Txartelak buruz
-
Zein da zordunketa-txartel bat eskatzeko gutxieneko adina?
ABANCAKO zordunketa-txartel bat kontratatzeko gutxieneko adina 12 urtekoa da. Txartela adin txikikoaren izenarekin igorriko da, haren aita, ama edo legezko ordezkariaren baimen eta sinadurarekin eta beti haren argibideak jarraituz.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#402 -
Nola funtzionatzen du kuota finkoko ordainketak nire kreditu-txartelean?
Zuk hautatzen duzu hilero ordaindu nahi duzun kopurua. Gastatzen duzun zenbatekoa edozein izanik ere, hilero kopuru edo kuota finko hori ordainduko duzu. Kuota finko horretako zenbatekoak zure txarteleko zorra ordaintzeko beharrezko epea baldintzatuko du, interesak barne. Kuota finkoko ordainketarekin eragiketa gehiago egiten baldin badituzu, zenbateko berdina ordaintzen jarraituko duzu, baina denbora gehiago beharko duzu metatutako zorra ordaintzen joateko. Halaber, amortizatu aurreratuak egin ahalko dituzu. Horrela, epe hori murriztu egingo duzu. Kuota finkoko zenbatekoa nahi bestetan alda dezakezu eta inolako kosturik gabe.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#347 -
Eska dezaket zordunketa-txartel bat 16 urtetik beherako nire semearentzat?
Bai, txartel bat eska dezakezu 12-15 urte bitarteko zure seme edo alabarentzat. NX, Visa Carné Xove edo Visa Zordunketa izango dituzue aukeran. Txartelari alta eman ahal izateko, adin txikikoa txartela lotutako kontuko titular izan beharko da. Gainera, hala eskaera nola kontratua adin txikikoaren aitak, amak edo legezko ordezkariak sinatu beharko dituzte.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#403 -
Zer da babes oroko Asegurua?
Produktu horrek zure txartelean geratzen den zorraren ordainketa babesteko aukera ematen dizu heriotza eta baliaezintasun kasuan edo diru-sarrerarik gabe geratuz gero. Kezka bat gutxiago.
Hilero txartelean bertan prima bat kobratuko zaizu, txartelean guztira erabilgarri dagoen saldoaren gaineko portzentaje modura kalkulatzen dena. Hilean erosketarik ez baldin badago, ez dago primarik.
Hileroko kobrantza hori lehendabiziko 2.000 eurotarako erabilgarri dagoen zenbatekoaren % 0,60 da. Zenbateko horretatik aurrera, % 30ekoa aplikatzen da. Aldi berean ordaintzeko modu ugari dituzten txarteletan, kobrantza hori hilearen amaierako ordainketa moduan egiten da beti.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#348 -
Nola beha ditzaket nire txartelarekin egindako mugimenduak?
Urruneko bankuko zerbitzua baldin baduzu, zure txarteleko mugimenduak beha ditzakezu zure Banku Elektronikoko Txartelak aukeran; zure Banku Mugikorrean, Txartelak > Mugimenduak erlaitzetik edo, bestela, telefono bidezko bankuarekin harremanetan jarriz, 981 910 522 telefono-zenbakira deituta edo 0034 981 179 600 telefono-zenbakira atzerrian baldin bazaude.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#308 -
Zer egin behar dut nik egin ez dudan eragiketa bat berresteko mezu bat iristen baldin bazait?
Mezu bat iriste baldin bazaizu mugikorrera zure banku mugikorra instalatu duzula ohartaraziz edo banku elektronikoko eragiketa bat sinatzeko adieraziz baina kudeaketa egiten ari dena zu ez baldin bazara, dei gaitzazu lehenbailehen 900 815 522 telefono-zenbakira (edo +34 981 910 522 telefono-zenbakira atzerritik deitzen badiguzu), hura blokeatzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egin ditzagun. Zerbitzu hori erabilgarri dago eguneko 24 ordutan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#538 -
Zer da txartel bateko kreditu-muga?
Txartel baten kreditu-muga zure kreditu-txartelarekin gehienez erabil dezakezun diru kopurua da. Erabiltzen duzun bakoitzean, kopuru hori ez duzula gainditu egiaztatuko dugu. Adibidez, 5000 euroko muga bat baldin baduzu eta zerbait erosi nahi baldin baduzu, gastatzen joan zaren hori ikusi behar dugu, hau da: erosketa horren aurretik jadanik erabili duzun saldoa. Horrela, saldo erabilgarria 5000 euro horietara iritsi arte geratzen dena izango da. Ondoren, hilero, zure kontuan kredituaren mugatik gora erabili duzunaren arabera eta hautatu duzun ordaintzeko moduaren arabera kobratuko dizugu.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#491 -
Zer da tusitiodecompras.es? ABANCAren denda bat?
ABANCAN ez gara teknologian, bidaietan edo autoetan adituak, baina badakigu zure helburu eta asmoak erdiesten nola lagundu. Horregatik, eta gure lanean konfiantza duten bezero kopuru oso adierazgarria dugunez, tusitiodecompras.esBeste webgune batera birbideratuko zara ipini genuen martxan, kolaboratzaile adituek beren produktuak eskaini ahal izateko espazio bat. Adibidez, tecnologia.tusitiodecompras.esBeste webgune batera birbideratuko zara atalean oso eskaintza interesgarriak aurki ditzakezu etxetresna edota informatikan… epeka ordain ditzakezunak, interes eta komisiorik gabe (% 0 UTB)!, zure ABANCA kreditu-txartelarekin.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#492 -
Zertan dautza nire kreditu txartelaren ordaintzeko moduak?
Ordaintzeko modua da nola ordainduko diren likidazio aldi batean zure kreditu txartelarekin egindako eragiketak (aldi horiek ez dira beti berdinak: zure kontratuan dago azalduta). Ordaintzeko hainbat modu daude, eta modu horietako bakoitzak bere baldintzak ditu, kreditu txartelaren motaren arabera. Kontatuko dizugu!
Zure txartela Visa Clásica, Business, Camara, Oro, Platinum edo kidetasuneko bat bada, edo Mastercard Clásica edo Business bat bada, ordaintzeko bide hauetako bat aukera dezakezu, zure kreditu txartelaren kontratuan erabilgarri dituzunen arabera:
- Ordainketa osoa: likidazio aldian egin dituzun eragiketa guztiak ordainduko dituzu. Ez da inolako interesik aplikatuko, ez eta geroratze komisiorik ere.
- Hiru hilabeterako ordainketa: likidazio aldian egindako eragiketa bakoitza hiru epe berdinetan banatuko da, eta txartelaren hurrengo hiru ordainketa egunetan ordainduko duzu. Ordaintzeko modu horrek ez du interesik, baina bai hileroko geroratze komisioa, zure kontratuaren baldintzen arabera.
- Revolving kuota finkoan geroratutako ordainketa: ezarri duzun hileko kopurua ordainduko duzu. Gutxienez, likidazio aldian sortutako komisioak eta interesak ordainduko dituzu. Hileko ordainketaren zenbatekoa nahi bezala pertsonalizatu dezakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
- Ehunekotan geroratutako ordainketa: txartelaren zorretik, aukeratu duzun ehunekoa ordainduko duzu. Zehaztu duzun kopurua amortizatuko duzu gutxienez; horrela, zor txikien ordainketa mugarik gabe zatitzea saihesten da. Ehunekoa eta gutxieneko amortizazioa nahi bezala pertsonalizatu ditzakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
Zure txartelaren ordaintzeko modua nahi adina aldiz alda dezakezu. Ordaintzeko modua aldatzen baduzu likidazio aldi baten amaieraren eta likidazioa kargatzeko dataren artean (data desberdinak baldin badira), likidazioa berriro kalkulatuko dugu, ordaintzeko modu berria aplikatuta, txartelari lotutako kontuan zordunketa egin aurretik.
Zure txartela Visa Tú, Visa ABANCA Personal edo Mastercard ABANCA Privada baldin bada, zure eskura izango dituzu ordaintzeko lehen hiru modalitateak (eta ez ehunekotan geroratutako ordainketaren modalitatea ), edozein unetan zure txartelaren ordaintzeko modu lehenetsia hautatzeko. Ordaintzeko modu berria ordaintzeko modua aldatu ondoren egiten dituzun eragiketei aplikatuko zaie.
Txartel horietan, gainera, eragiketa espezifikoak ordaintzeko modua aldatu ahal izango duzu, aurreko hiru ordainketa modu horietako bat banaka aukeratuta. Epekako ordainketa aukeratzen baduzu, hiru hilabete ez den beste zenbaki bat aukeratu ahal izango duzu, eta epe kopuruari eta eragiketa motari dagokien komisioa aplikatuko da, zure kreditu txartelaren kontratuan zehaztutakoaren arabera.
Zure txartela Visa Clip, Visa edo Mastercard Proyecta edo Visa CaixaPorvenir baldin bada, ordaintzeko modu bakarra izango duzu:
- Revolving kuota finkoan geroratutako ordainketa: ezarri duzun hileko kopurua ordainduko duzu. Gutxienez, likidazio aldian sortutako komisioak eta interesak ordainduko dituzu. Hileko ordainketaren zenbatekoa nahi bezala pertsonalizatu dezakezu, zure txartelaren kontratuan ezarritako mugen barruan. Ordaintzeko modu horrek geroratze interesak sortuko ditu, txartelaren eguneko batez besteko saldoaren gainean.
Kasu horretan, hileko kuota finkoaren zenbatekoa nahi adina aldiz alda dezakezu, orobat. Likidazio aldi baten amaieraren eta likidazioaren zordunketa dataren artean egiten baduzu, likidazioa berriro kalkulatuko dugu, hileko kuota berria aplikatuta, txartelari lotutako kontuan zordunketa egin aurretik.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#552 -
Txartela iruzurrez erabili dute eta ez dut SMSrik jaso erosketa baimentzeko. Zergatik ez dut jasotzen erosketa guztietan jakinarazpena?
Ordainketa-zerbitzuak arautzen dituen PSD2 araudiak salbuespenak ezartzen ditu; hartara, eragiketa jakin batzuk autentikazio sendotua aplikatu beharrik gabe egin daitezke, hala nola zenbateko txikiko eragiketak.
Abisuak zerbitzuan alta egin dezakezu zure kontu eta txarteletako eragiketak berehala ezagutzeko. Horrela, alertak konfiguratu ahal izango dituzu zure txarteletan, eta, 5 €-tik gorako gastuak badituzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu harren berri emateko. Hemen duzu informazio gehiago.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#584 -
Zer informazio gehigarri eman behar dut aplikazio mugikorraren bidez, ezagutzen ez dudan mugimendu bat jakinarazten dudanean?
Banka mugikorraren bidez zure txartelean ezagutzen ez duzun kargu baten berri ematen duzunean, garrantzitsua da informazio gehigarria ematea zure eskaeraren kudeaketa errazteko.
Jarraian, baliagarriak izan daitezkeen dokumentuen adibideak eskainiko dizkizugu:
- Poliziaren aurreko salaketa: Poliziaren aurrean salaketarik aurkeztu baduzu, dokumentuaren irudi bat erantsi dezakezu.
- Saltokiarekiko harremana: Kargua egin duen saltokiarekin posta elektroniko bidez edo gutun bidez harremanetan jarri bazara, elkarrizketa horren irudia igo dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#706 -
Dirua doan atera dezaket ABANCA kutxazainetan, Portugalen?
Bai, doan atera dezakezu zordunketa bidez ABANCAren kutxazain guztietan. Gainera, EuroBic Grupo ABANCAk Portugalen dituen kutxazainetan ere eskudirua atera ahal izango duzu, baldintza berdinetan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#730 -
Zergatik eskatzen didate baimena nire txartel birtuala erabiltzen dudanean?
ABANCAn zure online erosketen arriskuak minimizatu nahi ditugu. Horregatik, hemendik aurrera, erosketa batzuetan, eskatuko dizugu baiezta dezazula benetan zeu ari zarela erosketa horiek egiten. Horretarako, zure Banka Mugikorrera bidalitako mezu bat ireki beharko duzu, edo zure mugikorrera bidalitako erabilera bakarreko pasahitz bat eta datu batzuk eman.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#738 -
Zer da Revolving txartela?
Revolving txartelei esker, zure erosketa eta eskudiru-ateratze guztiak hileko kuota erosoetan geroratzeko aukera izango duzu, eta behar duzun guztietan aldatu ahal izango dituzu kuota horiek, ordainketak zure egoera pertsonalera egokitzeko. Kuota horiek ordaindu ahala, zenbateko hori zure txarteleko saldoan izango duzu berriro.
Zure Revolving txartela kontsultatu eta kudea dezakezu banku mugikorraren edo banku elektronikoaren app-etik. Hemen kontsultatu ditzakezu gure txartel guztiak.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#751 -
Zergatik jaso dut abisu bat edo deia, nire kreditu-txartelaren ordainketa atzeratua erregularizatu behar dudala adieraziz?
Garrantzitsua da zure kredituen ordainketak egunean izatea; txartelaren kasuan ere berdin gertatzen da. Horregatik, abisuak bidaltzen edo deiak egiten dizkiegu bezeroei, kreditu-txartelaren ordainketa estaltzeko funtsik ez dutela adierazteko, eta egoera erregularizatzeko eskatzen diegu.
Mesedez, ziurtatu zure kargu-kontuan beharrezko funtsak ahalik eta lasterren dituzula, balizko gainkostuak saihesteko. Deia edo abisua jaso baduzu ordainketa erregularizatu behar duzula adieraziz, jarraitu eman dizkizugun jarraibideak ahalik eta azkarren egin ahal izateko.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#758 -
Zer egin behar dut nire kreditu edo zordunketa txartela hondatuta badago?
Ez kezkatu, zure txartela hondatuta edo gastatuta badago eta ondo funtzionatzen ez badu, berria eska dezakezu 900 815 522 telefonoan.
Kontuan izan zure txartel zaharra baja emango dugula eta berria zure etxera bidaliko dizugula 3 eta 5 eguneko epean.
Gogoratu ABANCA txartela azkar eta seguru birziklatu dezakezula. Sartu zure txartela edozein ABANCA kutxazainetan, sakatu Birziklatu txartela eta guk arduratuko gara guztiaz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#783 -
Nire txartelarekin egin ez ditudan eragiketak antzeman ditut, zer egin behar dut iruzurra izan daitekeela susmatzen badut?
Iruzurra dela susmatzen baduzu, lehenengo gauza zure txartela itzaltzea da, banku mugikorraren edo banku elektronikaren bidez. Sartu Txartelak atalean eta aldatu 'Txartela piztuta' aukera 'Txartela itzalita' aukerara.
Ondoren, jarri gurekin harremanetan Zure Segurtasuna telefonoan 900 815 525 (edo +34 981 910 525, atzerritik deitzen badiguzu) egoeraren berri emateko eta, susmoa baieztatzen bada, txartela blokeatzeko eta txartel berria eskatzeko. Gainera, dei berean, zuk egin ez dituzun eragiketen erreklamazio prozesua has dezakezu.
Gogoratu, baita ere, zure txartelan ezagutzen ez dituzun edo ados ez zauden mugimenduen berrikuspena aplikaziotik eskatu dezakezula. Informazio gehiago esteka honetan kontsulta dezakezu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/#623