabe- | Gehienezko hobaria43€/urtean (lehenbiziko urtea doan)(8) |
Bizi-asegurua | Hobaririk gabe- | Gehienezko hobaria350,66 € urteko prima (9) |
(4) ABANCAk ez duenez hipoteka-merkatuari buruzko araudiak adierazitako arriskuak bakarrik estaltzen dituzten ondasunen asegururik merkaturatzen, produktu horren kostua kalkulatzeko etxe-aseguru bat simulatu da (ondasunen aseguruaren antzekoena da, baina estaldura handiagoak barne hartuta). Zenbateko hori orientagarria besterik ez da. Hipoteka-merkatua arautzen duen araudiarekin bat etorriz, mailegu hori kontratatu ahal izateko, hipotekaren bizitza osoan zehar ondasunen aseguru bat harpidetu behar da. Ez da derrigorrezkoa ABANCArekin kontratatzea, zuk aukeratutako aseguru-konpainia batekin kontratatu ahal izango duzu; hala ere, diferentzialaren % 0,20ko hobaria soilik ABANCAren bidez kontratatzen baduzu eta hipotekarekin lotzen baduzu eskuratu ahal izango duzu.
(5) Hipotekatutako higiezinaren etxe-asegurua, 150.000 euroko edukitzailea eta 12.000 euroko edukia dituena.
(6) Nomina helbideratzegatiko interes-tasaren murrizketa edozein diru-sarrera erregularrari ere aplikatuko zaio, betiere eskatutako gutxieneko zenbatekoak errespetatzen badira.
(7) Ordaindu gabeko saldoaren %100 estaliko duen ordainketak babesteko aseguru bat kontratatzea, hipotekari lotua (kontratatzeko gehieneko adina 61 urte eta berritzeko gehieneko adina, 66 urte eta 6 hilabete), baldin eta (6) puntuko nomina helbideratzeko baldintzak betetzen badira. Kontrataziorako epeak hauek izan daitezke: urtero berritzea edo prima bakarra lehenengo 5 urteetan eta, 6. urtetik aurrera, urtero berritzea eragiketaren mugaegunera arte. Gure adibide erakusgarrian, eta informazio-ondorioetarako, hauxe simulatu da: ordainketak babesteko aseguru bat, prima bakarrekoa 3.260,72 lehenengo 5 urteetan, eta, 6. urtetik aurrera, urtero berritzea 720 €-ko prima batekin.
(8) ABANCAren Zu Visa kreditu-txartel bat kontratatzea (betiere ABANCAko beste kreditu-txartel baten titularra ez bazara), urtero gutxienez 24 erosketa egiteko edo gutxienez 2.500 euroko erosketak egiteko. Emakida ABANCAren arriskuen azterketaren mende dago.
(9)ABANCAren bidez merkaturatutako eta maileguari lotutako bizi-aseguru bat kontratatzea (kontratatzeko gehieneko adina 64 urte eta 6 hilabete da; kontratua berritzeko, aldiz, gehieneko adina 69 urte eta 6 hilabete). Hipotekari lotutako bizi-asegurua kontratatzeko epeak honako hauek izango dira: (i) urtero berritzea; edo (ii) prima bakarra 6, 8 edo 10 urtera. Informazio gisa, urtero berrituko den bizi-asegurua simulatzen da 30 urteko mailegu-hartzaile batentzat, 350,66 euroko prima zenbatetsia duena. Prima horri eutsiko zaio eragiketaren bizitza osoan, berritze bakoitzean aseguruaren kostua zehaztea zaila delako, hainbat inguruabarren arabera aldatu ahal izango baita (adina, ordaintzeke dagoen kapitala, aplikatu beharreko zergak, mailegu-hartzailearen osasun-egoera, etab.)
Mailegu-hartzaileak ezin baditu adierazitako aseguru konbinatuak kontratatu edo maileguaren indarraldian paragrafo honetan adierazitako adin-mugak gainditzen baditu, ezin izango du gehieneko hobaria lortu. Aseguruen kontratazioa eta baldintzak aseguru-konpainia bakoitzak eskatutako harpidetza-baldintzen mende egongo dira.
Mailegu-hartzaileak maileguari lotutako kontu bat eduki beharko du irekita ABANCAn, hura kitatu arte. Kontu horretan, mailegatutako zenbatekoa ordainduko da eta kontratu horretatik eratorritako ordainketak zordunduko dira.
Hobaririk gabeko eta UTB aldakor hobariduna honako hipotesi hauen arabera kalkulatu da: (i) adierazitako zenbatekoa duen mailegu-kontratua itundutako iraupen osoan zehar egongo da indarrean, (ii) ENTITATEAK eta mailegu-hartzaileak adostutako baldintzetan eta epeetan beteko dituzte beren betebeharrak; beraz, ez dira sartu kontratupeko betebeharrak betez gero mailegu-hartzaileak saihestu ditzakeen komisioak eta gastuak, (iii) interes-tasek, komisioek eta gastuek hasierako aldian finkatutako mailari eutsiko diote kontratuaren indarraldi osoan, (iv) ez da itzulketa osorik edo partzialik egingo maileguak irauten duen bitartean, eta (v) erreferentzia-indizeak ez dira aldatzen, eta % 3,5-ren gehieneko muga aplikatzen da. UTB aldakor hobarduna; gainera, hobariak aplikatuz aldatu ahal izango da.
Adierazitako hobaria lortzeko, bitartekariak nahitaez merkaturatu beharko ditu aseguruak: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA-SEGUROS VINCULADO S.L. banku-aseguruen operadore bat da, ABANCAri lotutakoa, eta egoitza sozialaren helbidea honako hau da: Avenida de la Marina nº 1, 4ª planta, A Coruña. Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago (3321 liburukia, 64. folioa, C-38698 orria), baita Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiko Aseguru Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian ere, OV-0044 zenbakiarekin, eta bere IFKa hau da: B-70049630. Indarreko aseguruen banaketari buruzko araudiak eskatutako Erantzukizun Zibileko Asegurua eta Finantza-gaitasuna ditu. abanca.com web gunearen aseguruen atalean aseguru-entitateak kontsulta ditzakezu.
UTB aldakorraren kalkuluan ez dira sartu ABANCAren konturako kostu hauek:
(i) hipoteka-maileguaren eskritura notariotzan formalizatzea,
(ii) hipoteka-maileguaren eskritura Jabetza Erregistroan inskribatzea,
(iii) gestoriako kostuak, hipoteka-mailegua notariotzan formalizatzearen eta dagokion Jabetza Erregistroan inskribatzearen ondoriozkoak,
(iv) egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ordainketa; baita zerga horri dagokion bulego likidatzailean ordaintzearen ondoriozko kudeaketa-gastuak ere, betiere araudiaren arabera entitateak gastu hori bere gain hartu behar duenean.
Simulazioak ez dakar ABANCAk hipoteka aldakorra ematea. Azkenean egiten dizugun eskaintza pertsonalizatua desberdina izan daiteke zure hipotekaren baldintzak aldatzen badira edo zure lehentasunei edo finantza-baldintzei buruzko informazio osagarria jasotzen badugu. Horrez gain, kontuan izan produktu horren baldintzak formalizazio berrietarako soilik baliozkoak izango direla, baldin eta web gune honen bidez kontratatzen badituzu. Subrogazioa edo nobazioa bilatzen ari bazara, zatoz gure bulegoetako batera eta elkarrekin aztertuko dugu zure kasua.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Etxe bat erosiko dut, aholkuren bat?
Urratsa ematea erabaki eta etxebizitza bat erosi behar baduzu, inolako ustekabekorik ez izateko zertan erreparatu behar duzun azalduko dizugu. Berdin zaigu etxe berria ala bigarren eskukoa den, baina gida honetan kasu bakoitzerako den-dena azaltzen dizugu: aseguruak, hipotekak, Euriborra, tasak…
DOKUMENTAZIOA
- Si quieres toda la información sobre la Hipoteca Variable Mari Carmen en un documento pdf puedes descargar la ficha de información precontractual (FIPRE). (En pdf)
- Y, si resides en Andalucía, tienes la información complementaria a la FIPRE en este otro documento (DIPREC). (En pdf)
- Consulta el Modelo de Condiciones Generales de la contratación para la Hipoteca Mari Carmen Plus (En pdf)
- ABANCA konpromiso-gutuna. (En pdf)
- Gure konpromisoaren betetze-maila (En pdf)
- Maileguen gaineko azalpen egokiak biltzen dituen glosarioa (En pdf)
- Europar Batasuneko kontsumoaren arloko online auzien ebazpen alternatiboa
BLOGEAN