Zuk erabaki noiz, nola eta non
ABANCAn (ia) dena egin dezakezu mugikorrarekin. Baina noizbait kudeatzaile espezializatu baten laguntza behar izan dezakezu. Eskatu hitzordua eta irribarre batekin egongo gara zure zain.
Mailegu eta hipoteka bat eskatzea pentsatzen ari zara? Herentzia baten tramiteren batekin zalantzak dituzu? Zure alaba adin nagusikoa da eta kontuaren titulartasuna aldatu nahi duzu? Nahi duzu jakin nola lagun diezazukegun zure negozioa digitalizatzen edo zure enpresa nazioartekotzen? Ez zalantzarik izan: esaiguzu noiz eta non datorkizun hobeto, eta zure zain egongo gara.
Zertarako hitzordua eskatu nire kudeatzailearekin egoteko?
Hitzordua eska dezakezu kudeaketa komertzialak egiteko, adibidez, kontuak edo maileguak eskatu, etab. Edo, baita, herentzia baten izapideak egin behar dituzulako edo zure semea adin nagusikoa delako eta kontuko baimenduak aldatu direlako.
Eskudirua ateratzeko, txekeen kudeaketarako, edo ordainagiriak, isunak, tasak eta lizentziak ordaintzeko, ez duzu hitzordua eskatu beharrik: egiaztatu zein den zure bulegoko kutxaren ordutegia.
Beste kudeaketa batzuetarako (saldoak edo mugimenduak kontsultatu, transferentziak egin, ordainagiri bat itzuli, txartel bat itzali edo mailegu edo gastu bat txartelarekin amortizatu) ere ez duzu hitzordua eskatu beharrik. Kontsulta eta eragiketa horietarako eta beste askotarako, banku mugikorreko app edo banka elektronikoa daukazu eskura. Urrutiko bankako zure gakoekin ere erabil dezakezu telefono bidezko banka, 981 17 96 00 telefonora deituz (edo +34 981 17 96 00 atzerritik deituz gero).
ABANCAko zein bulegotan har nazakete arratsaldez?
Guztietan, neguko ordutegian (1/10 - 31/05), astelehenetik ostegunera hitzordua hartuta eta kudeaketa komertzialetarako, hala nola, kontuak edo maileguak eskatzeko, etab.… zeren eta arratsaldetan ez daukagu kutxa ordutegirik.
Hitzordua eskatzeko deitu telefono honetara: 900 815 200 eta esaizugu zertarako den, zein bulegotara joan nahi duzun eta zein ordutan. Eskudirua ateratzeko eragiketaren bat egin behar baduzu, gure kutxazainak eskuragarri dituzu eguneko 24 orduetan.
Eta kudeaketa profesionalak enpresen bulegoarekin egiten badituzu, gogoratu ordutegi ezberdina duela: astelehenetik ostegunera 8:15tik 17:00era eta ostiraletan, 8:15tik 14:00era.
Eskudirua ateratzeko edo moneta aldaketa egiteko, hitzordua eskatu behar dut bulegoan edo ez da beharrezkoa?
Eskudirua behar duten eragiketetarako edo moneta aldaketa egiteko, ez daukazu hitzordua eskatu beharrik: kutxako orduan artatuko zaitugu.
Hitzordua gaur bertan behar dut, posible da?
Egunean bertan ezin dizugu hitzordua eman, baina data eta ordu hurbilenak aurkituko ditugu zure bulegoan. Hitzordua hartzeko telefonoa honakoa da: 900 815 200 kudeaketa komertzialetarako, hala nola, kontuak edo maileguak eskatu, etab. Gainontzeko kasuetarako, ez duzu hitzordurik behar; bulegora hurbildu zaitezke kutxa ordutegian.