• Erraza, segurua, eta doan!

    Zure egunerokorako pentsatutako onlineko banka: kontuak, gastuak, diru-sarrerak, inbertsioak…

  • Bizum integratua

    Bidali dirua zuk nahi duzunari mugikorretik, edozein bankutakoa izanda ere. Berehala!

  • Zure gogokoak, eskura

    Zure ohiko eragiketak eta hartzaileak leku berean izango dituzu.

  • Pertsonalizatu aplikazioa

    Editatu kontuen izena, eman kolore bat, eta berehala identifikatuko dituzu.

  • Kudeatu erosketak

    Kontrolatu gastuak eta atzeratu nahi dituzun erosketak, klik bakar batzuetan

  • Urrutiko sinadura

    Sinatu kontratuak nahi duzun tokitik, berme juridikoarekin eta segurtasun osoarekin.

Beste webgune batera birbideratuko zaituzte eta leiho berri batean irekiko da


Zure gastuak, beti kontrolpean

Begiratu batean

Kontsultatu hilean zenbat gastatu duzun eta aurreko hilarekiko aldea

Zure gastuak eta aurrezkiak

Sartu zure gastuen historian, eta ikusi zenbat aurrezten duzun

Denbora

Erabili denbora-tartea zehazteko iragazkia: hilabetea, sei hilabete eta urtebete

Mugimenduak kategorien arabera

Etxebizitza, aisialdia, osasuna… Zure gastuak kategoriaren eta marka komertzialaren arabera banatzen ditugu

Sortu etiketak

Identifikatu zure mugimenduak etiketa pertsonalizatuekin

Uler dezazun

Eta guztia modu ikusgarri eta intuitiboan azalduta


  • Bidali dirua mugikorretik mugikorrera Bizum-ekin

    ABANCAren aplikazioak Bizum ere badu,dirua mugikorretik mugikorrera bidali eta jaso dezazun erraz, doan, nahi duzun tokian eta nahi duzunean.

    Jasotzailea Bizum-en erabiltzailea dela egiaztatu eta haren telefono-zenbakia jakin besterik ez duzu behar. Dirua istant batean izango du kontuan!

  • Txartel birtualak, internet bidez erosteko bitarteko segurua

    Interneten erostean, zalantzan zaude txartelaren zenbakia eman, ez eman? Egoera hori saihesteko, txartel birtualak garatu ditugu.

    Beste edozein txartelek dituen datu berak emango dizkizugu, eta horiek erabili beharko dituzu onlineko erosketa egitean: txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta segurtasun-kodea (CVV).

Ordaindu mugikorrarekin zoazen tokira zoazela


  • Atzeratu erosketak klik batean

    Banka mugikorretik epeka ordaindu ahal izango dituzu kreditu-txartelarekin egiten dituzun erosketak, bai denda fisikoetan, bai online.

    Ireki ABANCAren aplikazioa, hautatu atzeratu nahi duzun ordainketa eta aukeratu gehien komeni zaizun epea.

  • Ordaindu ordainagiriak haiei argazkia eginez

    ABANCAren aplikazioarekin, erraz ordaindu ahal izango dituzu helbideratu gabeko ordainagiriak (baita isunak ere). Ireki banka mugikorra, egin argazkia ordaindu edo itzuli nahi duzun ordainagiriari, eta kito! Inprimakiak bete beharrik gabe, aurreztu denbora.

    Halaber, ordainagiriak itzuli, helbideratzeei baja eman eta ordainagirien egiaztagiriak deskargatu ahal izango dituzu.

Sinatu zure mugikorretik, zauden tokian zaudela

ABANCAren aplikazioaren bidez, zuzenean mugikorretik sinatu ahal izango dituzu produktu finantzario askoren kontratuak, baita titular bat baino gehiago bazarete ere. Kontuak, maileguak, aseguruak, txartelak… Galdetu kudeatzaileari kontratazioan zehar.

Sinatu beharreko dokumentazioa prest dagoenen, ABANCAren aplikazioak jakinarazpena bidaliko dizu mugikorrera (garrantzitsua da jakinarazpenak aktibatuta izatea!) . Horrela, edozein unetan eta edozein tokitan amaitu ahal izango duzu kontratazioa.

Eta askoz gehiago!

  • Eskudirua mugikorrarekin

    Mugikorra nahikoa da kutxazain batean dirua bidali eta ateratzeko, seguru-seguru.

  • Kudeatu aseguruak

    Itzali eta piztu ON-OFF estaldurak, eman ezbehar baten berri aplikaziotik, eta gehiago ere!

  • Zure onlineko brokerra

    Burtsan mugitzeko, funtsak bilatzeko edo akzioak erosi eta saltzeko.

  • Deskargatu frogagiriak

    Titulartasun-ziurtagiriak, transferentzien edo ordainagirien egiaztagiriak.

  • Gastuaren mugak

    Konfiguratu gehienezko zenbatekoak: erosketa fisikoak, onlineko erosketak eta kutxazainetan ateratzekoak.

  • Balioztatu erosketak

    Onlineko erosketa jakin batzuk ordaintzean, mugikorretik berretsi ahal izango duzu identitatea.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Ez, ez zaitez kezkatu. Gogoan izan ABANCAKO aplikaziora sartzeko PIN bat behar dela ezinbestean. Zure mugikorra aurkitu eta gainera sartzeko PIN kodea izan beharko lukete. Edozein modutara, ohartarazi iezaguzu 900 815 522 telefono-zenbakian (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakian atzerritik deitzen baldin badiguzu). 'Txartelak',  24 orduko zerbitzua, aukeran zure urruneko bankuko gakoak ere blokeatu egingo dizkizugu.

    Beti izango duzu berriro instalatzeko aukera mugikorra agertzen denean, edo berri bat erosten duzunean. Ah! Eta sentitzen dugu galdu duzulako :(  

DOKUMENTAZIOA

BLOGEAN