Préstamo Reforma 24h
Si te gustaría renovar los baños, acondicionar el salón de tu casa o actualizar los electrodomésticos de la cocina, nosotros te ayudamos.
- Deituko dizugu? #llamada-gratis
- Kontrata ezazu orain https://solicitudonline.abanca.com/Multicredito/es/contrat_prestamo_reforma/J Beste webgune batera birbideratuko zara
Atera itzazu kontuak. Kalkula ezazu online zure mailegua
-
Zein baldintzatan?
6.000 eta 60.000 euroren artean eska dezakezu, zuk behar duzunerako.
-
Zenbat denbora behar du?
Zure eskaera 24 ordu baino gutxiagoan erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.
-
Online soilik!
Baldintza horiek mailegua webgune honen bidez eskatuta kontratatzen baduzu izango dira baliozkoak. Oso erraza da!Beste webgune batera birbideratuko zara
-
Zer epe dut?
Urtebete eta zortzi urte artean izango dituzu itzultzeko.
Finantzaketa-premia bat baduzu, 24 ordu barru erantzungo dizugu. Gure konpromisoa da ziurtatua eta idatziz bidaltzea. 6.000-60.000 euro bitartean eska dezakezu hobarigarria den mailegu pertsonal baten bidez; irekiera-komisioa % 1,50ekoa da (gutxienez 150 euroa) eta ez du bestelako gasturik eragingo eragiketa egiteagatik.
24 orduko mailegu honen interes-tasa, inolako hobaririk gabe, % 10,40eko ITN da, % 11,85tik gorako UTB (gehieneko UTB % 20,59). Zure kuota eta epe desberdinetan izango zenituzkeen interesak erakusten dizkizugu taulan, beherago aurkituko duzun adibide adierazgarriarekin.
Baina % 3 arte jaits dezakezu tarifa hori, % 7,40 ITN arte, %12,19 UTB (gehieneko UTB %27,52), interes-tasari hobaria ematen dioten ABANCA produktu edo zerbitzu batzuk kontratatzen badituzu. Ez da derrigorrezkoa horiek kontratatzea, baina eginez gero mailegutik gutxiago ordain dezakezu:
-
600 euro edo zenbateko altuagoko nomina edo gizarte-aseguruak helbideratzen badituzu, zure maileguaren interesa % 1,50 jaitsiko da. Nominarik ez baduzu, baina hilero 600 eurotik gorako diru-sarrera erregularrak badituzu, nomina izango bazenu bezala aplikatuko zaizkizu.
-
Maileguari lotutako bizi-aseguru bat kontratatzen baduzu eskatutako printzipalaren % 100ean eta horrek 15.000 euroko gutxieneko zenbatekoa badu, ordainketa ziurtatzeaz gain, zure interesa % 0,75 jaitsiko da.
-
Maileguari lotutako prima bakarreko ordainketak babesteko asegurua kontratatzen baduzu eskatutako printzipalaren % 100ean, edo zure etxerako edo autorako asegurua kontratatzen baduzu, beste % 0,75 murriztuko duzu interesa.
Kontuan izan mailegu hau jaso ahal izateko Zu Visa kreditu-txartela kontratatu beharko duzula ABANCA kreditu-txartelik ez baduzu.
Mailegu pertsonalen adibideak
Mailegu baten inguruan hitz egiterakoan, banketxeok tarifarik garestiena eta merkeena duen adibide bat eskaini behar dugu, eskaintza desberdinak modu gardenean alderatu ahal izateko.
Hobaririk gabeko 24 orduko Maileguaren adibideak kalkulatzeko, honakoak hartu ditugu kontuan: formalizazio-data urriaren 1.01.23 eta eskatutako zenbatekoaren % 1,5eko irekiera-komisioa izango du (gutxienez 150 euro). Horrez gain, maileguaren bizi osoan mantenduko dira honako hauek: maileguari lotutako kontua, hiru hilean behin 31€ mantentze-komisioarekin. Komisioa martxoan, ekainean, irailean eta abenduan kobratzen da (kalkulua egiteko apirilari, uztailari, urriari eta urtarrilari dagozkio), eta Tú VISA kreditu-txartel bat, zeina mailegu pertsonalarekin kontratatu behar duzun beste kreditu-txartel bat ez baduzu (lehen urtean doakoa izango da; hortik aurrera, txartelaren jaulkitze- eta mantentze-komisioa 43 euro/urtea izango da).
Aldiz, hobaria duten 24 orduko Maileguaren adibideak kalkulatzeko, hobaririk gabeko maileguaren adibidean aipatutako kasuak hatu ditugu kontuan eta, horiez gain, zure nomina gurekin helbideratuta duzula (gutxienez 600 euroko sarrera) eta prima bakarreko maileguari lotutako bizi-aseguru bat eta ordainketak babesteko aseguru bat duzula, zeinaren kostua jarraian azalduko dizugun. Aseguru horien kostua 30 urteko pertsona batentzat kalkulatu da.
Zenbatekoa | Epea | TIN | UTB | Hileko kuota | Azken kuota | Zordundutako zenbatekoa, guztira | Finantzaketaren kostua, guztira | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Mailegu pertsonala, hobaririk gabe | |||||||||
Zenbatekoa6000 € | Epea1 urte (12 kuotas) | ITN% 10,40 | UTB% 20,59 | Hileko kuota528,61€ | Azken kuota528,64€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira6.617,35€ | Finantzaketaren kostua, guztira617,35€(1) | ||
Zenbatekoa12.000 € | Epea4 urte (48 kuota) | ITN% 10,40 | UTB% 14,27 | Hileko kuota306,66€ | Azken kuota306,72€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira15.524,74€ | Finantzaketaren kostua, guztira3.524,74€ (2) | ||
Zenbatekoa60.000 € | Epea8 urte (96 kuota) | ITN% 10,40 | UTB% 11,85 | Hileko kuota923,20€ | Azken kuota922,92€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira90.819,92€ | Finantzaketaren kostua, guztira30.819,92€ (3) | ||
Mailegu pertsonal hobariduna | |||||||||
Zenbatekoa6000 € | Epea1 urte (12 kuotas) | ITN% 7,40 | UTB% 27,52 | Hileko kuota520,27€ | Azken kuota520,24€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira6.774,49€ | Finantzaketaren kostua, guztira774,49€ (4) | ||
Zenbatekoa12.000 € | Epea4 urte (48 kuota) | ITN% 7,40 | UTB% 18,69 | Hileko kuota289,59€ | Azken kuota289,42€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira16.093,21€ | Finantzaketaren kostua, guztira4.093,21€ (5) | ||
Zenbatekoa60.000 € | Epea8 urte (96 kuota) | ITN% 7,40 | UTB% 12,19 | Hileko kuota830,02€ | Azken kuota829,77€ | Zordundutako zenbatekoa, guztira88.315,76€ | Finantzaketaren kostua, guztira28.315,76€ (6) | ||
Mailegu horren UTBa kalkulatzeko, mailegua hilabetearen lehenengo egunean formalizatzen dela hartu da kontuan, eta % 11,85 eta % 27,52 bitartekoa izango da zenbatekoaren, epearen, interes-tasaren eta formalizatzen den egunaren arabera. Amortizazio-sistema EPC da (frantsesa eda kuota konstantekoa).
Zer gastu eta komisio ditu mailegu honek?
(1) 617,35 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 343,35 euroko interesak; 150 euroko irekitze komisioa, eta, 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa.
(2) 3.524,74euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 2.719,74 euroko interesak; 180 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; eta 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa.
(3) 30.819,92 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 28.626,92 euroko interesak; 900 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; eta 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa.
(4) 774,49euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 243,21 euroko interesak; 150 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 54,79€ bizi-aseguruaren prima, eta 202,49€ ordainketak babesteko aseguruaren prima.
(5) 4.093,21 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 1.900,15 euroko interesak; 180 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. 630€ bizi-aseguruaren prima, eta 758,06€ ordainketak babesteko aseguruaren prima.
(6) 28.315,76 euro horietan gastu guztiak sartzen dira: 19.681,67 euroko interesak; 900 euroko irekitze-komisioa; 31 euro lotutako kontuaren hiruhileko mantentze-komisioa; 43 € urteko Visa Tú kreditu-txartelaren mantentze-komisioa. 1853,08€ bizi-aseguruaren prima, eta 4588,01€ ordainketak babesteko aseguruaren prima.
Gure konpromisoa da ziurtatua eta idatziz bidaltzea
Kasu batzuetan itxarotea ez da aukera bat. Horregatik sortu dugu 24 orduko mailegu pertsonal hau tramitazio azkarreko online mailegu gisa: dokumentazioa ematen diguzunetik eta finantzaketa-eskaera sinatzen duzunetik bideragarria dela baieztatzen dizugun arte * 24 ordu baino ez dira igaroko: minutu bat gehiago ere ez.**
Ziur gaude epea beteko dugula. Horrela ez balitz, ordaindu egingo genizuke. Mailegua jasotzeko baldintzak betetzen ez badituzu ere, 24 orduan abisatuko dizugu!
Gure konpromisoa idatziz jarri nahi izan dugu, argi eta garbi, 24 orduko maileguaren zerbitzu-gutunIkusi PDF fitxategia honetan, baita betetze-mailarenIkusi PDF fitxategia xehetasunak ere. Ba al zenekien AENORen (Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartea) zerbitzu-gutuna jaso duen lehen finantza-entitatea garela? AENOR-en webgunean informazio gehiago aurki dezakezu.
Itzul ezazu zure erritmoan
24o maileguak erraztasun guztiak eskaintzen dizkizu zure online mailegua ordaintzeko: esaguzu zenbat denboran ordaindu nahi duzun (gehienez 96 hilabetetan) eta guk kalkulatuko dizugu hileko kuota.
Urtebete eta zortzi urte artean ordain dezakezu.
Zer behar duzu? Urratsak eta baldintzak
Mailegu pertsonal bat eskatzeko gure online galdetegia bete behar duzu. Handik gutxira harremanetan jarriko gatzaizkizu eragiketa bideragarria den edo ez adierazteko. Bideragarria baldin bada, dokumentazioa eskatuko dizugu, eta den-dena zuzen dagoela egiaztatzen dugunean, mailegua sinatu beharko duzu; sinaketa hori online edo bulegoan egin ahal izango duzu.
Gogorarazten dizugu produktu honen ezaugarriak direla eta, produktu hau zuk edo beste edozein titularrek 59 urte bete arte kontratatu ahal izango duzula soilik. Kasu honetan, beste aukera batzuk ere kontsultatu ditzakezu zure bulegoanBeste webgune batera birbideratuko zara.
Maileguaz gain, VISA Tú kreditu-txartel bat ere izango duzu, munduko edozein lekutan erosketak egiteko edo eskudirua ateratzeko aukera emango dizuna. Eta ez duzula behar uste baduzu, nahi duzunean eta inolako kosturik gabe baja eman ahal izango diozu.
Gogoratu hemen erakusten dizkizugun baldintzak webgunearen bidez kudeatzen badituzu bakarrik direla baliozkoak.
Gure aseguruei buruzko lege-informazioa
Bizi-aseguruari eta ordainketen babeserako aseguruari buruzko informazioa.
Bitartekaria: Abanca MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguruen operadore atxikia, egoitza soziala A Coruñako Marina hiribideko 1. zenbakian, 4. solairuan eta IFK: B-70049630; IFK: A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 3092 liburukia, 73 folioa, C-38698 orria eta Aseguruen Erregistro Administratibo Berezian. Erantzukizun Zibileko Aseguruarekin, indarrean dagoen aseguruak banatzeko araudiak eskatzen duen finantza-gaitasuna. Lan egiten dugun aseguru-etxeak kontsulta ditzakezu: (/eu/seguros/mediador/). Gainera, baldintzei eta tarifei buruzko informazio gehiago ABANCAren bulegoetan aurkituko duzu.
Gehiago jakiteko...
ZALANTZAK
-
Baina 24 ordu Mailegua mailegu bat da ala kreditu-txartel bat?
Behar duzun zenbatekoaren araberakoa izango da hori:
- 500 € eta 6.000 € bitarteko kopurua behar baldin baduzu, zenbatekoa kreditu-txartel batean emango dizugu.
- 6.000 € baino gehiago behar baldin badituzu, zenbatekoa mailegu pertsonal batean emango dizugu.
-
Zein dokumentazio helarazi behar dut mailegu pertsonal bat eman dezazuen?
Zure kreditua azter dezagun oinarrizko dokumentu batzuk ekarri behar dizkiguzu, eta ahalegina egin dugu ahalik eta gutxien izan daitezen.
Auto Mailegua 24 ordu edo 24 ordu Maileguko mailegu pertsonala modalitatea aukeratzen baldin baduzu, eta dagoeneko gure bezeroa baldin bazara eta zure nomina ABANCAN helbideratuta baldin baduzu, hau baino ez duzu ekarri behar:
- zure azken nomina
- edo zure BEZ zergaren urteko azken laburpena, autonomoa izan eta nominarik ez baldin baduzu.
- zure azken errenta-aitorpena (PFEZ)
- beste erakunde batzuetan onartuta dituzun maileguen azken hiru ordainagiriak.
Oraindik ABANCAREN bezeroa ez baldin bazara, edo hala izan arren, zure nomina helbideratuta ez baldin baduzu, zure nomina eta zure zerga aitorpenak zein beste erakunde batzuetako maileguen ordainagiriak beharko ditugu eta horrez gain:
- zure nortasun agiria, izanNAN, AIZ edo pasaportea
- beste erakunde batzuetan irekita dituzun kontu guztien azken hiruhilekoaren banku-laburpena.
DOKUMENTAZIOA
- ABANCA zerbitzu-gutunean daude jasota 24 orduko maileguarentzako gure konpromisoak Ikusi PDF fitxategia
- 24 orduko maileguaren kontratu-eredua Ikusi PDF fitxategia
- ¿Quieres saber más sobre este Préstamo 24h? Aquí tienes toda la información bajo los estándares de la Unión Europea (INE) Ikusi PDF fitxategia
- Europar Batasuneko kontsumoaren arloko online auzien ebazpen alternatiboa Beste webgune batera birbideratuko zara
BLOGEAN