Egin zaitez bezero

Zure bankua, zurekin

Banku mugikorreko aplikazioa

Zenbat aurreztu edo gastatu duzun ikusteko, zure dirua mugitzeko, inbertitzeko, produktuak kontratatzeko edo zure txartelak piztu eta itzaltzeko. Banku batek behar duzun guztia, nahi duzun tokian eta nahi duzunean.

Gainera, ABANCA Ordainagiriak zerbitzuarekin, helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu ditzakezu zure mugikorrarekin argazki bat eginez. Inongo inprimakirik gabe eta zuzenean ABANCAren Banku Mugikorreko aplikaziotik.

ABANCA Conecta

ABANCA Conecta-rekin urrutiko kudeatzaile espezialista bat izango duzu, zure kudeaketa guztiak bulegora joan beharrik gabe konpontzen laguntzeko.

Bizum

ABANCAren aplikazioak Bizum integratua du, Espainian edo atzerrian, Portugalen, Andorran edo Italian, mugikorretik mugikorrera dirua bidali eta jaso ahal izateko. Gainera, zure online erosketak ordaindu eta GKEei eta elkarteei dohaintzak egin ditzakezu.

ABANCA Cash

ABANCA Cash txartelik gabe dirua kutxazainetik ateratzeko modu perfektua da. Nahi duzunari, baita zeure buruari ere, dirua bidali ahal izango diozu, eta mundu osoan zehar ditugun 12.000 kutxazainetako batean atera.

Banku elektronikoa

Zure ordenagailutik, eramangarritik edo tabletatik. Banku osoa klik bakar batera. Errazena zein konplexuena, nahi duzun tokian eta unean.

Telefono bidezko bankua

Footing egiten ari zaren bitartean. Taxi batean. Ogia erosteko ilaran. Kontratatu, saldu, aktibatu, desaktibatu… Zerbitzu esklusiboa, denontzat. Zure beharrezan gaudenean, telefonoaren beste aldean egongo gara, segundo gutxira.

ABANCAren urrutiko soluzioei etekinik handiena atera nahi badiezu, lagundu diezazukegu.

Hurbildu eta hitz egin gurekin; produktu hauek zure beharretara nola egokitu azalduko dizugu.