Iraunkortasunari buruzko informazioa ABANCA 360 Zorroa

Laburpena

ABANCA 360 Zorroa ingurumenaren eta gizartearen arloko ezaugarriak sustatzen dituen finantza-produktu bat da, baina nahiz eta inbertsio jasangarriko helburua ez duen, inbertsio jasangarrietan gutxienez %5 inbertitzeko konpromisoa hartzen du.

Zorroak “Alpha 360 eredua” deritzon inbertsio-estrategia du oinarri. Eredu horretan IKE onenetako batzuk aukeratzen dira, bai nazioarteko kudeatzaileenak bai ABANCA markarenak, xedetzat hartuta merkatua modu sendoan gainditzea. Zorroak IKE-etako inbertsioak eta hainbat bokazio inbertitzaile, geografiko eta tematiko konbinatzen ditu. Helburua epe ertain zein luzera errentagarritasun positiboa lortzea da, arduraz inbertituz eta ingurumenari eta gizarteari ekarpen positiboa eginez.

Horrezaz gain, produktuak kontuan hartzen ditu bere inbertsioek eragin ditzaketen jasangarritasun-faktoreei buruzko gorabehera kaltegarri nagusiak.

Zorroaren %50 gutxienez “Ingurumen- edo gizarte-ezaugarrietara egokitutako” inbertsioetara bideratuko da. Ingurumen- eta gizarte-ezaugarri horiek sustatzeko, finantzarioak ez diren irizpide hauek aplikatzen dira IKEak hautatzeko:

Irizpide baztertzaileak: Zorroak, nagusiki (%75 gutxienez), SFDR Erregelamenduaren 8. edo 9. artikuluetan sailkatutako IKE-etan inbertituko du; inbertsio horien sozietate kudeatzailea Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioak (UN PRI) sinatuta izan behar ditu; eta jarduera eztabaidagarriekiko esposizioa, ABANCAren Inbertsio Jasangarriko Politikan zehazten denari jarraituz, zorroaren inbertsio guztien %5 izango da gehienez.

Irizpide baloratiboak: Zorroaren posizioa ebaluatzeko adierazle kuantitatibo hauek hartzen dira oinarri: ESG arriskua eta CO2 isuriak. Horien berri ESG datuen hornitzaileak helarazten dizkigu, eta ABANCAk datu horietarako gutxieneko atalaseak edo puntuazioak ezarri ditu.

Gainera, zorroak konpromisoa hartzen du inbertsio jasangarrietan gutxienez %5 inbertitzeko, IKE bakoitzak jasangarritasun-eranskinean adierazitako gutxieneko konpromisoaren bidez; hartara, zenbait helburu lortzen lagundu ahalko da, hala nola berotegi-efektuko gasen isurpena murrizten, energia-efizientzia lortzen, baliabideak eraginkortasunez kudeatzen, lehorreko zein itsasoko ekosistemak babesten eta arduraz ekoizten eta kontsumitzen.

Kudeaketarako, batez ere kanpoko informazio-iturriak erabiltzen dira, hala nola jasangarritasunari buruzko datu-hornitzaileak eta sozietate kudeatzaileek berek emandako informazioa.

Ingurumenari, gizarteari eta gobernantzari buruzko informazioaren hornitzaile batzuek (ESG) kasu jakin batzuetan gutxi gorabeherako datuak eman ditzaketen arren, horrek ez du mugatzen eta ez du eraginik zorroaren ezaugarrien sustapenean.

ABANCAk akziodun gisa epe luzera duen inplikazio-politika ez da aplikatzen inbertsioa IKE bitartez egiten denean, eta horrela egiten du ABANCA 360 zorroak. Hala ere, talde kudeatzaileak elkarrizketa aktiboa du inbertitzen duen IKE-en sozietate kudeatzaileekin.

Zorroak ez du erreferentziazko indizerik izendatu

Inbertsio jasangarriko helbururik gabe

Finantza-produktu honek ingurumenaren edo gizartearen arloko ezaugarriak sustatzen ditu, baina helburua ez da inbertsio jasangarri bat. Hala ere, zorroaren %5 gutxienez inbertsio jasangarrietara bideratuko da, IKE bakoitzak jasangarritasun-eranskinean adierazitako gutxieneko konpromisoaren bidez; hartara, zenbait helburu lortzen lagundu ahalko da, hala nola berotegi-efektuko gasen isuriak murrizten, energia-efizientzia lortzen, baliabideak eraginkortasunez kudeatzen, lehorreko zein itsasoko ekosistemak babesten eta arduraz ekoizten eta kontsumitzen.

Finantza-produktuaren ingurumen- edo gizarte-ezaugarriak

Zorroak ingurumenaren edota gizartearen arloko (ESG) ezaugarriak sustatzen ditu, eta jasangarritasuna txertatzen du inbertsio-prozesuan; izan ere, hautatzen diren konpainiek bat egiten dute ESG faktore hauekiko jardunbideekin eta konpromisoarekin:

Ingurumen-arloko faktoreak: berotegi-efektuko gasen isuriak eta karbono-aztarna murriztea, baliabide naturalak arduraz erabiltzea (planetaren biodibertsitatean inpaktua murrizten lagunduko duten neurrien bidez), hondakinak behar bezala kudeatzea, ekonomia zirkularra sustatzea eta energia berriztagarriak erabiltzea.

Gizarte-arloko faktoreak: aintzat hartzea eta aplikatzea araudi orokorrak giza eskubideen inguruko gaietan, hornidura-kateetako lan-araudietan, tokiko komunitateekiko eta, oro har, gizartearekiko harremanetan, giza kapitalaren babeserako politika sendoetan, gizarte- eta genero-aniztasunean, gizarteratze-gaietan, enplegu-sorreran eta bezeroen zein produktuen kudeaketa arduratsuan.

Gobernu korporatiboaren arloko faktoreak: administrazio-kontseiluaren konpromisoa konpainien kudeaketa arduratsu eta jasangarriarekiko, eskubide politikoekiko, korporazioaren gardentasun edo etikarekiko, konpainien kudeaketarako behar besteko prestakuntza teknikoa duten kide independente eta askotarikoen banaketa egokiarekiko.

Inbertsio-estrategia

Zorroak IKE-en bidez soilik inbertitzen du.

Zorroa kudeatzeko, “Alpha 360 eredua” deritzon inbertsio-estrategiari jarraitzen zaio. Eredu horretan IKE onenetako batzuk aukeratzen dira, bai nazioarteko kudeatzaileenak bai ABANCA markarenak, xedetzat hartuta merkatua modu sendoan gainditzea. Zorroak IKE-etako inbertsioak eta hainbat bokazio inbertitzaile, geografiko eta tematiko konbinatzen ditu. Helburua epe ertain zein luzera errentagarritasun positiboa lortzea da, arduraz inbertituz eta ingurumenari eta gizarteari ekarpen positiboa eginez.

Inbertsioen proportzioa

Zorroaren %50 gutxienez “Ingurumen- edo gizarte-ezaugarrietara egokitutako” inbertsioetara bideratuko da, eta kopuru horren %5 gutxienez inbertsio jasangarrietan inbertituta egongo da, dela ingurumen-helburu batekin, dela gizarte-helburu batekin, baina aurretiaz gutxieneko bat zehaztu gabe kategoria bakoitzeko. Esposizio guztiak zeharkakoak dira beti, zorroak ez baitu zuzenean konpainietan, jaulkitzaileetan eta abarretan inbertitzen, IKE-en bitartez baizik.

Ingurumen- edo gizarte-ezaugarrien jarraipena

Zorroak sustatutako ingurumen- eta gizarte-ezaugarrien jarraipena neurketa-prozesu bikoitz baten bidez egiten da.

Batetik, zorroak inbertsio kolektiboko erakundeen (IKE) bitartez inbertitzen duenez, IKE berek emandako informazioa erabiltzen da; esate baterako: sozietate kudeatzaileek Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioekiko (UN PRI) atxikimendua adierazi duten, 2019/2088 (EB) Erregelamenduaren (SFDR) araberako zer sailkapenetakoak diren, ESG sustatzeko gutxieneko ehunekoei buruz emandako informazioa, SDFRren araberako inbertsio jasangarriaren zenbatekoa, taxonomiarekiko bat-etortzearen ehunekoa, kontuan hartzen dituzten gorabehera kaltegarri nagusiak eta zer motatakoak hartzen dituzten kontuan (ingurumenekoak, gizartekoak edo gobernantzakoak).

Bestalde, ABANCAren (Abanca Corporación Bancaria, S.A) talde kudeatzaileak bere ESG datu-hornitzaileak (kanpokoa) ematen dizkion jasangarritasun-adierazle hauek erabiltzen ditu: ESG arriskua, CO2 isuriak eta jarduera eztabaidagarriekiko esposizioa, ABANCAren Inbertsio Jasangarriko Politikan zehazten denari jarraituz.

Ingurumen- edo gizarte-ezaugarrien metodoak

Zorroaren ingurumen- eta gizarte-ezaugarrien sustapena neurtzeko, irizpide hauek erabiltzen dira.

Irizpide baztertzaileak: Zorroak, nagusiki (%75 gutxienez), SFDR Erregelamenduaren 8. edo 9. artikuluetan sailkatutako IKE-etan inbertituko du; inbertsio horien sozietate kudeatzailea Nazio Batuen Inbertsio Arduratsuaren Printzipioei (UN PRI) atxikita egon behar du; eta jarduera eztabaidagarriekiko esposizioa, ABANCAren Inbertsio Jasangarriko Politikan zehazten denari jarraituz, zorroaren inbertsio guztien %5 izango da gehienez.

Irizpide baloratiboak: Zorroaren posizioa ebaluatzeko adierazle kuantitatibo hauek hartzen dira oinarri: ESG arriskua eta CO2 isuriak. Horien berri ESG datuen hornitzaileak helarazten dizkigu, eta ABANCAk datu horietarako gutxieneko atalaseak edo puntuazioak ezarri ditu.

Datuen iturriak eta tratamendua

Zorroa kudeatzeko eta zorroaren ingurumen- eta gizarte-ezaugarriak sustatzeko, hainbat datu-hornitzaile erabiltzen dira, hala nola Clarity AI, MorningStar eta Bloomberg. Gainera, informazioa sozietate kudeatzaileengandik lortzen da zuzenean, hainbat metodoren bidez; besteak beste: behar besteko arduraz egindako galdetegiak, IKE-en jasangarritasun-eranskinak eta EET (European ESG Template) deritzon txantiloia.

Hainbat informazio-iturritatik jasotako datuak alderatuz, datuen kalitatea bermatzen da, bai eta ABANCAk informazio nahikoa duela ere.

Horrezaz guztiaz gain, ABANCAk elkarrizketa-ekintza espezifikoak egiten ditu sozietate kudeatzaileekin. Elkarrizketa horien helburua, besteak beste, hornitzaileek eta kudeatzaileak berak emandako informazioa kontrastatzea da eta, beharrezkotzat jotzen denean, informazio gehigarria lortzea.

Iturrietatik jasotako informazioa ABANCAk aztertu egiten du, bai zorroa osatzen duten IKEak hautatu aurretik, bai modu jarraituan.

ABANCAk erabiltzen dituen datu gehienak kanpoko hornitzaileek emandakoak direnez, ABANCAk ezin du jakin zenbatespen bidez lortutako datuen proportzioa.

Metodoen eta datuen mugak

ABANCAk badaki jasangarritasunari buruzko datuen hornitzaile batzuek emandako informazioa eta ratingak edo puntuazioak estimazioetan oinarritzen dituztela.

Nolanahi ere, informazioa ez da datu-hornitzaileen bidez soilik lortzen, sozietate kudeatzaileengandik zuzenean ere lortzen baita. Gainera, iturrietatik lortutako datuen arteko alderaketak egiten dira, bai eta elkarrizketa aktiboko jarduerak ere sozietate kudeatzaileekin.

Horrenbestez, ABANCAren ustez, hori ez da inolako eragozpena eta ez dio eragiten zorroaren ingurumen- eta gizarte-ezaugarriak sustatzeko moduari.

Gaur egun dagoen muga hauxe da: jasangarritasunarekin zerikusia duten zenbait alderdiri buruzko informaziorik ez dago merkatuan. Izan ere, gaur egun, jasangarritasunari buruzko informazioa ematera behartuta ez dauden konpainia asko daude.

Behar bezalako arreta

Entitatearen inbertsio-taldeak kontrol-prozesuak egiten ditu: aldizka, arestian aipatutako adierazleak betetzen diren aztertzen du, zorroek zenbait konpromiso betetzen dituztela bermatzeko, hala nola ESG arriskuak integratzekoa, jasangarritasun-ezaugarriak sustatzekoa eta inbertsio jasangarriaren ehunekoarena. Zehazkiago, zorroak bezeroen jasangarritasun-lehentasunekin bat ote datozen aztertzeko kontrolak, adibidez, zorroetan aldaketak daudenean egiten dira, eta SFDR dibulgazio-araudiarekin lotutako jasangarritasun-ezaugarriak betetzeari dagozkionak, berriz, lehenik eta behin, edozein aktibo berri zorroan sartu aurretik egiten dira, eta, bigarrenik, hiru hilean behin. Lehen aipatutako neurriez gain, zorroak iraunkortasun-faktoreen (PIA) gaineko gorabehera nagusiak hartzen ditu kontuan, kudeatutako zorroen jasangarritasun-profila hobetzeko eta denboran zehar jasangarritasun-arloan egon daitezkeen desadostasunak saihesteko edo murrizteko, ahal den neurrian. PIA direlakoak aintzat hartuta, ingurumenean eta gizartean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak identifikatu, lehenetsi, kudeatu eta, ahal denean, arindu egin nahi dira.

Inplikazio-politikak

ABANCAk Inplikazio Politika bat du, inbertitzen duen konpainia kotizatuetan akziodun gisa egokiro inplikatuko dela bermatze aldera behar diren printzipio orokorrak eta beharrezko irizpideak ezartzeko. Nolanahi ere, politika hori konpainietan zuzenean inbertitzen denean soilik aplikatuko da, eta ez inbertsioa IKE-en bitartez egiten denean, eta horrela egiten du zorroak.

Aurrekoa gorabehera, ABANCAko talde kudeatzaileak elkarrizketa aktiboko barne-prozedurak ezarri ditu sozietate kudeatzaileekin, batetik, eskura dagoen informazioa kontrastatzeko eta datu gehigarriak eskatzeko, eta, bestetik, kasuan kasuko IKEaren jasangarritasun-estrategiari buruzko zenbait gai eztabaidatu ahal izateko.

Izendatutako erreferentziazko indizea

Zorroak ez du erreferentziazko indizerik izendatu.

Información sobre principales incidencias adversas

Declaración relativa a las principales incidencias adversas de las decisiones de inversión sobre los factores de sostenibilidad

ABANCA tendrá en cuenta las principales incidencias adversas que las decisiones de inversión puedan tener sobre los factores de sostenibilidad, a nivel entidad y, por tanto, de forma agregada para todas las carteras gestionadas por ABANCA. De acuerdo con lo dispuesto en el Artículo 4 del Reglamento (UE) 2019/2088 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de noviembre de 2019, sobre la divulgación de información relativa a la sostenibilidad en el sector de los servicios financieros.

Accede al documento completo

No consideración de las incidencias adversas de las decisiones de inversión y del asesoramiento en materia de inversión

ABANCA, cuando preste el servicio de asesoramiento en materia de inversión, no tendrá en consideración las principales incidencias adversas sobre los factores de sostenibilidad ya que, como asesor financiero, no dispone de una política de diligencia debida en relación con dichas incidencias adversas. Por su parte, ABANCA Vida y Pensiones y ABANCA Mediación tampoco tendrán en consideración las principales incidencias adversas sobre los factores de sostenibilidad ya que no disponen de una política de diligencia debida en relación con dichas incidencias.