ABANCA txartelak, uste duzuna baino gehiago

Ba al dakizu ABANCA txartelek zer eskaintzen dizuten? Milioi eta erdi ABANCA txartel baino gehiagoren titularrek txartelen abantaila eta zerbitzu guztiak ezagutzen nahi dugu: deskontuak gasolindegietan, eskaintzak, sustapenak, erosketa seguruak edo erosketen ordainketa zure erritmoan atzeratzeko aukera. Eta askoz gehiago!

  • ico-gasoil1

    Itzulketak gasolindegietan

    img-gasoil

    Aurrez ezazu depositua betetzen duzun bakoitzean

    Atxikitako GALP gasolina-zerbitzuguneetan ABANCA txartelekin ordaintzen baduzu, deskontuak eskuratuko dituzu: % 5eko deskontua Urrezko edo Platinum Visarekin ordaintzen baduzu, % 4koa gure beste edozein kreditu-txartelekin, eta %2ko deskontua zordunketa-txartelarekin. Gehieneko muga 600 euroko fakturazioa da, bezero eta hilabete bakoitzeko (kreditu-txartelen kasuan). Sustapena 2022eko maiatzaren 31ra arte da baliozkoa.

    Beste zerbitzuguneetan depositua betetzen baduzu, Visa Klasikoarekin % 1eko deskontua lortu ahal izango duzu, eta Urrezko Visa eta Platinum Visarekin % 2koa, betiere hilean bost eragiketa egiten badituzu gasolindegia edo autopista ez diren beste edozein saltokitan (2021ko abenduaren 31ra arte).

  • ico-discount

    EURO 6000 eskaintzak eta deskontuak

    img-vacances1

    Orain milaka saltokitan txartelarekin erostean

    Pribilegio EURO 6000 programak eskaintzak eta berehalako deskontuak ematen dizkizu Espainia osoko 6.000 saltoki baino gehiagotan. Hotelak, bidaia-agentziak, alokatzeko autoak, zinema-aretoak, moda, informatika, janaria eta beste gauza asko.

    Gainera, eskaintzen buletinean izena ematen baduzu, zure banaka elektronikoaren “Txartelak¨ atalean, zuretzat ditugun eskaintza guztiei buruzko informazioa jasoko duzu.

  • ico-coins1

    Sosak kontua

    img-calderilla

    Ohartu gabe aurrez ezazu!

    Sosak kontua zerbitzuarekin oharkabean aurreztuko duzu. Poltsikoetako txanponak pote batean sartzea bezalakoa da, baina txartelarekin. Automatikoki, aurrezteaz ahaztu ez zaitezen.

    Doako zerbitzu honi alta ematen badiozu, (banka elektronikoaren'Txartelak' atalean egin dezakezu), ABANCA txartelekin egindako 15 eurotik gorako erosketa egiten duzun bakoitzean, dirua pasatuko dugu txarteletik Sosak Kontura. Zenbat diru? 5en hurrengo multiplora iristeko geratzen dena.

    Adibidez? Supermerkatuan 21 euro ordaintzen badituzu, automatikoki 4 euro (25 eurora heltzeko geratzen dena) transferituko ditugu Sosak kontura. Erraza, ezta?

    Zuk aukeratuko duzu zerbitzu hau zein txarteletan erabili, eta uneren batean aukeratutako txartelak aldatu nahi badituzu, arazo gabe egin ahal izango duzu.

  • icono-premium

    Mastercard Esperientziak

    priceless-cities

    Atera iezaiozu etekina Masetrcard txartelari

    Priceless Cities zerbitzuak eskaintzak eta esperientziak ematen dizkizu 40 hiri baino gehiagotan (Madril, Londres, New York…). Zure Mastecard txartela baino ez duzu behar hainbat esperientziaz gozatzeko: dastatzeko menuak, deskontuak jatetxeetan, luxuzko hotelak, kontzertu, jaialdi eta erakusketetarako VIP sarrerak. Eta askoz gehiago!

  • ico-calendar1

    Ordainketak geroratu

    img-plazos1

    Zure erosketetarako finantzaketarik onena: zuk zeure buruari ematen diozuna.

    Gerorapp zerbitzuari esker, erosketen ordainketak 36 hilabetera arte zatikatu ahal izango dituzu. Mugikorretik, klik batera. Kreditu-txartelarekin egindako 75 eurotik gorako edozein erosketa geroratu ahal izango duzu, denda fisikoetan egindakoa edo online. Ondoren, zenbat hilabetetan ordaindu nahi duzun aukeratu eta kito! Dena ABANCAren app-ean edo banka elektronikoan.

  • ico-flexible-credit

    Malgutasuna

    img-flexibilidad

    Kreditu-txartelarekin, zuk hartko dituzu erabakiak

    ABANCAren kreditu txartelak zure erritmoa jarraitzen du Erosketa guztiak hil bukaeran ordaintzeaz gain…

    • 3 hilabetera ordaindu ahal izango duzu, ordainketak hiru epe berdinetan zatikatuz.

    • Kuota finkoa ordaindu. Horrela, hilabete guztietan kuota berdina ordainduko duzu, erosketen zenbateko kontuan hartu gabe.

    Gainera, Revolving Kilp Visa edo Revolving Proiektu Visa baduzu, zuk zehaztuko duzu hileko kuota, gastatu duzuna kontuan hartu gabe.

    Eragiketa bakoitza nola ordaindu aukeratu nahi baduzu, Zu Visa da irtenbiderik onena: hil bukaeran, epeka (3, 6, 9, 10 edo 12 hilabetera) edo kuota finko bat ordainduta. Zu Visa txartelarekin ere dirua zordunketan edo kredituan atera ahalko duzu.

    Azkarra eta erosoa da, eta nahi duzun lekuan eta unean egin dezakezu. Ordaintzeko modua edo hileko kuota edozein unetan aldatu ahal izango duzu, betiere kontuko zordunketa egin ez badugu. Behar duzun guztietan, banka elektronikoaren bidez, banka mugikorraren bidez, 981 910 522 zenbakira deituz edo edozein bulegotan. Oso erraza da.

  • ico-wallet-money

    Express Dirua

    img-express

    Zeure burua finantzatu dezakezu eta epe erosoetan ordaindu.

    Kreditu-txarteletik kontura dirua transferitu ahal izango duzu ustekabeko gasturen bati aurre egiteko, eta 6, 10 edo 12 hilabetetan ordaindu. Erraz-erraz eta berehala.

    Kontsultatu Express Dirua zerbitzuaren baldintzak eta galdetu nola aktibatzen den. Izapiderik gabe.

  • ico-time-card

    Berehalako dirua

    img-instantaneo

    Txartelaren kreditua berehala izango duzu zure eskura

    Ustakabeko ordainketa bati aurre egin behar diozu? Revolving Proiektu Visa edo Revolving Klip Visa txartelarekin ere dirua kontura intsuldatu ahalko duzu.

    Eskudirua aterako bazenu bezala likidatuko da eta txartelaren hileko kuota ez da aldatuko, ezta ordainketa-modua ere.

  • ico-shield

    Aseguruak eta babesa

    img-travel

    Utzi kezkak alde batera txartelarekin ordaintzen duzunean

    ABANCAko txartelekin doako asegurua izango duzu, kutxazainetan gertatzen diren lapurreten aurrean babestuko zaituena. Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, eta norbaitek *iruzurrez erabiltzen badu, aseguru honek babestuko zaitu.

    ABANCA kreditu-txartel guztiekin garraio publikoko istripu-asegurua izango duzu, baita estaldura hauek dituen laguntza-asegurua ere: bidaia edo ekipajea atzeratzea, greba dela-eta bidaia bertan behera geratzea, hoteletik ezin atera izana, aberriratzea, gastu medikoak itzultzea, ekipajeari eragindako kalteengatiko laguntza, etab. Horretarako, bidaiak zure ABANCA kreditu-txartelarekin ordaindu besterik ez duzu.

  • ico-mobile-secure

    Internet bidezko erosketa seguruak

    img-internet-shopping

    Kezkatu gabe erosteko modurik onena

    700 bulego dituen banku digitala gara. Beraz, interneten erosten duzunean, zure segurtasunak bereziki kezkatzen gaitu. Horregatik, zerbitzu hauek sortu ditugu zuretzat.

    • Txartel birtuala. Internet bidez erostean, izan al zara inoiz zure txartelaren zenbakia ematearen beldur? Hori ekiditeko, txartel birtual bat sor dezakezu eta nahi duzun muga ezarri, baita euroa ez den beste moneta batean bada ere. Horrela, ordainketak hobeto kontrolatuko dituzu. Banka elektronikoan nahi beste txartel birtual sor ditzakezu. Oso erraza da.

    • Aurreordainketa-txartela. Aurreordainketa-txartelari esker, arriskua txartelaren saldora mugatzen duzu, eta nahi beste aldiz kargatu ahal izango duzu, banka elektronikoan, edo edozein bulegotan.

    • Internet bidezko erosketak egiaztatzeko zerbitzua. “Verified by Visa” edo “MasterCard SecureCode” bereizgarria duten online saltokietan txartelarekin ordaintzen duzunean, banka elektronikoaren bidez eragiketa baimendu beharko duzu. Oraindik banka elektronikorik ez baduzu, gako bat bidaliko dizugu SMS bidez.

    verified-by-visa mastercard-secure
  • ico-airrefund

    Hartu hegazkina kezkarik gabe

    img-airrefund

    Babes zaitez bidaian gerta daitezkeen gorabeheretatik Visa eta AirRefund-ekin.

    Hegazkin-txartelak ABANCAren Visa txartelarekin erosi badituzu (zordunketa- edo kreditu-txartela), eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ematen dizun arazoren bat duzu (hiru ordutik gorako atzerapenak, ezeztapenak, overbooking-a…), AirRefund-ek lagunduko dizu hegazkin-konpainiaren aurrean erreklamazioa aurkezten.

    AirRefund-ek kalte-ordaina berehala erreklamatuko du zure izenean. Kalte-ordainik jasotzeko eskubidea duzun jakiteko, hasi erregistro-prozesua AirRefund-en webgunean, eta zurekin harremanetan jarriko dira jarraitu beharreko urratsak zeintzuk diren azaltzeko, eta, beharrezko izanez gero, dokumentazioa eskatzeko. Egoera aztertu eta gero AirRefundek izapidetzeaz zure izenean arduratuko da, inolako kosturik aurreratu beharrik gabe.

    Baldin eta AirRefund-ek zure kasua irabazten badu eta airelineak konpentsazio ekonomikoa ematen badio, itzuli beharreko zenbatekoaren % 20 kobratuko dizute, hegazkin-txartelak Urrezko Visarekin edo ABANCAren Platinum Visarekin ordaindu badituzu. ABANCAren beste edozein txartelarekin ordainduz gero, % 25 kobratuko dizute. ABANCAren Visaren titularrak ez direnentzako zerbitzuaren kostua zenbatekoaren % 30 izango da.

  • ico-alert

    Alerta zerbitzua

    img-avisos

    Zure txartelen mugimenduei buruzko berehalako informazioa.

    Zure gastuak kontrolatzen laguntzeko eta zure txartelen segurtasuna handitzeko jakinarazpen-zerbitzua dugu. Zerbitzu honek zuk ezarritako zenbatekotik gorako diru-ateratzeak edo erosketak egiten dituzunean jakinarazpenak bidaliko dizkizu. Zerbitzua guztiz doakoa da posta elektronikoaren bidezko jakinerazpenetarako. Banka mugikorra maiz erabiltzen baduzu, jakinarazpenak edo SMS bidezko abisuak ere doakoak dira. Bestela, hilean 50 zentimo baino ez duzu ordainduko.

Zeren zain zaude? Aukera ezazu zure txartela