Auto Aseguru honen abantailak
Zer estaltzen dute gure Auto Aseguruek?
Jarraian, ABANCA Auto Aseguruek eskaintzen dituzten hiru babes mailak ezagutu ahal izango dituzu. Nahi baduzu, babes bakoitza zertan datzan xehetasun gehiagorekin azalduko dizugu, kontratatzera zoazena zer den ondo uler dezazun. Horrela, ABANCAkoa izateagatik dituzun abantaila guztiak ezagutu eta baliatu ahal izango duzu.
Ezinbesteko hirugarrena
- Nahitaezko erantzukizun zibila
- Borondatezko erantzukizun zibila
- Gidariaren babesa
- Defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa
- Asistentzia
Hirugarrenentzakoa beirekin
- Nahitaezko erantzukizun zibila
- Borondatezko erantzukizun zibila
- Gidariaren babesa
- Defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa
- Bidaiako laguntza ordezpen-ibilgailuarekin
- Beirak
Hirugarrenentzako zabaldua
- Nahitaezko erantzukizun zibila
- Borondatezko erantzukizun zibila
- Gidariaren babesa
- Defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa
- Bidaiako laguntza ordezpen-ibilgailuarekin
- Beirak
- Ibilgailuaren lapurreta
- Ibilgailuak sua hartzea
- Zinegetika-edo etxe-animaliak harrapatzeak sortutako kalte materialak
Arrisku orotarakoa
- Nahitaezko erantzukizun zibila
- Borondatezko erantzukizun zibila
- Gidariaren babesa
- Defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa
- Bidaiako laguntza ordezpen-ibilgailuarekin
- Beirak
- Ibilgailuaren lapurreta
- Ibilgailuak sua hartzea
- Ehiza- edo etxe-animaliak harrapatzeak sortutako kalte materialak
- Berezko kalteak
Lortu 30 €, zure asegurua orain kontratatuz gero
Izan ere, zure lasaitasuna eta zure hurkoena da lehena. 2025 edo 2026an honetan bezero gisa alta eman baduzu eta ABANCA asegurua Aseguruen Tarifa Lauarekin kontratatzen baduzu 31/12/2026 baino lehen, segurtasuna lortu ez ezik, zure kontuan 30 € jasoko dituzu zuzenean, zuk nahi duzunerako!

Gehiago behar duzu? Zuk agintzen duzu! Hauek dira gure aukerako paketeak
PREMIUM LAGUNTZA
Zure autoarekin kilometro asko egiten badituzu, estaldura honek Laguntza prestazioak zabaldu egiten dizkizu, muga zabalagoak eta zerbitzu gehigarriak eskainiz.
PREMIUM DEFENTSA JURIDIKOA
Estaldura honek Defentsa Juridikoaren prestazioak zabaltzen ditu, gerta daitezkeen egoeretan babes juridikoa eta ekonomikoa eskaintzen dizkizutelarik.
BERRIAREN BALIOA +
Lehenengo 5 urteetan, zure autoa erosteko ordaindu duzun zenbatekoarekin ordaintzen dizugu ibilgailuaren galera osoa.

GIDARIAREN BABESA +
Zenbateko handiagoa izango duzu gidariaren babes-estalduran: 60.000€ heriotza kasuan eta 60.000€ arte Istripuak eragindako ezintasun iraunkorragatik.
KALTE-ORDAINA +
Ibilgailuaren erabateko galera deklaratuz gero, ibilgailuaren salmenta-balioa baino % 20 gehiago jasoko duzu.
Piztu eta itzali estaldurak
Estaldura osagarri batzuk ABANCAren zure app-aren bidez itzali eta piztu ahal izango dituzu, munduko edozein lekutan zaudela ere, eta behar dituzunean eskuragarri izan ditzazun. Baina, zeintzuk dira ON-OFF modalitatean aktibatu eta deskatibatu ditzakezun estaldurak?
- Bidaiatu seguru: estaldura honek kontratatutako laguntza prestazioak zabaltzen ditu: muga zabalagoak eta ekipajeari buruzko zerbitzu eta estaldura gehigarriak. Estaldura honek barnebiltzen du baita ere, ABANCAn aseguratuta daukazun autoan izan ezik beste ibilgailu batean egiten dituzun bidaiak. Gehiago kontatuko dizugu.
- Zure maskotak: babestu zure maskota berarekin bidaiatzen duzunean eta bermatu bere ongizatea.

Zure auto aseguruari buruz jakin behar duzun guztia
Zure estaldurei buruzko xehetasun guztiak azalduko dizkizugu, uler ditzazun, emango dizuten lasaitasun-maila ezagut dezazun eta nola lagun zaitzaketen jakin dezazun. Arduraz gidatzeko aholkuak ere emango dizkizugu, eta zu bezalako beste pertsona batzuen galderei erantzuten diegu. Oso baliagarria izango zaizu!

Ordaindu zure asegurua hilabetez hilabete
Zure asegurua hilero ordain dezakezu, Aseguruen Tarifa Lauaren bidez. Zerbitzu horrek aseguruen ordainketa zatitzeko aukera emango dizu, interesik eta komisiorik gabe (TIN % 0, % 0 UTB), ABANCAk merkaturatutako zure aseguruak. ON-OFF estaldura-paketeen kasuan, derrigorrezkoa da horrela ordaintzea.
Gainera, % 7 arteko hobaria lortu ahal izango duzu Aseguruen Tarifa Lauean familia ezberdinetako bestelako aseguruak sartzen badituzu: bizitza, autoa, osasuna, etxebizitza, heriotza eta istripuak. Has zaitez aurrezten! 3 sortarekin % 3-ko hobaria lortuko duzu, 4 sortarekin % 5-ekoa, eta 5 sorta edo gehiago biltzen badituzu, % 7-ko hobaria jasoko duzu.
Adibide adierazgarri bat jartzen dizugu zure tarifa lauan helbideratutako aseguruak ordaintzeko, hobaria kontuan hartu gabe. Kontuan helbideratutako aseguru guztien primen urteko zenbatekoa 1.500 €-koa izango balitz, hileko hamabi kuotetako bakoitzean ordaindu beharko zenukeen zenbatekoa 125 €-koa izango litzateke. Beraz, zor den zenbateko osoa 1.500 € izango litzateke. Komisiorik gabe: ITN %0, UTB %0

Ordezko ibilgailua ABANCA Auto Aseguruaren modalitate guztietan sartzen da, Esentzial modalitatean izan ezik.
Ibilgailuaren egoera egiaztatu beharko da ABANCA Seguros Generales-ek hala eskatzen duenean, kalte propioak barne hartzen dituzten modalitateetan.
Bitartekaria: ABANCA MEDIACIÓN, OPERADOR DE BANCA SEGUROS VINCULADO S.L., banku-aseguru lotutako eragilea, egoitza soziala Avenida de la Marina 1, 4. solairua, A Coruña, eta CIF B-70049630 duena, A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 3092 Liburukia, 73 orria, C-38698 orria eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekari Berezien Erregistro Administratiboan OV-0044 zenbakiarekin. Indarrean dagoen aseguru banaketaren araudiak eskatzen duen Erantzukizun Zibileko Asegurua eta Gaitasun Finantzarioa ditu. Kontsultatu bitartekariak agentzia-kontratua duen aseguratzaileak.
Aseguratzailea: ABANCA GENERALES DE SEGUROS Y REASEGUROS, S.A., CIF A-14715270 duena, A Coruñako Merkataritza Erregistroan inskribatua, C-47133 orria, 3407 Liburukia eta 9 orria, egoitza soziala Avda. Linares Rivas, 30 - 3, A Coruña, 15005, A Coruña, eta DGSFPren aseguratzaile eta berraseguruen erakundeen erregistro administratiboan C0808 inskripzio-zenbakia duena.
Merkaturatzailea: ABANCA Corporación Bancaria, S.A.
Aseguruen Tarifa Lauari buruz. Hobaria %7 artekoa izango da ABANCAk soilik merkaturatutako eta honako modalitate hauetako aseguruentzat: bizitza arriskua, etxebizitza, osasuna, heriotza, istripuak eta autoa. Hobaria kontratatutako aseguru modalitate kopuruaren arabera izango da. Ez dira hobariaren xede izango ABANCArekin formalizatutako aktibo-eragiketetara lotutako aseguruak ezta ordainketen babeseko aseguruak ere. Kontsultatu Aseguruen Tarifa Lauaren baldintza orokorrak.
Promozioaren xehetasunak Promozioa 2025 eta 2026an alta emandako bezero berriek 2025eko urtarrilaren 1etik 31/12/2026ra bitartean kontratatutako eta Aseguruen Tarifa Lauan helbideratutako Etxebizitza konbinatu gabea, Osasuna, Autoa, Bizitza arriskua konbinatu gabea, Heriotza prima periodikoduna, Istripuak eta Negozio Asegurua modalitateetako aseguru berrientzat balio du. Hartzailea pertsona fisikoa eta Espainian egoiliarra izan behar da, eta kontratatutako aseguru berriaren lehen urteko prima gordina gutxienez 100€ izan behar da promoziora atxiki ahal izateko. ABANCA Seguros-ek kontuan egindako sarrera kapital higigarriaren errendimendua da, PFEZaren menpe dagoena; errendimendua, hala badagokio, ordaintzailearen atxikipen betebeharraren menpe egongo da. Eskatu promozioa gure 700 bulegoetako edozeinetan.
Zalantzak dituzu? Guk erantzunak
Zalantzak
Egiaz, oso gutxi. Zure NAN agiria, gidarien gidabaimena (hartzailearena zein jabedunarena), autoaren zirkulazio-baimena eta haren fitxa teknikoa baino ez dizkizugu eskatuko.
Zerotik zure autoarentzako aseguru bat sortu dugu gure konpainia propioarekin (ABANCA Seguros Generales). ABANCA asegurua da % 100; eta ezagutzen zaitu, aholkuak ematen dizkizu eta zure ondoan dago beti. Abantaila eta estaldura nagusiez gain, zure aseguruan aukerako paketeak sartu ahal izango dituzu, bai eta ON-OFF estaldurak ere. ON-OFF estaldurak ABANCAko zure aplikaziotik piztu eta itzali ahal izango dituzu, eskuragarri izan ditzazun benetan behar dituzunean soilik.
Oraingoz motoak ez daude estalita gure Copiloto Aseguruaren bidez, baina kasu hauetarako lankide ditugun Caser, Liberty eta Pelayo konpainiek zure motorako behar duzun asegurua emango dizute. Zatoz hurbilen duzun ABANCA bulegora, edo dei iezaguzu, behar duzun asegurua aurkitzen lagun zaitzagun.
Ibilgailu baten egoera, matxura edo kalte bati buruz profesional batek ematen duen irizpen objektiboa da, peritu baten ikuskapenaren emaitzetan oinarritua.
Prozesu hori bideodei baten bidez egingo da; salbuespenez, bide hori erabili ezin baduzu, ibilgailua modu presentzialean egiaztatzeko eska dezakezu, perituarekin egoteko hitzordua eskatzerakoan.
Arrisku Orotarako asegurua –frankiziarekin zein frankiziarik gabe– kontratatzen duten ibilgailu guztiei egingo zaie egiaztapena, honako hauei izan ezik: asegurua indarrean jartzen den unean lehen matrikulazioaren data 14 egunekoa edo gutxiagokoa duten ibilgailu berriei.
Modalitatea igoz gero edo ibilgailua aldatu eta Arrisku Orotarako asegurura (frankiziarekin zein frankiziarik gabe) aldatuz gero ere egin beharko da ibilgailuaren egiaztapena.
CED konpainia jarriko da zurekin harremanetan, zure ibilgailuaren egiaztapena egiteko hitzordua zehazteko.
Egiaztapena egiteko epea 10 egun natural dira; hala, CED konpainia zurekin harremanetan jarriko da asegurua indarrean jarri baino 10 egun lehenago, ibilgailuaren azterketa aseguruaren hasiera-datarako egina egon dadin.
Asegurua kontratatu den egunean bertan jartzen bada indarrean, edo kontratatu eta hurrengo 10 egunetan, CED konpainia ahalik eta lasterren jarriko da zurekin harremanetan, prozesua azkartzeko.
Asegurua berez kontratatzen eta jartzen da indarrean, egiaztapen-prozesua hasita egon edo ez. Baina, egiaztapena egin gabe dagoen bitartean, norberaren kalteen estaldura ez da aktibo egongo, polizaren baldintzetan adierazita dagoen bezala.
Bai, kasuetan perituak ibilgailuan kontratatutako frankizia baino handiagoak diren kalteak identifikatzen baditu, modalitatea automatikoki aldatuko da. Identifikatutako kalteen arabera, 200, 300 edo 400 euroko frankizia duen Arrisku Osoarekin submodalitatera pasatuko da, edo Hirugarren Zabaldu modalitatera. Kasu honetan, jakinarazpena banku mugikorreko postontzian egingo da, eta posta ziurtatu bidez ere bidaliko da.
Aldaketarekin ados egon ezean, modalitate berriaren jakinarazpena jasotzen denetik gehienez ere 10 egun naturaleko epea izango du hartzaileak baliogabetzeko
