Menu

PRIBATUTASUN-POLITIKA, ABANCA CORPORACION BANCARIA, S.A. ZUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

ABANCA Corporación Banca, S.A. (aurrerantzean, “ABANCA”) da zure datuen tratamenduaren arduraduna; haren IFZ A-70302039 da, eta helbide soziala, Cantón Claudino Pita kalea 2, 15300 Betanzos (A Coruña - Espainia).

ABANCAn Datu Pertsonalen Babesaren Ordezkari bat dugu, formalki izendatua. Behar izanez gero, harekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: privacidad@abanca.com.

2. Zein da zure datu pertsonalen jatorria eta zein datu tratatzen ditugu?

Jakinarazten dizugu kasu honetan tratatzen ditugun datuak inprimaki honen bidez zuzenean ematen dizkiguzun identifikaziorako eta harremanetarako datuak direla, bai eta zure ahotsari buruzko datuak ere, zurekin telefonoz hitz eginez gero, eta tratamenduaren helburuak hurrengo atalean adierazten dizkizugula (3. atala).

Bereziki, identifikaziorako eta harremanetarako datu hauek tratatzen ditugu: izen-abizenak, telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta, hala badagokio, nortasun-agiria (NAN edo pasaportea, IFZ edo AIZ).

3. Zertarako eta zer legitimazioarekin tratatzen ditugu zure datuak?

Aurreko atalean (2. atala) adierazitako datu pertsonalak, zure eskaeren arabera, honetarako erabiliko dira:

a) Zurekin telefonoz harremanetan jartzeko eta interesatzen zaizun edo zaizkizun produktu edo zerbitzuei buruzko informazio egokia emateko. Jakinarazten dizugu zure eskaera kudeatze aldera izandako elkarrizketak grabatu ahal izango direla.

b) Interesatzen zaizun edo zaizkizun produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko posta elektronikoz.

Era berean, webguneko dagokion atalaren bidez egin duzun iradokizuna behar bezala izapidetzeko eta kudeatzeko ere erabiliko dira zure datu horiek, ABANCAk zerbitzuaren kalitatea eta interesdunei ematen dien arreta hobetzeko duen interes legitimoa oinarri hartuta. Tratamendu hori egin aurretik, haztapen bat egin dugu zure eskubideen eta ABANCAren interes legitimoaren artean, eta ondorioztatu dugu azken hori nagusitzen dela. Egin dugun haztapen-azterketa kontsultatu nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Datu Babesaren Ordezkariarekin, helbide elektroniko honen bidez: privacidad@abanca.com.

Hala badagokio, aurreko a) eta b) ataletan adierazitako informazioa bidaltzearen aurka egin ahal izango duzu, edo guk zure iradokizuna (c atala) izapidetzen eta kudeatzen jarraitzearen aurka, edozein unetan eta doan, bajas@abanca.com helbidera mezu bat bidalita. Mezu horretan, zeure burua identifikatu, aurka zaudela adierazi eta gaian honako hau adierazi beharko duzu: “Harpidetza utzi. Webguneko harremanetarako inprimakia".

4. Norekin partekatzen ditugu zure datuak?

3 atalean adierazitako helburuetarako ematen dizkiguzun datuak ABANCAren hornitzaileei (“tratamenduaren arduradunak” direlakoak) jakinarazi ahal izango zaizkie, ABANCAren izenean eta haren kontura zenbait zerbitzu emateko (adibidez, eskatutako telefono-deiak egiteko “call-center” zerbitzuak). Horri dagokionez, jakinarazten dizugu zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide zorrotzak jarraitzen ditugula, eta horietako bakoitzarekin tratamendu-arduradunaren kontratua sinatzen dugula. Hor zehazten dira datuen konfidentzialtasun-, segurtasun- eta tratamendu-baldintzak, unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera.

Hala ere, jakinarazten dizugu web-inprimaki honetan emandako datuak ez zaizkiola hirugarren bati lagako zure datu pertsonalak bere helburuetarako trata ditzan, ABANCA datu horiek hirugarrenei lagatzera derrigortzen duen legezko betebeharrik ez badago behintzat.

5. Aurreikusita al dago nazioarteko transferentziarik?

ABANCAri zerbitzuak ematen dizkioten sozietate batzuk Europar Batasunetik kanpo daude, eta horrek datuen nazioarteko transferentziak egitea dakar. Ildo horretatik, ABANCAk bermatzen du tratamenduaren arrisku-mailara egokitutako segurtasun-neurri teknikoak, antolakuntzakoak eta legezkoak aplikatuko direla, tratamendua egiten den lurraldea gorabehera.

Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpoko herrialdeetan dauden hirugarrenekin egiten den datu-komunikazi orok babes-maila egokia izango du, zure datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna eta legitimitatea bermatzeko, aplikatzekoa den indarreko araudian xedatutakoaren arabera.

Datuen nazioarteko transferentziei eta aplikatutako berme-mekanismoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu ABANCAko Datu Babesaren Ordezkariarengana, helbide elektroniko honen bidez: privacidad@abanca.com.

6. Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak produktu/zerbitzuei buruzko zure informazio-eskaera edo, hala badagokio, webgunearen bidez egiten dituzun iradokizunak izapidetzeko eta/edo kudeatzeko behar den epean gordeko dira soilik. Aztertutako gaiari buruz zurekin egiten dugun azken kudeaketatik hiru (3) hilabete igaro ondoren, datuak blokeatu egingo dira, eta, gero, ezabatu.

7. Zeintzuk dira zure eskubideak?

Datuak babesteko araudiak zenbait eskubide ematen dizkizu zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:

  • Datuetan sartzeko eskubidea. Zer motatako datuak tratatzen ari garen eta nolako tratamenduaren egiten ari garen jakin dezakezu.
  • Zuzenketa-eskubidea. Datuak okerrak edo osatugabeak direnean, zure datuak aldatzeko eska dezakezu.
  • Eramangarritasun-eskubidea. Tratatuak izaten ari diren datuen kopia bat lor dezakezu formatu elkarreragilean.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea, legean jasotako kasuetan.
  • Ezabapen-eskubidea. Zure datuak ezabatzea eska dezakezu, tratamendua jada beharrezkoa ez denean.
  • Aurka egiteko eskubidea. Merkataritza-komunikazioen bidalketa amaitzea eska dezakezu, lehen adierazitako baldintzetan.
  • Kontrol-agintaritzari erreklamazioa jartzeko eskubidea (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa: https://www.aepd.es).

Zure eskubideak gauzatzeko, idatziz jo dezakezu gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura. Horretarako, bi aukera daude: posta elektronikoko helbidearen bidez (atencioncliente@abanca.com) edo posta-helbidearen bidez: Rúa Nueva 1 - Solairuartea, 15003 Coruña. Zure komunikazioan zure burua identifikatu beharko duzu, eta zer eskubide erabili nahi duzun adierazi, eta honako hau jarri beharko duzu gaian : “DBEO eskubideak. Webguneko harremanetarako inprimakia".

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren (AEPD) webgunean, zure eskubideak baliatzen lagunduko dizuten eredu batzuk aurkituko dituzu.