ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego

UIE Graduondokorako Mailegua

24.000 eurora arte eska ditzakezu: % 3,50 ITN lehen urtean, eta , hortik aurrera, euribor + 3,50 ITN interes aldakorra (% 5,16 UTB aldakorra). Interesgarria, ezta?

  • ITN %3,50 LEHEN URTEA
  • EURIBORRA + % 3,50 GAINERAKO ALDIAK
  • UTB Aldakorra % 5,16

Deituko dizugu?

Irakurri dut eta onartzen dut nire datuak tratatzeko araubidea

Eskerrik asko zure eskaeragatik! Ahal bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara. Eskerrik asko ABANCAn konfiantza izateagatik.
  • Egin ezazu eskaera orain https://solicitudonline.abanca.com/SolicitudCita/ES/4_prestamo_postgrado1/J
  • Zertarako balio du?

    ABANCA Estudiaren UIE Graduondoko Maileguari esker Europako unibertsitate pribatu eta irakaskuntza exekutiboko zentro aurreratuenetakoan ordaindu ahal izango dituzu ikasketak.

  • Zer estaltzen du?

    Guztira, 24.000 eurora arte eska ditzakezu; horrekin matrikula ordainduko duzu eta, gainera, zure unibertsitate-bizitzako gastuetarako kapitala ere izango duzu erabilgarri.

  • Zein baldintzatan?

    UIE Graduondokorako Maileguak % 3,50 ITN tasa aldakorra du lehen urtean, eta Euribor + % 3,50 ITN (% 5,16 UTB aldakorra)gainerako urteetan.

  • Zer epe dut?

    Itzul ezazu 4 hilabetetik 60 hilabetera (bost urte).

UIEn ikasketak egin nahi badituzu edo egiten ari bazara, ABANCAn finantzaketarekin lagundu nahi dizugu, zure prestakuntzaz bakarrik arduratu zaitezen.

UIE Graduondokorako Maileguaren bidez, 24.000 eurora arte eskatu ahal izango duzu matrikulari eta mantenu-gastuei aurre egiteko (kontuan izan 7.000 euroko muga izango duzula gastuetarako). Mailegu honek % 3,50 ITN tasa-aldakorra du lehen urtean. Hortik aurrera, interes-tasa aldakorra ordainduki duzu, Euriborra + % 3,50 ITN ( % 5,16 UTB aldakorra); beraz, kuota aldatu egingo da, urteko Euriborraren arabera. Kontuan izan interes-tasa urtero berrikusiko dugula.

UIE Graduondokorako Maileguarengatik ordainduko duzun komisio bakarra % 1eko irekitze-komisioa izango da. Eragiketa formalizatzeak ez luke beste kostu erantsirik izango. Hala ere, zure kasuaren arabera, beste finantza-gasturen bat izan lezake. Adibidez, abal bat behar baduzu edo notario batengana jotzea komeni dela uste badugu.

UIE Graduondokorako Maileguaren adibide adierazgarria

UIE Graduondokorako Mailegua eskatzea erabakitzen baduzu, hemen izango dituzu ordaindu beharko zenukeenaren adibide batzuk. Gogoan izan hurrengo adibideko UTB aldakorra kalkulatzeko % 1eko irekitze-komisioa eta maileguaren lehen urteko % 3,50eko ITNa kontuan hartu direla.

Bigarren urtetik aurrera, UTB aldakorra, honako hipotesiaren arabera kalkulatu da: erreferentzia-indizeak ez dira aldatzen eta, beraz, UTBa interes-tasaren urteko berrikuspenen arabera aldatuko da. UTB aldakorra % 5,16 eta % 14,20 bitartekoa izango da. UTB aldakorra interes-tasaren berrikuspenen arabera aldatuko da, eta, hasierako tasa finkoa eta irekitze-komisioa direla eta, epearen arabera aldatu ahal izango da. Kontuan izan interes-tasa urtero berrikusiko dugula.

Adibide horietarako, kontuan hartu dugu erreferentzia-indizea, 12 hilabeteko euriborra, maileguaren aldi osoan %0,287 mailari eusten diola. Ehuneko hori 2/06/22 da, gure adibideko mailegua ematen den eguna.

Maileguaren amortizazio-sistema EPC da (frantsesa edo kuota konstantekoa).

Adibidea 3000€3000€ 11.000€11.000€ 24.000€24.000€
Epea 3000€4 hilabete (4 kuota) 11.000€ 3 urte (36 kuota) 24.000€ 5 urte (60 kuota)
UTB aldakorra 3000€% 14,20 11.000€% 6,59 24.000€% 5,16
ITN lehen urtean 3000€% 3,50 11.000€% 3,50 24.000€% 3,50
Kuota lehen hilabeteetan 3000€755,48€
(lehen 3 hilabeteetan) (1)
11.000€322,32€
(lehen 12 hilabeteetan)
24.000€436,60€
(lehen 12 hilabeteetan)
ITN gainerako aldian 3000€ - 11.000€% 3,79
(Euribor 12hil. + % 3,50)
24.000€% 3,79
(Euribor 12hil. + % 3,50)
Kuotak 12. hilabetetik aurrera 3000€- 11.000€323,28€ 24.000€439,10€
Azken kuota 3000€755,47€ 11.000€323,16€ 24.000€439,07€
Zordundutako zenbatekoa, guztira 3000€3082,92€ 11.000€12.108,44€ 24.000€27.175,97€
Maileguaren guztizko kostua 3000€82,92€ (2) 11.000€1108,44€ (3) 24.000€3175,97€ (4)

(1) 3.000 euroko maileguaren adibiderako, 4 hilabetera, produktuaren ezaugarriak direla-eta interes-tasa finkoa baino ez da kontuan hartuko. Beraz, 755,48 euroko hileko 3 kuota eta 755,47 euroko azken kuota bat ordaindu beharko dira.

(2) 82,92 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 21,91 euroko interesak eta 30 euroko irekitze-komisioa. Hau da, eskatutako zenbatekoaren % 1 eta maileguari lotutako kontua, hiru hilean behin 31€ mantentze-komisioarekin.

(3) 1108,44 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 626,44 euroko interesak eta 110 euroko irekitze-komisioa. Hau da, eskatutako zenbatekoaren % 1 eta maileguari lotutako kontua, hiru hilean behin 31€ mantentze-komisioarekin.

(4) 3175,97 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 2315,97 euroko interesak eta 240 euroko irekitze-komisioa. Hau da, eskatutako zenbatekoaren % 1 eta maileguari lotutako kontua, hiru hilean behin 31€ mantentze-komisioarekin.

Zer da UIE?

Universidad Intercontinental de la Empresa (UIE) abangoardiako unibertsitate gaztea da, etorkizunera begira dagoena, eta hiru hamarkadako esperientzia du negozio-eskola moduan goi-mailako ikasketak eta ikasketa exekutiboak eskaintzen.

UIEk etengabeko bikaintasuna lortzea helburu duen unibertsitate-programa bat du, enpresa eta erakunde publiko zein pribatuetara bideratua, baita ikerketara, berrikuntzara, ekintzailetzara eta teknologia sortuberrietara. Ikaslea ardatz duen unibertsitatea knowmadak sortzeko, hots, ezagutza eta berrikuntzaren nomadak: etorkizuneko profesionalak.

UIEk campusak ditu A Coruñan eta Vigon eta Zerbitzu Zentralen egoitza Santiago de Compostelan, campus arteko hiru liburutegi, kirol-instalazioak eta ikasleen erresidentzia Pontevedran. Horri guztiari punta-puntako campus birtuala gehitzen zaio, bai eta multimedia nahiz teknologia baliabide aurreratuenak ikasgeletan.

logo-uie

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zein dokumentu aurkeztu behar dut ABANCA Ikasi mailegu bat eskatzeko?

    ABANCA Ikasi programako maileguetako bat eman ahal badizugu, aztertzeko behar dugun dokumentazioa oso sinplea da: egin behar duzun gradu edo graduondokoaren matrikularen egiaztagiria da behar del lehendabizikoa. Erantzuna oso azkar emango dizugu!

    Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Laguntzen Aurrerakinaren kasuan, bekaren onarpenaren egiaztagiria helarazi behar diguzu eta, gainera, administrazioari ABANCA kontu batean bekaren diru-sarrera egin diezazula esan izana. Aukera duzu kontu bat irekitzeko zuzenean webgunetik, % 100 online.

  • Trebakuntzarako finantzaketaren inguruko galdera eta erantzun errealak

DOKUMENTAZIOA

  • Europar Batasuneko kontsumoaren arloko online auzien ebazpen alternatiboa

BLOGEAN

  • MEC beken berrikuntzak eta baldintzak
  • 8 gako utziko dizkizugu zein master ikasi erabakitzeko
  • Egin ezazu eskaera orain
  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Sarrerak erosi
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
© 2022 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.