Egin ditzakezun funtzio nagusiak
Kosturik gabe eta segurtasun ziurtatu handiena
- %100 doako eragiketak: Banka elektronikoak ez du mantentze-kosturik. Horrez gain, abantaila gehiago eta doako eragiketak eskaintzen ditu.
- Segurtasuna: Zure identitatea eta dirua babesteko araudi zorrotzenak betetzen ditugu.
- Iruzurraren aurkako kontrola: Baimenik gabeko erabileraren aurkako berehalako alerta-sistemak eta zure eragiketak berresteko indartze-gakoak.

Nahiago baduzu, zure gastuak kontsulta ditzakezu eta zure kudeaketak egin ditzakezu mugikorretik.
Galderarik duzu? Guk erantzunak
Zalantzak
Internet bidez eragiketak egitea (erosketak, kontsultak, ordainagirien ordainketa, etab.) gero eta ohikoagoa da, eta gero eta seguruagoa! Aholku zenbait ematen dizkizugu banku elektronikoa erabiltzeko segurtasun-gidanLeiho berri batean irekiko da.
Edozein lekutan konekta zaitezke ABANCAKO urruneko bankura, Espainian nahiz atzerrian. Horretarako, hiru aukera dituzu:
- Zure mugikor edo tabletan ABANCAKO banku mugikorreko aplikazioa instalatuz sistema hauentzat: Android Beste webgune batera birbideratuko zaraeta iOSBeste webgune batera birbideratuko zara.
- ‘Bezeroaren eremuan’ sartuz abanca.com webguneko goialdean
- Edo telefono bidezko bankuz, zure gakoekin eta 981 179 600 telefono-zenbakira deituz(edo +34 981 179 600 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu)
Hauek dira eskatuko dizkizugun gakoak: IFZ eta PIN. Urruneko bankuko gakoak ez baldin badituzu hemen eska ditzakezu.Beste webgune batera birbideratuko zara
Enpresen banku elektronikoko erabiltzailea baldin bazara, normalean sarbiderako erabiltzaile-gakoa zure INF zenbakiarekin bat dator, sartu hemendik.Beste webgune batera birbideratuko zara
Gakoa hiru aldiz oker sartu baldin baduzu eta sarbidea blokeatuta geratu bazaizu, zure banku mugikorretik desblokea dezakezu finantza-txartela baldin baduzu 900 815 669 telefono-zenbakira ( +34 981 980 505 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu) deitu, edo gure bulego batera joan zaitezke.
Enpresen banku elektronikoko zure erabiltzailea blokeatuta baldin baduzu, desblokeatzeko eska dezakezu 981 910 537 telefono-zenbakira (edo +34 981 910 537 telefono-zenbakira atzerritik deitzen baldin badiguzu) deituz, edo gure bulegoetako batean.
