ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego

Inbertsio-funtsak

Izan itzazu eskura munduko merkatu nagusiak, eta inbertitu zuk aukeratzen duzun kantitatea.

  • Kontrata ezazu online brokerrarekin https://bancaelectronica.abanca.com/?url=abro
  • Eska ezazu hitzordua zure bulegoan https://solicitudonline.abanca.com/SolicitudCita/ES/4_gen_fondos/J

Inbertsio-funtsetan inbertitzea

Inbertsio-funtsak inbertsio-bitartekoak dira; inbertitzaile-kopuru aldakor baten (partaide esaten zaie) ekarpenek osatutako ondare bat dira. Funtsen bidez, ekarpenak hainbat tresnatan inbertitzen dira (errenta finkoa, errenta aldakorra…), funts bakoitzaren inbertsio-politikaren arabera. Errentagarritasuna lortzea dute helburu, baina arriskuak dituzten eta kapital-galerak ekar ditzaketen produktuak dira.

Sozietate kudeatzaile espezializatuek aukeratuko dute non, noiz eta zenbat diru inbertituko den aktibo bakoitzean, aldez aurretik finkatutako jarraibide batzuei jarraituz.

Gainera, ABANCAk kudeatzaile propioa du (ABANCA Gestión de Activos), zeinaren bidez ABANCA markako funts propioak kudeatu eta bezeroen eskura jartzen baititu.

Haietan inbertitu ondoren, ez duzu zertan eguneroko inbertsio-erabakiak hartzeaz kezkatu, sozietate kudeatzaileak egingo baitu zure ordez. Beraz, profesional-talde batek (sozietate kudeatzailea) partaideek funtsari egindako ekarpenak inbertitzen eta kudeatzen uzteko modu bat da.

Gehiago jakin nahi baduzu eta inbertsioan aditu batekin hitz egin nahi baduzu, eskatu oraintxe hitzordua hurbilen duzun ABANCA bulegoan, eta gure kudeatzaileetako bat zure zain egongo da zuk aukeratutako egunean eta orduan.

  • ico-numero-1

    Ez duzu aditua izan beharrik

    Errentagarritasun-itxaropenak, har dezakezun arriskua eta inbertsioaren denbora-muga argi izan besterik ez duzu.

  • ico-numero-2

    Hasi inbertitzen hainbat funtsetan 60 eurotik aurrera

    Poltsiko guztien eskura dagoen produktu bat, inbertsio oso txiki batekin. Funts zehatzaren arabera, aldatu egin daiteke mantendu beharreko gutxieneko zenbatekoa.

  • ico-numero-3

    Zure dirua, nahi duzunean1

    Funts askoren likideziari esker, egun bakar batzuetara berreskuratu ahalko dituzu inbertitutako aurrezkiak, izan daitezkeen irabazi edo galerekin. Kontuan izan funts bakoitzaren denbora-muga; izan ere, gomendatutakora iritsi baino lehen dirua itzultzeak inbertitutako kapitala galtzeko arrisku handiagoa ekar dezake.

Kontsultatu gure funts hautatuak

ABANCAtik, inbertsio-funtsen eskaintza zabala jartzen dugu gure bezeroen eskura.

ABANCA Gestión de Activos

ABANCAn eskaintzen dizkizugun funtsetako batzuk (ABANCA Gestión de Activos), SGIIC-k kudeatzen ditu.

Egunero, teknikari-talde zabal bat lanean ari da gure inbertsio-funtsen eskaintzak kudeaketaren abangoardian jarrai dezan.

Ekonomialariak, legelariak, matematikariak eta bestelako adituak dira, eta zure ondare-egoera hobetzeko behar dituzun produktu eta tresnak ematea dute helburu; gainera, modu eroso, eraginkor eta zorrotzean egin dezazun dihardute.

mock-up-broker-online

Inbertitzen hastea oso erraza da

  • ico-numero-1

    Aurkitu zure inbertsio-funtsa

    Aukeratu zuregana hobekien egokitzen den funtsa gain hartu nahi duzun arrisku-mailaren arabera.

  • ico-numero-2

    Harpidetu partaidetzak

    Aukeratu inbertitu nahi duzun zenbatekoa, funtsaren gutxieneko inbertsioa kontuan hartuta, eta hautatu zordunketak, itzulketak eta abar egingo diren kontua.

  • ico-numero-3

    Eta kito!

    Zure funtsaren egoera ABANCAren aplikaziotik kontsultatu ahal izango duzu, zure inbertsioa beste funts batera eraman, etab.

  • ico-buscador-fondos

    Aurkitu bilatzen ari zaren funtsa

    Inbertsio-funtsen katalogo osoa jarri dugu zure eskura. 750 inbertsio-funts baino gehiago ditu, propioak eta hirugarrenenak. Dibisaren, arriskuaren, kategoriaren eta abarren arabera iragaz ditzakezu.

    • Sartu bilatzailean

Inbertsioaren munduan hasi berria bazara, hauxe jakin behar duzu hasi baino lehen: funts orok arriskua dakar berekin, eta handiagoa edo txikiagoa izango da zer ezaugarri espezifiko dituen eta zer aktibotan inbertitzen duen. Funtsak inbertitzen duen merkatu edo aktiboen bilakaera ez bada espero bezalakoa, haren balioak bilakaera negatiboa izan dezake eta agian galerak gain hartu beharko dituzu. Funts baten hegakortasunak, hain zuzen, funts horren likidazio-balioa zenbateraino aldatzen den neurtzen du. Zenbat eta hegakortasun handiagoa, orduan eta arrisku handiagoa, eta, normalean, zenbat eta errentagarritasun handiagoa, orduan eta arrisku handiagoa. Iraganeko errentagarritasunek ez dute etorkizuneko errentagarritasunik bermatzen. Informa zaitez ondo eta inbertitu arduraz zure dirua.

Kontuan izan hemen kontatzen dizugun guztiak helburu informatiboak besterik ez dituela, eta ez dela inolako gomendio edo eskaintza pertsonalizatua. Ezaugarri eta arrisku nagusiei buruzko xehetasunak funts bakoitzeko informazio-liburuxkan eta inbertitzailearentzako funtsezko datuen dokumentuan kontsulta ditzakezu. Gainerako lege-dokumentazioarekin batera dago eskura funts bakoitzari buruzko informazio xehatuan (gure bilatzailetik eta gure bulegoetan, sozietate kudeatzailean eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren webgunean lor dezakezu). Funtsei buruzko liburuxkak eta gainerako lege-dokumentazioa kontsultatzea ezinbestekoa da inbertsioari buruzko edozein erabaki hartu aurretik.

Inbertitu nahi duzunean eta nahi duzun tokian onlineko brokerrarekin

Gure onlineko brokerra ABANCAko bezeroentzako zerbitzu esklusiboa da. Zure baloreen eta inbertsio-funtsen zorroa kudeatzen eta hari segimendua egiten lagunduko dizu, eta askoz gehiago!

  • Zure zorroari, egiten ari diren eragiketei, eta zure inbertsioen errentagarritasun eta arriskuari buruzko informazioa.
  • Kontsultatu funts eta baloreen kontratuak eta zure eragiketen frogagiriak banka elektronikotik.
  • Aurkitu interesatzen zaizkizun baloreak, funtsak eta ETFak modu eraginkorrean.
  • Espainiako burtsaren eta munduko burtsa nagusien baloreen kotizazioa.

ABANCAko bezeroa bazara jada eta haren nondik norakoa jakin nahi baduzu, onlineko brokerrean sar zaitezke, konpromisorik gabe, webgune honetatik edo ABANCAren aplikaziotik, doan. Onlineko bankaren gakoak sartu besterik ez duzu! Oraindik ez badituzu, eskatu hemen.

Oraindik ABANCAko bezeroa ez bazara, onlineko kontu korronte bat ireki dezakezu web honetatik bertatik, minutu gutxiren buruan!

ico-suscripcion-boletin-economia

Eman izena gure merkatu-buletinean

Aldizka jaso dezakezu gure merkatu-buletina: gure inbertsio- eta burtsa-adituek zuretzako garatu duten dokumentua. Bertan aurkituko dituzu: errenta aldakorreko indizeen bilakera, merkatu-ikerketa, hileko gako ekonomikoak eta askoz gehiago!

  • Harpidetu nahi dut

Informazio gehiago

Abanca Corporación Bancaria S.A. (Abanca)-k ohartarazten du atal honetan argitaratutako informazio guztia ABANCAk prestatu duela, eduki jakin batzuetarako hirugarrenak iturritzat hartuta, eta erabiltzailearen informazio pertsonala eta espezifikoa kontuan hartu gabe egin dela; beraz, bertan jasotakoak ez du inola ere adierazten ABANCAren edo hirugarrenen inbertsiorako iritzirik, estimaziorik, iragarpenik, gomendiorik edo aholkurik.

Informazio hau informazio- eta publizitate-ondorioetarako baino ez da ematen, eta **ezin da jo erabiltzaileak erabakiak hartzeko elementu erabakigarritzat.

ABANCAk ez du erantzukizunik izango hemen azaldutako informazioaren erabilerak eragindako galera zuzen edo zeharkakoengatik.

Erabat debekatuta dago hemen jasotako informazioa edozein kanalen bidez erreproduzitzea edo banatzea, ABANCAren aldez aurreko baimenik gabe.

Finantza-tresnak eskuratzeak mota askotako arriskuak dakartza, eta inbertitzaileak bere gain hartu behar ditu.

Arriskuaren izaera eta irismena tresna motaren araberakoa izango da. Laburbilduz, inbertitzaile batek bere gain hartu behar dituen arrisku nagusiak honako hauek dira: prezioa, kanbio-tasa, kreditua, interesa eta likideziarik eza. Beste arrisku batzuk askotariko jatorri eta zirkunstantziak dituzte: ingurune politiko, ekonomikoa eta soziala, besteak beste.


1 Funts batzuek ez dute likideziarik mugaegunera arte, hala nola funts alternatiboak, edo likidezia-data jakin batzuetan baino ez dute, hala nola funts bermatuak edo buy and hold delakoak.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • ABANCA inbertsio-produktuen inguruko galdera eta erantzun gehiago

DOKUMENTAZIOA

  • Informazio gehiago ABANCA Gestión de Activos-i buruz
  • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) inbertsio-gidak
  • Inbertsio-terminoen glosarioa, CNMVren webgunean
  • Inbertsio-funtsei buruzko informazio guztia, CNMVren webgunean

Idatzi zure zenbakia eta berehala deituko dizugu.
Nuestro horario de atención es de lunes a viernes, de 8 de la mañana a 10 de la noche.

  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • FINANTZA AGENTEAK
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
    • Reconocimientos
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
lgo-aenor-nanca-particulares
© 2023 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.