Cashback kreditu-txartelak - Sustapenaren oinarriak
1. SUSTAPENAREN PARTE HARTZAILEAK ETA BALDINTZAK
Sustapenean parte hartuko dute (aurrerantzean “parte-hartzaileak”) Espainian legez bizi diren eta sustapenaren hasiera-datan hemezortzi (18) urte baino gehiago duten pertsona fisikoek. Parte hartu ahal izateko, ABANCAk ekintza komertzial honetan parte-hartzearen jakinarazpena bidali beharko die, eta, ABANCAk jaulkitako Visa edo Mastercard kreditu-txartel baten titular diren aldetik, edo sustapen hau dela-eta txartela kontratatu ondoren, jarraian adierazitako moduan erabili beharko dute.
Oinarri hauetan ezarritakoari jarraituz, sustapen aldian denda fisikoetan zein online dendetan 75 eurotik gorako erosketak egiten dituztenei, txartelaren hileko likidazioaren guztizko zenbatekoaren % 1 itzuliko zaie, gehienez 10 euro. Sustapena ez da inola ere beste cashback sustapen batzuekin metagarria.
Parte-hartzaileek, ABANCAko bezeroak izan beharko dutenek, sustapenean parte hartzera gonbidatzen dituen jakinarazpena jaso beharko dute, SMS, e-mail, edo banka elektronikoaren bidez.
Aurrekoari kalterik egin gabe, sustapenetik kanpo geratuko dira:
-Iruzurtzat jotzen diren eragiketak. - Txartelarekin egindako itzulketak, ezeztapenak eta amortizazio aurreratuak. - Zozketa egiteko datuak ateratzen diren egunean sisteman jaso ez diren eragiketak. - Gasolindegietan egindako eragiketak. - Proiektu Visa kreditu-txartelarekin egindako eragiketak, antzeko sustapen espezifikoa dutenak.
2. SUSTAPENETIK KANPO GERATZEA 1 oinarrian jasotako baldintzak betetzen badituzte ere, parte-hartzaileek ez dute saria jasotzeko eskubiderik izango, baldin eta:
- Sustapena indarrean dagoen bitartean, ABANCArekin ez ordaintze, berankortasun edo beste edozein egoera; edo
- ABANCAren iritziz, sustapenean iruzurrezko jardueraren bat egiten badute.
- ABANCA Visa Pertsonala kreditu-txartelarekin egindako eragiketak: kontratatu eta lehenengo 6 hilabeteetan egindako eragiketak sustapenetik kanpo geratzen dira, sustapen espezifiko bat dutelako.
## 3.SUSTAPENAREN IRAUPENA
Sustapena egun hauetan egingo da:
- Martxoaren 31tik apirilaren 5era bitartean kobratuko diren txartelen likidazioak, egun biak barne. Hobaria likidazio horietan jasotako eragiketa guztiei aplikatuko zaie. -Apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitartean kobratuko diren txartelen likidazioak, egun biak barne. Hobaria likidazio horietan jasotako eragiketa guztiei aplikatuko zaie.
Iraupena (aurrerantzean, “sustapen aldia”) lege-oinarri hauetan zehazten diren zehaztapen eta baldintzen mende dago.
Data horiek aldatu ahal izango dira ABANCAk beharrezkotzat jotzen duen edozein arrazoirengatik, eta parte-hartzaileei 5. oinarrian adierazitako moduan jakinaraziko zaie.
## 4. SUSTAPENAREN FUNTZIONAMENDUA
Sustapen honetan, jasotako jakinarazpenean adierazitako ABANCA, Visa edo Mastercard kreditu-txartelarekin egindako erosketen % 1 itzuliko da. Erosketak gutxienez 75 eurokoak izan beharko dute hileko likidazio-aldi bakoitzean. Gehienez 10 euro itzuliko dira likidazio-aldi bakoitzean.
Likidazio-aldi bakoitza amaitu ondoren, hurrengo egunetan, sustapenaren txartel berean ordainduko da itzulketa.
5. ERANTZUKIZUNA
ABANCAk eskubidea izango du sustapenaren baldintzak edozein unetan aldatzeko, arrazoi justifikatu bat edo ezinbesteko arrazoiak daudenean, eta ez du inolako erantzukizunik hartuko aldaketa horren ondorioz. Parte hartzeko baldintza berriak lehenbailehen eta oinarri hauek jakinarazi diren modu berean jakinaraziko dira.
ABANCAk ez du inolako erantzukizunik izango sustapenean parte hartzeko erabiltzen diren zerbitzuen aldi baterako erabilgarritasunik edo funtzionamenduaren jarraitutasunik ezagatik gerta daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik. Era berean, modu esklusiboan ez bada ere, ez du erantzukizunik izango ABANCAra bideratutako telefono-lineetan, sistema informatikoetan, zerbitzarietan, software-an edo posta elektronikoko edozein mezuren akats edo arazo teknikoengatik.
ABANCAk ez du bere gain hartuko hirugarrenei egotz dakiekeen eta sustapen honen garapen orokorrean eragina izan dezakeen edozein egoeraren erantzukizunik.
## 6. FISKALITATEA Indarrean dagoen araudiaren arabera, ABANCAk ematen duen saria bere hartzailearen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) lotutako ondare-irabazia da; ordaintzaileak irabaziari dagokion atxikipena egiteko betebeharra du, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 75. artikuluan ezarritakoaren arabera (martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zena).
7. DATUEN BABESA
A. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Arduraduna ABANCA Corporación Bancaria, S.A. da (aurrerantzean, “ABANCA”). IFK: A-70302039. Helbide soziala: Calle Cantón Claudino Pita 2, C.P 15300, Betanzos, (A Coruña).
ABANCAn datuak babesteko ordezkari bat dugu, formalki izendatua. Behar izanez gero, berarekin harremanetan jar zaitezke helbide honetara idatzita: privacidad@abanca.com. Webgunean (https://www.abanca.com/es/legal/politica-privacidad/) eskura duzun pribatutasun-politikan ABANCAk zure datu pertsonalen gainean egiten duen tratamenduari buruzko informazio gehigarria aurkituko duzu.
B. Nola lortzen ditugu zure datuak?
ABANCAk kontratu-harremanen bidez lortutako parte-hartzailearen datuak tratatuko ditu, bai eta sustapenaren ondorioz sortzen diren datuak ere, halakorik balego.
C. Zertarako erabiltzen ditugu parte-hartzailearen datu pertsonalak eta zer legitimaziorekin?
Parte-hartzailearen datuak tratatzeak helburu hauek ditu:
- Sustapenean parte hartzea kudeatu eta izapidetzea, honako hauek barne:
-Sustapena egitea lege-oinarri hauetan aurreikusitakoaren arabera. Parte-hartzaileak ABANCA, Visa edo Mastercard kreditu-txartelarekin egindako erosketen % 1 itzultzea, lege-oinarri hauetan ezarritakoaren arabera.
- ABANCAren eta partaide bakoitzaren artean sortzen diren harreman juridikoak kudeatzea, izapidetzea eta kontrolatzea, sustapenean parte hartzearen, lege-oinarri hauetan deskribatutako edozein jarduera egitearen eta sustapenari loturako gainerako jardueren ondorioz sortutakoak.
Aurretik aipatutako tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa partaideak ABANCArekin sinatuta duen kreditu-txartelaren kontratuaren garapena eta betearazpena da.
D.Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Parte-hartzaileen datuak Zerga Agentziari eta gainerako Administrazio Publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie, indarrean dagoen araudian ezarritako moduan, baina soilik datuen jakinarazpena beharrezkoa denean eta/edo ABANCAren legezko betebeharrak betetzeko.
E. Zenbat denboraraz gordeko ditugu parte-hartzailearen datuak?
Sustapenean parte hartzearen ondorioz lortutako datu pertsonalak aurreko C. paragrafoan adierazitako helburuak betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira.
Helburu horiek bete ondoren, datuak blokeatu egingo dira araudian xedatutakoaren arabera. Horrek esan nahi du datuak eskuragarri egongo direla soilik epaileek eta auzitegiek, Fiskaltzak edo administrazio publiko eskudunek eskatzen dutenean, baita erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko eta defendatzeko ere, legezko preskripzio-epeetan (oro har, 5 urte dira, hori baita akzio pertsonalen preskripzio-epea). Epe horiek igarotakoan, datuak ezabatu egingo dira. ##RETURN#F. Zein dira parte-hartzailearen eskubideak?
Parte-hartzaileak bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, tratamendua mugatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, ABANCAren bezeroaren arretarako-zerbitzuari jakinarazita. Posta helbidea: Rúa Nueva 1, Entreplanta, CP 15003, A Coruña. Posta elektronikoz ere egin daiteke: atencioncliente@abanca.com. Kasu horretan, gaian “Datuen babesa - % 1 Cash back Sustapena” idatzi beharko du, eta baliatu nahi den eskubidea adierazi beharko du. NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen agiri baliokidearena ere helarazi beharko ditu.
Halaber, parte-hartzaileak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea du, bere eskubideak urratu direla uste badu.
## 8. LEGE-OINARRIAK ONARTZEA
Sustapenean parte hartzeak berekin dakar lege-oinarriak salbuespenik gabe onartzea, nahitaez aplikatu beharreko zerga-araudiari lotzea eta, sustapenetik eratorritako edozein gai ebazteari dagokionez, ABANCAk lege-oinarri horietatik egiten dituen interpretazio-erabakiei men egitea.
Lege-oinarriak osorik edo zati batean ez onartzeak partaidea baztertzea ekarriko du. Kasu horretan, ABANCA salbuetsita geratuko da sustapen hau dela-eta aipatutako partaidearekin hartutako edozein betebehar betetzetik.