Online brokerra

Kontsultatu zure mugikorretik balioekin jarduteko tarifak.

Gure online brokerraren abantailak

Eskura ezazu informazio guztia

Zure zorroaren, bere errentagarritasunaren eta abian dauden eragiketen inguruan.

Zure posta

Zure funts eta baloreen kontratuak bidaliko dizkizugu, baita zure eragiketen egiaztagiriak ere, zure banka mugikor eta elektronikoaren postontzira.

Baloreak bilatu

Aurki itzazu zuretzako balio eta funts interesgarriak, edozein gailutatik.

Gogokoenak

Zure indize, balio eta funts gogokoenak markatu ditzakezu eta haien bilakaeraren jarraipena egin.

Online Brokerrera jo baloreekin eta inbertsio-funtsekin aritzeko

Gure bezero guztiek** online brokerra** dute eskura, burtsan ahalik eta modurik errazenean eta eraginkorrenean jarduteko. Web plataforma eta app bat da, burtsan zehar mugitzeko, inbertsio-funtsak bilatzeko edo akzioak erosi eta saltzeko behar duzun guztiarekin.

Halaber, ekonomiarekin, merkatuekin eta enpresekin lotutako gaurkotasuneko albisteak aurkituko dituzu bertan, informazio guztiaren gainean egunean egoten lagunduko dizutenak.

Ventana de broker online

Tarifak zure online brokerrean

ZenbatekoaEragiketagatiko komisioa
Merkatu nazionala
3000 € arte6 €
10.000 € arte9 €
30.000 € arte15 €
Gainontzeko eragiketak% 0,15
Nazioarteko merkatuak
20.000 € arte20 €
Gainontzeko eragiketak% 0,30

ABANCAko bezeroa bazara eta zure eragiketak online brokerraren bidez egiten badituzu banku elektronikoan eta app-ean, tarifa laua izango duzu eragiketa bakoitzean, salerosketa bolumenaren eta operatu nahi duzun merkatuaren arabera.

Gogoratu, burtsako edozein eragiketetan bezala, entitate guztientzako amankomunak diren Burtsaren kanona eta tasak ordaindu beharko dituzula, posta gastuez gain, doako e-posta zerbitzua aktibatu ez baduzu. Gainera, baloreen zaintzari lotutako kostuak ere kontuan hartu beharko dituzu.

Kostuei eta gastuei buruzko informazio gehiago jaso ahal izateko, gurekin harremanetan jar zaitezke edo dokumentu hau kontsultatu.Ikusi PDF fitxategia

ABANCA Corporación Bancaria S.A. (ABANCA)-k adierazten du atari honetan argitaratutako informazio guztia ABANCAn sortua izan dela, zenbait eduki lantzeko hirugarrenen iturriak erabiliz, eta edukiak landu dira erabiltzailearen informazio pertsonala eta espezifikoa kontuan hartu gabe; beraz, ez du inola ere ordezkatzen ABANCAren edo hirugarrenen inbertsioari buruzko iritzirik, estimaziorik, iragarpenik, gomendiorik edo aholkularitzarik.

Informazioa informazio- eta publizitate-ondorioetarako bakarrik ematen da, eta ezin da jo erabiltzaileak erabakiak hartzeko elementu erabakigarritzat.

Abancak ez du erantzukizunik izango hemen azaldutako informazioa erabiltzeak eragindako zuzeneko edo zeharkako galerengatik.

Queda completamente prohibida la reproducción o distribución de la información aquí contenida por cualquier medio sin la previa autorización de ABANCA.

Finantza-tresnak eskuratzeak mota askotako arriskuak dakartza, eta inbertitzaileak bere gain hartu behar ditu.

Arriskuaren izaera eta irismena tresna motaren araberakoa izango da. Laburbilduz, inbertitzaile batek bere gain hartu behar dituen arrisku nagusiak honako hauek dira: prezioa, kanbio-tasa, kreditua, interesa eta likideziarik eza. Beste arrisku batzuek hainbat jatorri eta zirkunstantzia dituzte: ingurune politikoa, ekonomikoa eta soziala, oro har.