Aholkularitza
Errenta-aitorpenean aurreztuko duzu
Malgua
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE) aurrezki-tresnak dira, bereziki diseinatuak pentsio publikoa osatzen laguntzeko, zure erretiroa eraginkortasunez planifikatzen laguntzeko eta erretiratzen zarenean zure etekinez gozatzen laguntzeko. Autonomoentzako lehentasunezko enpleguko gizarte-aurreikuspeneko planak ere baditugu ABANCAn, Euskal Autonomia Erkidegorako soilik.
Bisitatu gure bulegoetako bat, eta zure beharretara ongien egokitzen den aukera zein den azalduko dizugu:
Aurreztu zure erritmoan
Ordaindu zerga gutxiago
Prestazioa lehenago jaso
Ekarri zure BGAE indibiduala
% 4raino(2) zure banakako BGAEagatik
Dagoeneko erretirorako aurrezten hasi bazara, zure diruarentzat onena nahi duzun seinale; horregatik, ABANCAn badugu zuretzako moduko zerbait. Ekarri zure BGAEa Bankoa ABANCAren banakako BGAEra eta lortu ezazu eskualdatutako zenbatekoaren % 4raino (% 0,82ko UTBa gehienez)(3) , baldintza erraz batzuk betez gero.

Autonomoentzat: lehentasunezko enpleguko gizarte-aurreikuspeneko planak
Autonomoa bazara, aukera interesgarri bat duzu zure etorkizuna planifikatzeko eta zergaonurak lortzeko: Lehentasunezko Enpleguko Gizarte Aurreikuspeneko Planak. Plan horiek bereziko daude diseinatuta modu eraginkor eta seguruan aurrezten laguntzeko eta aldi berean zure Errenta Aitorpenean (PFEZ) murrizketa handiak lortzeko.
Autonomoa bazara, urtean gehienez 9.000€-raino ekar dezakezu, eta hori PFEZean (IRPF) murriztu ahal izango duzu: norbanako gisa 5.000€ arte eta autonomo gisa beste 4.000€ gehigarri.

Ezagutu gure bizi-zikloaren estrategia, urteak bete ahala zure inbertsioak automatikoki egokitzeko diseinatua. Zu erretirora hurbildu ahala, arrisku-maila egokitzen dugu: inbertsio dinamikoa, moderatua edo kontserbadorea. Baina hori ez da dena: estrategia horren alde egin dezakezu, edo gure inbertsio-kategorien artean aukeratu, zure adina kontuan hartu gabe. Horrela, erabateko kontrola izango duzu zure finantza-erabakien gainean.
Segurtatu zure etorkizunerako onena dena, eta gozatu finantza-plangintza burutsu eta malgu batek eskaintzen dizun lasaitasunaz.
Bisitatu gure bulegoetako bat, eta plangintzako aditu batek gustura erakutsiko dizu nolakoa izango den zure erretiroa eta zer-nolako errentagarritasuna lor dezakezun!
Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea: Bankoa ABANCA Lan, Enpleguko BGAEak, Eusko Jaurlaritzako BGAEen Erregistroan 0256-G zenbakiarekin inskribatuta daudenak. BASEaren legezko dokumentuak edozein ABANCA bulegotan edo abanca.com/eu/legal/epsv/ helbidean kontsultatu ahal izango dituzu. Bazkide sustatzaileak: Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofiziala, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera Ofiziala. Kudeatzailea: ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A.U. (pertsona bakarrekoa). Erakunde gordailuzaina Cecabank S.A. da.
BANKOA ABANCA BASE INDIBIDUALAREN legezko dokumentuak kontsultatu ahal izango dituzu edozein ABANCA bulegotan edo abanca.com/eu/legal/epsv/. ABANCA Corporación Bancaria S.A. Bazkide Sustatzailea da eta ABANCA Vida y Pensiones de Seguros y Reaseguros, S.A. (pertsona bakarrekoa) Bankoa ABANCA BASE Indibidualaren Kudeatzailea da. Erakunde gordailuzaina Cecabank S.A. da.
(1) Kalkulu hori Euskadin bizi den besteren konturako langile batentzat kalkulatuta dago, PFEZn % 49ko tasa marjinala duena.
(2) % 4ko sustapenari dagokionez. Promozioak 25.09.30era arte balio du. Bankoa ABANCA BGAE indibiduala Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnentzako produktu esklusiboa da.
(3) UTB % 0,82 Bankoa ABANCA Bolsa enpresari gehienez 125.000€ transferitzeko eta gutxienez 5 urte irauteko. 125.000eurotik gorako beste eskualdatze batzuetarako, 5.000euroko gehieneko hobaria.