Zalantza orokorrak buruz
-
Aseguru-polizen estaldurak, webgune honetan agertzen direnak al dira?
Webgune honetan azaltzen diren estaldurak orain indarrean diren poliza jakin batzuekin datoz bat. Litekeena da baldintza horiek zuk bere garaian sinatutako polizakoen berdinak ez izatea, edo etorkizunean sinatuko duzun polizakoen berdinak ez izatea. Edozein kasutan, aseguru bakoitzaren estaldura ezartzeko, sinatu duzun kontratua da oinarritzat hartu behar duzun dokumentua.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguros/zalantza-orokorrak#59 -
Nola baja eman edo bertan behera utzi dezaket aseguru bat?
Zure aseguruarekin lotutako edozein kudeaketa ABANCAren bulegoetan egin dezakezu.
Asegurua online edo telefonoz kontratatu baduzu, 900 815 844 telefonora deitu dezakezu (+34 981 901 844 Espainiatik kanpo bazaude) eta bertan behera uztea eskatu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguros/zalantza-orokorrak#179 -
Zer da arau proportzionala aseguruetan?
Arau proportzionala aseguratuta dituzun ondasunetan ezbeharren bat izanez gero, jasotzen duzun kalte-ordaina kalkulatzeko erabiltzen den formula bat da. Arau hori infraaseguru bat dagoenean aplikatzen da, hau da, zure etxebizitza edo zure ondasunak duten egiazko balioaren azpitiko zenbatekoan aseguratu dituzunean, adibidez, zure hileko kuotan gutxiago ordaintzeko aseguratutako ondasunen kalkuluan akatsa egiteagatik.
Hala gertatuko balitz, indemnizazioa kalkulatzeko aseguratu duzunaren eta ondasunen egiazko balioaren arteko aldea kontuan izango litzateke. Adibidez, zure etxebizitzaren egiazko balioa 60.000 eurokoa baldin bada eta 40.000 eurotan aseguratu baldin baduzu, eta ezbeharra gertatu eta soilik erdia suntsitzen baldin bada, 20.000 euro jasoko dituzu, 30.000 euro jaso beharrean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguros/zalantza-orokorrak#18