Menu

UBER ABANCA SUSTAPENAREN TERMINOAK ETA BALDINTZAK

1. ANTOLATZAILEA ETA SUSTAPENAREN XEDE DIREN PRODIKTU ETA MARKAK

ABANCA Corporación Bancaria SA enpresak, (aurrerantzean“enpresa antolatzailea”) egoitza Cantón Claudino Pita 2 Betanzos (Coruña) helbidean duelarik eta 0A28197036 IFKarekin, antolatzen du “UBER ABANCA” sustapena, ABANCAren Clara kontu gaztea eta lotutako Mastercard Tú NX txartela sustatzeko xedearekin.

Hauek dira sustapenearen xede izango diren produktuak (aurrerantzean, “sustapeneko produktua”):

  • ABANCAren Clara Kontua eta Tú NX txartelaren sorta kontratatzea webgunearen bidez.

### 2. PARTE-HARTZEA

Sustapen honetan parte hartzen duten pertsonek 15 euroko beherapen-kode bat jasoko dute, eta plataforma hauetan erabili ahalko dute: Uber, Uber Eats eta Rider. (aurrerantzean“beherapen-kodea”).

Gehienez 1.000 parte-hartze egongo dira.

### 3. SUSTAPENAREN EREMU GEOGRAFIKOA

Sustapena Espainian egingo da, baina beherapen-kodea ezingo da probintzia guztietan erabili, eta UBER enpresaren lurralde nazionaleko presentziaren mende egongo da.

Sustapen-produktuaren kontratazioa eskuragarri egongo da Ceuta eta Melillan, eta bertako biztanleen parte hartu ahalko dute sustapenean. Dena dela, beherapen-kodea penintsulan, Balear Uharteetan edo Kanariar Uharteetan erabili beharko dute.

### 4. SUSTAPENAREN DENBORA-EREMUA

Banku-kontua kontratatzeko epea 2021/05/12 eta 2021/07/32 artekoa izango da, biak barne (aurrerantzean, “ sustapen-aldia”).

Beherapen-kodea erabiltzeko epea 2021/05/13 eta 2021/09/30 artekoa izango da, biak barne (aurrerantzean, “erabilera-aldia”).

Erreklamazio-aldia, parte-hartzearekin lotutakoa, sustapen-aldia amaitu eta 60 egun naturaleko epean amaituko da.

### 5. PARTE-HARTZAILEAREN EREMU GEOGRAFIKO ETA PERTSONALA

Espainian egoitza legala duten 18 eta 35 urte arteko pertsona fisiko guztiek hartu ahalko dute parte.

### 6. SUSTAPENAREN DOAKO IZAERA

Sustapena doakoa da, eta ez da ordainketa gehigarririk egin behar beherapen-kodea lortzeko. Gainera, ez dago lotuta kontuaren iraunkortasunarekin edo saldo jakin bat mantentzearekin. Salbuetsita daude deiak, telefono-mezuak, mezu elektronikoak, posta, faxak edo parte-hartzaileak bidalitako edozein jakinarazpen edo dokumentazio, termino eta baldintza hauetan xedatutakoarekin bat. Jakinarazpen horiek ez dute inolaz ere tarifa gehigarririk ekarriko enpresa antolatzailearen eskutik.

### 7. SUSTAPENAREN JAKINARAZPENA

Sustapena kanpaina digitalen bidez jakinaraziko da, enpresa antolatzailearen sare sozialetan eta webgune korporatiboan: abanca.com.

8. PARTE HARTZEKO MODUA ETA SUSTAPENAREN MEKANIKA

Parte-hartzailetzat joko da sustapen-aldian, 1. atalean adierazitako ABANCAren Clara kontu gazte bat kontratatzen duen pertsona oro.

ABANCAk sustapena trukatzeko beherapen-kode bat bidaliko du kontua kontratatzeko prozesuan adierazitako helbide elektronikora.

Bidalitako beherapen-kodea parte-hartzaileak sartu beharko du UBER enpresaren bi aplikazioetako batean, honela:

UBER RIDERS 1. Alboko menura joan eta sakatu “Wallet”. 2. “Kupoiak” atalaren azpian sakatu “Gehitu kupoia”. 3. Sakatu jarraitzeko botoia beherapena gehitzeko.

UBER EATS 1. “Kontua” atalean sartu aplikazioaren azpiko menuaren bidez. 2. “Wallet” atalean sartu. 3. “Kupoiak” atalaren azpian sakatu “Gehitu kupoia”. 4. Sakatu jarraitzeko botoia beherapena gehitzeko.

### 9. SUSTAPENEKO BEHERAPEN-KODEAREN BALDINTZAK

15 euroko beherapen-kode bat emango da, eta UBER EATS eta UBER RIDER aplikaziotan erabil daiteke.

Kodeak kontu berrietan eta dagoeneko daudenetan balioko du. Kontu berri bat sortzekotan, kreditu-txartel bat gehitu beharko da.

Kodea 2021/09/30era arte trukatu ahalko da.

Kodeak ez dira metagarriak.

Kodeak behin bakarrik erabiltzeko dira. Erabili ez diren zenbatekoak galdu egingo dira.

### 10. SUSTAPENAREN BALDINTZA OROKORRAK

Sustapenean pertsona bakarrak hartu ahalko du parte, NAN zenbakiarekin eta/edo posta-helbidearekin identifikatuta.

Ez dira onartuko enpresa antolatzaileko edo lotutako enpresetako langileen parte-hartzeak, ezta publizitate-agentzietako, sustapeneko enpresa kolaboratzaileetako, enpresa banatzaileetako edo ABANCA marken produktuen establezimenduetako langileenak ere.

Enpresa antolatzaileak eskubidea izango du ekintza judizialak abiarazteko parte-hartzearen manipulazio edo iruzurtzat jo daitezkeen edozein ekintzan egiten duten pertsonen aurka.

Sustapen-kodea ez bada jasotzen parte-hartzearen dataren hurrengo 45 egun baliodunen barruan, parte-hartzailearen erantzukizuna izango da enpresa antolatzaileari erreklamatzea epe barruan, erabilera-aldia amaitu aurretik.

### 11. PARTE-HARTZAILEAK KANPORATZEA

Termino eta baldintza hauetan aipatutako eskakizun eta baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileak kanporatuko dira. Kasu horietan, parte-hartzaileak beherapen-kodea eta/edo edozein konpentsazio jasotzeko eskubidea galduko du.

Halaber, legez kontrako erabilera egiten duten pertsonak, laguntza eta/edo abantailak jasota parte-hartzea manipulatzeko, kanporatu egingo dira. Horrez gain, kanporatu egingo dira informazio osatugabea, manipulatua edo faltsua aurkezten dutenak.

Termino eta baldintza hauetan ezarritako epeetatik kanpo jasotako parte-hartzeak ezabatu egingo dira.

### 12. DATU PERTSONALEN BABESA

A. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna ABANCA CORPORACIÓN BANCARIA SA (aurrerantzean, “ABANCA”) da (IFZ: A-70302039; helbidea: Cantón Claudino Pita, 2, 15300, Betanzos (Coruña).

ABANCAn formalki izendatutako datu pertsonalak babesteko ordezkari bat dugu. Behar izanez gero, berarekin harremanetan jar zaitezke helbide honetara idatzita: privacidad@abanca.com.

B. Nola lortzen ditugu zure datuak?

ABANCAk parte-hartzaileak erakundearekin dituen kontratu-harremanetan jasotako datuak tratatuko ditu, baita sustapen honetan sortutako gainerako datuak ere.

C. Zertarako eta zein legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datuak?

Parte-hartzailearen datu pertsonalak xede hauekin tratatzen ditugu:

  • Sustapeneko parte-hartzea kudeatu eta izapidetzea, hauek barne:

i. Sustapena aurrera eramatea, lege-oinarrietan aurreikusitakoarekin bat; eta

ii. Beherapen-kodea ematea, lege-oinarri hauetan ezarritakoarekin bat .

  • ABANCA eta parte-hartzaileen artean eratutako harreman juridikoak kudeatu, izapidetu eta kontrolatzea, sustapenean parte hartzearen eta lege-oinarri hauetan deskribatutako nahiz sustapenarekin lotutako gainerako jarduerak egitearen ondorioz.

Halaber, ABANCAk zure datu pertsonalekin lotuta egiten dituen tratamenduei buruzko informazio gehigarria duzu [webgunearen] pribatutasun-politikan (/eu/legal/politica-privacidad-clientes/)

Aurretik aipatutako tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da parte-hartzaileak ABANCArekin sinatu duen Clara Kontuaren kontratua garatu eta egikaritzea.

D. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Parte-hartzaileen datuak Zerga Agentziari eta gainerako administrazio publikoei jakinarazi ahalko zaizkie, indarreko araudian ezarritako baldintzetan, datuen jakinarazpen hori beharrezkoa bada eta/edo ABANCAri aplikatu ahal zaizkion lege-betebeharrak betez.

E. Zenbat denborarako gordeko ditugu zure datuak?

Sustapenean parte hartzean lortutako datuak gordeko ditugu aurreko C atalean adierazitako xedeak betetzeko beharrezkoa den denboran.

Behin xede horiek beteta, datuak blokeatu egingo dira araudiarekin bat, eta horrek esan nahi du soilik erreklamazioak formulatu, egin eta babesteko edo epaile eta epaitegiek, Zerga Ministerioak edo administrazio publiko eskudunek eskatuta egongo direla eskuragarri, legean adierazitako epeetan zehar (oro har, bost urtekoa da ekintza pertsonalen preskripzio-epea). Epe horiek igaro ondoren, datuak ezabatu egingo dira.

F. Zer eskubide dituzu?

Parte-hartzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta eramangarritasun-eskubidea erabili ahalko dituzte, idatziko jakinarazpen bat bidalita ABANCAren bezeroentzako arreta-zerbitzura, posta-helbide honetan: Rúa Nueva 1, Entreplanta, PK 15003, A Coruña, edo atencioncliente@abanca.com helbide elektronikoaren bidez, “Datuen babesa - UBER ABANCA sustapena” erreferentzia eta erabili beharreko eskubide zehatza adierazita, NANaren edo nortasuna egiaztatzeko dokumentu baliokide baten kopiarekin batera. Halaber, eskubidea dute Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko (www.aepd.es), uste badute euren eskubideak urratu dituztela.

### 13. ERANTZUKIZUNA

Parte-hartzaileari bidalitako pasahitz edo kode oro eramaile-titulutzat joko da. Horiek erabilezin edo irakurtezin bihurtzen dituzten galera, lapurreta edo kalteak gertatzen badira, ezingo da eskatu horiek ordezkatzeko; beraz, enpresa antolatzaileak ez du horien gaineko erantzukizunik izango.

### 14. TERMINO ETA BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Sustapenean parte hartzeak oinarri hauek espresuki eta erreparorik gabe onartzea dakar. Oinarriak interesdun ororen esku egongo dira hemen: - Sustapenaren webgunean - Enpresa antolatzailearen bulegoen posta-helbidean

### 15. LEGEDIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Termino eta baldintza hauek Espainiako legediaren arabera arautuko dira.