• Lagunduko dizugu
  • Bulegoak
  • @somosABANCA
  • fa fa-facebook
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-instagram
  • Bloga
  • Komunikazio-aretoa
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego

Akzioak, burtsa eta merkatuak

Zure aurrezkiei etekina ateratzeko unea iritsi da. Zure inbertsioei buruzko erabaki onenak har ditzazun, behar dituzun tresnak eta zerbitzuak ditugu; gainera, oso diru gutxirekin has zaitezke inbertitzen.

Gure giza-taldeak egunero egiten duen lanari eta gure ekipamendu teknikoari esker, eskaintzen kudeaketak punta-puntakoa izaten jarraitzen du. Ekonomialariek, legelariek, matematikariek eta beste aditu batzuek lan egiten dute zure ondare-egoera modu eroso, eraginkor eta zorrotzean hobetzeko behar dituzun produktuak eta tresnak eskura izan ditzazun.

Berdin du burtsan jarduten ari zaren eta zure diruaren errentagarritasuna lortzen saiatuko zaren lehen aldia bada edo balore-merkatuen funtzionamendua jada ezagutzen duzun: ABANCAn zure beharretara egokituko diren produktu eta zerbitzu ugari eskainiko dizkizugu.

Online brokerrarekin burtsan aritu

Inbertsioaren munduan esperientzia baduzu eta zertaz ari garen baldin badakizu, kontsultatu zuzenean gure online brokerra. Aldiz, hasiberria bazara, aldez aurretik kontuan izan behar duzu balore-merkatuetan inbertitzeak arriskua dakarrela. Merkatuen bilakaera espero dena ez bada, zure inbertsioak bilakaera negatiboa izan dezake eta, ondorioz, galerak izan ditzakezu.

Gure bezero guztiek online brokerra dute eskura burtsan ahalik eta modurik errazenean eta eraginkorrenean jardun ahal izateko online brokerra. Estatuko eta nazioarteko burtsaren bilakaera jarraitzeko, Balore Kontu bat irekitzeko, akzioak erosi eta saltzeko… behar duzun guztia biltzen duen web plataforma bat da. Gainera, Balore Kontu batean eragiketa guztiak taldekatzeko aukera ematen du eta tarifa oso lehiakorrak eskaintzen ditu.

Gure online brokerra erabiltzen hasteko, kontuan izan:

  • ABANCAko bezero bazara, urruneko bankaren gakoak baino ez dituzu behar alta emateko. Gakoak oraindik ez badituzu, eska itzazu eta berehala bidaliko dizkizugu.
  • Oraindik ABANCAko bezero ez bazara, egin zaitez bezero erabat online edo bisitatu gure bulegoetako bat eta ireki ezazu Balore Kontu bat.
  • Aholkularitza guztiz pertsonalizatua bilatzen ari bazara, bisitatu gure bulegoetako bat eta gure kudeatzaile espezializatuak inbertsio-proposamen bat egingo dizute, zure lehentasunen, helburuen eta egoera ekonomikoaren arabera.
Alavuelta

Eman izena gure merkatu-buletinean

Aldizka jaso dezakezu gure merkatu-buletina: gure inbertsio- eta burtsa-adituek zuretzako garatu duten dokumentua. Bertan aurkituko dituzu: errenta aldakorreko indizeen bilakera, merkatu-ikerketa, hileko gako ekonomikoak eta askoz gehiago!

  • Harpidetu nahi dut

Balore-kontu bat irekitzea, burtsan jarduten hasi aurreko lehen urratsa

Burtsan inbertitzeko, lehenik eta behin, zure akzio-zorroa kudeatzeko Balore Kontua behar duzu. Bertan izango dituzu egindako mugimendu guztiak, taldekatuta eta ordenatuta, nahi duzunean kontsulta ditzazun.

Balore Kontua kontu korronte bati dago lotuta eta bertatik kobratuko dira zure erosketa-aginduen zenbatekoa, gordailatzen dituzun baloreen eragiketekin eta zaintzarekin lotutako komisioak, etab. Kontu horretan akzioak eta eskubideak saltzeagatik edo dibidenduak kobratzeagatik irabazitako dirua ordainduko zaizu.

Oraindik ez baduzu Balore Konturik, online brokerraren bidez bidez kontrata dezakezu. Horretarako, zure urruneko bankako erabiltzailea eta pasahitza beharko dituzu.

Zein dira Burtsan jarduteko aplikatutako komisioak?

Eragiketak online brokerraren bidez egiten badituzu zure banka elektronikoaren edo app-aren bidez, eragiketa bakoitzean tarifa laua aplikatuko zaizu, salerosketaren bolumenaren eta operatu nahi duzun merkatuaren arabera. Nahi baduzu, gure tarifei buruzko informazioa zehazten dizugu.

Gogoan izan, burtsako edozein eragiketatan bezala, burtsaren tasa eta kanonak ordaindu beharko dituzula, erakunde guztientzat amankomunak direnak; halaber, posta elektronikoko doako zerbitzua aktibatzen baduzu posta-gastuak saihestuko dituzu.

Kontuan izan hemen kontatzen dizugun guztiak helburu informatiboa duela soilik, eta ez duela inolako gomendio edo eskaintza pertsonalizatu izaerarik.

Zer gertatzen ari da gaur balore-merkatuetan?

Merkatuei eta inbertsio-aukerei buruzko informazio guztia zure eskura jarriko dugu, erabaki egokienak har ditzazun.

Akzio bilatzailea

Informazio gehiago

ABANCA Corporación Bancaria S.A. (ABANCA) entitateak, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak gainbegiratzen duenak, atal honetan argitaratutako informazio guztia ABANCAk landu duela jakinarazten du, noizbehinka hirugarrenak iturritzat hartuz, erabiltzailearen informazio pertsonala eta espezifikoa kontuan hartu gabe. Beraz, ez du inola ere adierazten ABANCAren edo hirugarrenen iritzia, estimazioa, iragarpena, gomendioa edo aholkularitza inbertsioaren arloan.

Jasotzen den informazioak orientazio- eta publizitate-helburuak besterik ez ditu eta ezin da jo erabiltzaileak erabakiak hartzeko erabiltzen duen elementu erabakigarritzat, ez baita etorkizuneko emaitzen adierazle fidagarria. ABANCA ez da hemen azaldutako informazioaren erabilerak eragindako zuzeneko edo zeharkako galeren erantzule izango, informazioaren zehaztasun, osotasun, egiazkotasun eta/edo zuzentasun-eza direla eta.

Guztiz debekatuta dago hemen jasotako informazioa edozein bide erabiliz helaraztea, ABANCAren baimenik gabe. Finantza-tresnak eskuratzeak mota askotako arriskuak dakartza eta inbertitzaileak bere gain hartu behar ditu.

Arriskuaren izaera eta irismena tresna motaren araberakoa izango da. Laburpen gisa, inbertitzaile batek bere gain hartu behar dituen arrisku nagusiak honako hauek dira: prezioa, kanbio-tasa, dibisen aldaketa, kreditua, interesa eta likidezia falta. Beste arrisku batzuk jatorri eta egoera askotakoak dira: ingurune politikoak, ekonomikoak eta sozialak, oro har.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Gehiago jakiteko

DOKUMENTAZIOA

  • MiFID araudiari edo finantza-tresnen merkatuei buruzko zuzentarauaren inguruko informazioa kontsultatu.
  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Sarrerak erosi
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
© 2022 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.