Egin zaitez bezero

Kopilotoa
Zure auto-aseguruari buruzko guztia

Zure estaldurak eta laguntza ulertzeko moduan azalduak, ezagutzea interesatzen zaizun aseguruen terminoen glosategia, eta askoz gehiago!

Zure estaldurak

ABANCA Auto Asegurua pertsonalizagarria da, beraz, zure lasaitasun maila eta nahi dituzun estaldurak aukeratu ahal izango dituzu, zure beharretara ondoen egokitzen direnak, galdera erraz batzuei erantzunez. Aseguru honen mugak kontsultatu baldintza orokorretanIkusi PDF fitxategia.

Eta gehiago behar baduzu...

Hurrengo estaldurak aukerakoak eta osagarriak dira, beraz, espresuki kontratatu beharko dituzu. Kontatuko dizkizugu, ziur interesatzen zaizula!

Askotan aseguru-etxeok hizkuntza arraro samarra erabiltzen dugu

Ezbeharra, salmenta-balioa, hartzailea… Zure auto-asegurua hobeto uler dezazun, hiztegi bat prestatu dugu aseguruen arloko ohiko terminoekin.

ON-OFF: zuk aukeratzen duzu zer eta noiz

Itzali eta piztu estaldura osagarri batzuk ABANCAren app-etik, munduko edozein lekutatik, eta izan itzazu erabilgarri benetan behar dituzunean bakarrik.

Zure galderetarako erantzunekin

Aukeratu ditugu aseguru honi buruz izan ditzakezun galderarik ohikoenen erantzunak. Hemen zure zalantzarako erantzunik aurkitzen ez baduzu, webgune honetan harremanetan jartzeko hainbat modu dituzu (telefonoa, posta elektronikoa, sare sozialak, bulegoen bilatzailea…). Jarri gurekin harremanetan zuretzat erosoena den moduan, zure zerbitzura gaude!

Eta informazio gehiago nahi baduzu…

Aseguru honen baldintza orokorrak kontsulta ditzakezu, estalduren, kalte-ordainen eta askoz gehiagoren xehetasun osoa barne.