-
Nire txarteleko PIN kodea ahaztu egin zait. Zer egin dezaket? Zure txarteleko PIN zenbakia ahaztu baldin baduzu, aukera hauek dituzu. Horretarako, zure txarteleko daturen bat eskatuko dizugu, eskura izan dezazun:
- Banku mugikorretik PIN berri bat eska dezakezu 'Tarjetas', erlaitzetik, hautatu txartela eta sartu doikuntzetan (goran dagoen horzdun gurpilaren irudia) eta sartu 'PIN kodea eskatu'.
- Zure banku elektronikotik, sartu 'Txartelak’ menuan eta ondoren > 'PIN eskaera'.
- Deitu 900 815 522 telefono-zenbakira (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu) eta testu-mezu batean bidaliko dizugu mugikorrera. Nahiago baldin baduzu, postaz ere bidal diezazukegu etxera.
- Era berean, gertuen duzun ABANCA bulegora urrera zaitezke zure NAN agiriarekin eta presentziazko eran eska dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#82 -
Zer egin dezaket nire txartel edo kontuan nik egin ez ditudan eragiketak agertzen baldin badira? Zure txarteleko mugimenduetan zuk egin ez dituzun eragiketak baldin badaude, “itzali” egin dezakezu zure banku elektronikoan edo zure mugikorreko aplikazioan bertan eragiketak egin daitezela ekiditeko.
Zu izan ez zarela ziur bazaude, dei gaitzazu lehenbailehen 900 815 525 telefono-zenbakira (edo +34 981 910 525 telefono-zenbakira atzerritik deitzen badiguzu) blokeatu eta berreskuratzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egin ditzagun.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#537 -
Zer egin behar dut nik egin ez dudan eragiketa bat berresteko mezu bat iristen baldin bazait? Mezu bat iriste baldin bazaizu mugikorrera zure banku mugikorra instalatu duzula ohartaraziz edo banku elektronikoko eragiketa bat sinatzeko adieraziz baina kudeaketa egiten ari dena zu ez baldin bazara, dei gaitzazu lehenbailehen 900 815 522 telefono-zenbakira (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakira atzerritik deitzen badiguzu), hura blokeatzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egin ditzagun. Zerbitzu hori erabilgarri dago eguneko 24 ordutan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#538 -
Zer dira txartel baten gastu-mugak? Segurtasun-arrazoiak direla eta, txartel guztiek dute eragiketa bakarrean gastatu edo kutxazainetik atera dezakezun gehienezko diru-kopuru bat. Horri txartelaren gastu-muga esaten zaio. Muga hori gainditzen duen erosketaren bat edo diru-ateratzeren bat egiten baduzu, eragiketa ezeztatu egingo da.
ABANCAren aplikazioaren bidez txartel bakoitzaren gastu-muga alda dezakezu Internet bidezko erosketak egiteko, denda fisikoetan erosketak egiteko edo kutxazainetan ateratzeko. Adibidez, Internet bidez gutxi erosten baduzu, Internet bidezko erosteko gastu-muga txikitu dezakezu. Hartara babestuago egongo zara txartela lapurtzen badizute.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#560 -
Berreskuratu ahal izango dut nire kontutik iruzurrez kendu didaten zenbatekoa? ABANCAn ahalegin guztiak egingo ditugu zenbatekoa berreskura dezazun, baina ezin dizugu bermatu. Iruzur bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta banan-banan aztertzen dira.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#582 -
Bada maula edo iruzur baten biktima izanez gero estaltzen nauen asegururik? Iruzur edo maula kasu guztiak zehatz-mehatz aztertuko dira, zer gertatu den zehazteko. Gogoratu arreta handiz zaindu behar ditugula txartela eta PINa. Ez eman inori zenbaki sekretu osoa.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#586 -
Bizumetik diru-sarrera bat jaso behar nuen, eta, aldiz, kargu bat agertzen da. Nola liteke? Bizum-en bidez ordainketa bat egin edo eskatu dezakezu. Jakinarazpena jasotzen duzunean, erreparatu mezuari, zer baimendu behar duzun zehazten baitu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Cuentas Claras gure blogaren sarrera honetara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#583 -
Nola jakin dezaket orri bat segurua den? Bi hauei erreparatu behar diezu: sartu behar duzun orriaren hasieran “HTTPS://" agertzen den eta URLaren ondoan giltzarrapoaren ikurra agertzen den.
Gainera, komeni da sartu nahi duzun orriaren helbidea idaztea. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Cuentas Claras gure blogaren sarrera honetara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#596 -
Txartela iruzurrez erabili dute eta ez dut SMSrik jaso erosketa baimentzeko. Zergatik ez dut jasotzen erosketa guztietan jakinarazpena? Ordainketa-zerbitzuak arautzen dituen PSD2 araudiak salbuespenak ezartzen ditu; hartara, eragiketa jakin batzuk autentikazio sendotua aplikatu beharrik gabe egin daitezke, hala nola zenbateko txikiko eragiketak.
Abisuak zerbitzuan alta egin dezakezu zure kontu eta txarteletako eragiketak berehala ezagutzeko. Horrela, alertak konfiguratu ahal izango dituzu zure txarteletan, eta, 5 €-tik gorako gastuak badituzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu harren berri emateko. Hemen duzu informazio gehiago.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#584 -
Etengabe ari naiz SMSak jasotzen, eta segurtasun-arrazoiak direla-eta nire kontuan sartzeko eskatzen didate. Benetakoak al dira mezu horiek? Ez, ABANCAtik ez dizugu estekadun mezurik bidaliko zure sarbide-gakoak sar ditzazun. Hutsegitez sartu bazara, deitu 900 815 525 telefono-zenbakira (edo +34 981 910 525 zenbakira, atzerritik deitzen baduzu)
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#587 -
Egin ez ditudan eragiketa batzuk atzeman ditut nire txartelean. Zer egin behar dut? Itzali txartela Banku Mugikorraren edo Banku Elektronikoaren bidez. Jarri harremanetan TuSeguridad zerbitzuarekin txartel berri bat eskatzeko, eta dei berean edo webgunean agertzen den formularioaren bidez has zaitezke egin ez dituzun eragiketen erreklamazioaren izapidea egiten. Hemen duzu informazio gehiago.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#623 -
Zer da phishinga? Phishinga iruzur-ahalegin bat da; zibergaizkileak zure datu pertsonalak, hala nola pasahitzak eta txartelen edo banku-kontuen zenbakiak, lortzen saiatzen dira, eta posta elektronikoa erabili ohi dute horretarako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Cuentas Claras gure blogaren sarrera honetara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#589 -
Zer da smishinga? Phishingaren aldaera bat da smishinga; kasu horretan, testu-mezuak erabiltzen dituzte zibergaizkileek zure datu pertsonalak, hala nola pasahitzak eta txartelen edo banku-kontuen zenbakiak, lortzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Cuentas Claras gure blogaren sarrera honetara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#590 -
Nola lor dezaket telefono mugikorra segurua izatea? Telefonoa babestu nahi baduzu, jarraitu aholku hauei:
- Eguneratu aldiro softwarea.
- Instalatu antibirus bat.
- Erabili pasahitzak eta blokeo-patroiak.
- Saiatu ez erabiltzen wifi irekiak Internet bidez erosteko edo bankura sartzeko
- Deskargatu aplikazioak iturri ofizialetatik soilik-soilik
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Cuentas Claras gure blogaren sarrera honetara.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/seguridad/#595