Noiz eskatu behar dut dirua berehala bidaltzeko zerbitzua?
-
Noiz eskatu behar dut dirua berehala bidaltzeko zerbitzua? Dirua berehala bidali behar baduzu zerbitzu horretara atxikitako beste banku bateko kontu batera, SEPA eremura (EBko herrialdeak, Islandia, Liechtenstein, Norvegia, Monako, San Marino eta Suitza), zure app-ean “dirua berehala bidali” hauta dezakezu. Hala ere, zerbitzua eskatu aurretik, honako hauek izan behar dituzu kontuan:
- Dirua berehala bidaltzen denez, ezin da baliogabetu, eta horrek zaildu egingo du funtsak berreskuratzea, baldin eta daturen batean nahastu egin bazara edo eskaera bikoiztu baduzu, etab.
- Ez ezazu hori inoiz eskatu, baldin eta norbaitek telefonoz deitu eta eskaera lehenbailehen burutzeko presio egiten badizu. Baliteke iruzurra izatea, eta ezin izango duzu eragiketa atzera bota.
- Berehalakoak ez diren SEPA transferentziak igortzen direnetik egun baliodun bateko epean ordaintzen dira beranduenez, oso azkarrak dira.
Horregatik guztiagatik, ohiko transferentziak egitea gomendatzen dizugu. Gainera, ohiko transferentziak ezeztatzea eskatzeko zerbitzu bat duzu telefono bidezko bankan, zure gakoak erabiliz, 981 179 600 telefono-zenbakira deituta. Eragiketa gure bankutik atera ez bada, baliogabetu ahal izango dugu; eta hartzailearengana iritsi bada, banku arteko prozedura bati ekingo diogu, onuradunari itzultzea eskatzeko.
Uneren batean berehalako bidalketa bat egin behar baduzu, kontuan izan aukera hori aktibatzeak etorkizuneko bidalketa guztietan izango duela eragina. Zure eragiketa guztiak berehalakoak izatea nahi ez baduzu, berehalako bidalketen aukera berriro desaktibatzea gomendatzen dizugu, lehen azaldutako segurtasun-arrazoiengatik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. - https://www.abanca.com/eu/laguntza/noiz-eskatu-behar-dut-dirua-berehala-bidaltzeko-zerbitzua