-
Uste dut txartela lapurtu didatela. Edo, beharbada, galdu egingo nuen. Zer egingo dut? Nola blokeatu dezaket? Zure txartelarekin zer gertatu den ziur ez bazaude, zure banka elektronikoan edo aplikazio mugikorrean itzal dezakezu, harekin eragiketak egitea eragozteko. Azkenean zure txartela aurkitzen baduzu, berriro «piztu» eta berriro erabili ahal izango duzu.
Ziur zaudenean zure txartela galdu duzula edo lapurtu dizutela, dei iezaguzu ahal duzun azkarren 900 815 524 zenbakira (edo +34 981 910 524 zenbakira, atzerritik deitzen badiguzu), blokeatu dezagun eta inork erabili ez dezan. Telefono hori erabilgarri dago txartelak blokeatzeko, denbora guztian, gau eta egun, urteko egun guztietan.
Gogoan izan ezazu txartel berri bat eskatzen duzunean zaharrak berehala funtzionatzeari utziko diola. Txartel berria zure etxean jasoko duzu; edo, nahiago baduzu, zuk adierazitako bulegoan.
Berrikus itzazu zure txartelaren mugimenduak. Egin ez duzun eragiketaren bat detektatzen baduzu, erosketa horien zenbatekoa itzultzeko eska dezakezu webgune honetan bertan.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/txartela-galdu-dut#96 -
Zenbat denbora behar duzue txartel berri bat bidaltzeko? Txartel berria bost eta zazpi lanegun arteko epean jasoko duzu, gutxi gorabehera. Epea bera da bulegoan jasotzea nahiz posta bidez etxean jasotzea aukeratzen baduzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/ayuda/tarjetas/txartela-galdu-dut#97