Menu
  • ico-card-ok-259a5db7

    ¿Qué es?

    ABANCA que te permite fraccionar el pago de tus compras, tanto si las has hecho en un establecimiento físico como si has comprado por internet.

  • ico-wash-machine-818c23dd

    ¿Qué pagos puedo fraccionar?

    Zure ABANCA Visa edo Mastercard kreditu-txartelarekin egiten duzun 75 eurotik gorako edozein ordainketa atzeratu dezakezu (Visa Tú, Visa Personal, Visa Clip, Visa Proyecta eta Zona Aberta izan ezik).

  • ico-mobile-touch-e2c9fdb9

    ¿Cómo funciona?

    Sar zaitez ^^ABANCAren app**-aren "atzeratu zure erosketak" atalean, hautatu atzeratu nahi duzun erosketa, aukeratu epeak (3 eta 36 hilabete artean)… eta kitto!

  • ico-secure11

    ¿Es seguro?

    ¡Por supuesto! Todo se gestiona desde tu Banca móvil, que cuenta con claves de refuerzo y sistema de seguridad Touch ID.

Nola funtzionatzen duen programak

Imajinatu ezazu gitarra denda batean zaudela eta zure bikotekideari opari bat egin nahi diozula; badakizu zoriontsu egingo duzula (auzokoak ez hainbeste). Zenbatekoa handia da eta zalantzak dauzkazu. Zergatik ez duzu ordainduko hainbat hilabetetan, lasaitasunez, eta kezkarik gabe? Zuk zerorrek egin dezakezu, mugikorraren bidez, zure bizitza gitarra dendakoari azaldu beharrik gabe, eta banketxera ere deitu beharrik gabe.

Edo pentsatu laster helduko zaizula autoaren zirkulazio-zergaren ordainketa eta diru gabe zaudela. Zergatik ez duzu txartelarekin ordainduko eta karga hori hainbat hilabetetan zehar banatuko, urtarrileko aldapa ez dadin hainbestekoa izan? Hartu zure mugikorra eta geroratu ezazu programarekin klik bakar batean.

Egin dezakezu baita ere: hainbat erosketa finantzaketa berean multzokatu. Adibidez, IAT pasatzearen eta autoari pneumatiko berriak erostearen kargua bateratu ditzakezu, eta hainbat epetan ordaindu, erosketak askatasun osoz agin ditzazun. Baina bananduta ere geroratu ditzakezu eta epe desberdinetan ordaindu: erosketa bat 4 hilabetera geroratuz eta bestea 8 hilabetera, betiere zenbatekoak adierazitako mugen barruan badaude.

Adibide bat jarriko dizugu

75 €-tik gorako erosketa eta gastu guztiak atzeratu ahal izango dituzu, eta kontuan izan kuotek 25 €-tik gorakoak izan beharko dutela hilean.

12 hilabetetan Visa Klasiko batekin egindako 1.500 euroko erosketa nola finantzatu dezakezun erakusten du adibide honek. ABANCAko bezeroa bazara eta ez baduzu jaulkipen- eta mantentze-komisiorik ordaintzen zure txartelarengatik, % 9ko TIN aplikatuko litzaizuke; UTB % 9,38, eta 131,18 €-ko hamaika kuota eta 131,14 €-ko azken kuota ordainduko zenituzke. Guztira, 1574,12 € litzateke ordaindu beharrekoa, 74,12 €-ko geroratze-interesak barne. Finantzaketaren kostu osoa 74,12 €-koa izango litzateke.

Bestalde, zure txartelak ez badu hobaririk, aurreko adibidearekin jarraituz, % 9-ko ITB izango zenuke; UTB %15,30. 131,18 €-ko hamaika kuota ordainduko zenituzke eta 131,14 €-ko azken bat. Gainera, txartela kontratatzetik hiru hilabetera, txartelaren jaulkiketa eta mantekuntza komisio gisa 43 € kobratuko dira. Ordaindu beharrekoa, guztira, 1617,12 € lirateke eta finantzaketa osoarena 117,12 €, hemen barnebiltzen direlarik 74,12 € geroratzearen interesak eta 43 € txartelaren jaulkitze eta mantentze komisioa.

Kuota konstantearen amortizazio-sistema erabiltzen dugu.

app-subhome

Kudeatu zure aurrezkiak klik batekin

ABANCAko Banca mugikorraren beste aplikazioaren bidez zure gastuak begiratu, txartelak piztu eta itzali, erosketak geroratu, dirua txartelik gabe atera…

Eta gogoratu…

  • Zure gastuak epeka finantzatu ditzakezu. 3 eta 36 hilabete artean.

  • Finantzatu dezakezun diru kopurua ABANCA kreditu-txartelaren mugaren araberakoa izango da.

  • Erosketak zuzenean geroratu ditzakezu ABANCAren app bidez, baita banku elektronikotik, zure mugikorretik edo ordenagailutik. Egin dezakezu baita ere gure bulegoetan edota telefono honetara deituta: 981 910 522.

  • Programan sartu ahal izango duzu Espainian egindako edozein erosketa edota munduko beste edozein lekutan.

Erraz eta berehala

  • Zertzuk erosketa geroratu ditzaket programarekin?

    ABANCA kreditu-txartelarekin egiten duzun edozein erosketa mota geroratu dezakezu, beti ere 75 € baino gehiagoakoa bada, bai erosketa denda fisiko batean egiten baduzu, zein erosketa internetez egiten baduzu.

  • Zer txartelekin funtzionatzen du?

    Txartel hauekin funtzionatzen du: ABANCAren kreditu-txartelarekin, Visa edo Mastercard (ez du funtzionatzen, ordea, Visa Tú, Visa Personal, Visa Clip, Visa Proyecta eta Zona Aberta-rekin) eta funtzionatzen du baita kreditu-txartel birtualekin. Ezingo duzu "APPlázame" erabili zure zordunketa txartelarekin.

  • Nola dakit erosketa bat geroratu dezakedala?

    Erosketa bat egiten duzun bakoitzean, mezu bat jasoko duzu zure mugikorrean erosketa geroratu dezakezula adieraziz. Kuota kopurua aukeratu ahal izango duzu, 3 eta 36 artean, beti ere kuotak 25 € baino gehiagokoak izango direlarik.

  • Nola erabil dezaket?

    Zure erosketak geroratzeko modurik errazena honako hau da: ABANCAren app-aren bidez edo banku elektronikotik, edo zure mugikorretik edo ordenagailutik. Egin dezakezu baita ere gure bulegoetan edo telefono honetara deituta: 981 910 522.