ABANCA
  • Zuretzat
  • Zure enpresarentzat
  • Bezero-gunea
  • Egin zaitez bezero
Menu
  • Irisgarritasun aukerak
    • Testua

    • Kolore iragazkiak

    • Iragazkiak aukeratu

  • Bezero-gunea
  • Produktu guztiak
  • Non gaude
  • Laguntzarik behar duzu?
  • Banka pribatua
  • Banka Pertsonala
  • Komunikazio-aretoa
  • Bloga
  • Tusitiodecompras.es
  • Bizi bizitza
  • Aukeratu etxea
  • Zure enpresarentzat
  • Español
  • En galego

Urrezko Visa

ABANCAko Urrezko Visa kreditu-txartelari esker, prestigio eta segurtasun gehigarria lortuko duzu eta hainbat aseguru, zerbitzu eta balio erantsi handiko abantaila eskuragarri izango dituzu.

  • Egin ezazu eskaera orain!
  • Zure zalantza guztientzako erantzuna dugu
  • Egin ezazu eskaera orain! https://solicitudonline.abanca.com/SolicitudCita/es/4_tarjeta_oro/J
  • Nola funtzionatzen du?

    Kreditu-txartel honek ordaintzeko hiru aukera eskaintzen ditu: hilabetero, hiru hilean behin edo hileko kuota finkoa.

  • Zer da onena?

    Doako hiru aseguru ditu: bidaia-asegurua, istripu-asegurua eta lapurreten edo iruzurrezko erabilera estaltzen duena.

  • Eta zer gehiago?

    Balia itzazu Galp gasolindegietako beherapenak eta Pribilegio EURO 6000 programaren eskaintzak.

  • Zer irabaziko dut?

    Prestigio- eta bereizketa-maila handiagoa, zure ordainketak 36 hilabetera arte atzeratzeko aukeraz gain.

Zuk erabakiko duzu noiz eta nola ordaindu

Urrezko Visa kreditu-txartelak ohiko ordainketa eta erosketa guztiak online dendetan edo edozein herrialdetako establezimendu fisikoetan egiteko aukera ematen dizu.

Zenbait aukera dituzu: dena hilaren amaieran ordaindu, ordainketa guztiak zatikatu edo ordainketa batzuk aukeratu, horiek erosoago ordaintzeko.

Gainera, contactless teknologiari esker, erosketak erosoago eta azkarrago egin ahal izango dituzu. Apple Pay, Google Pay edo Samsung Pay zerbitzuen bidez telefonoarekin ordaintzeko ere erabil dezakezu.

Urrezko VISA bat izateak kaudimen-irudia ematen du eta jarraian azalduko dizkizugun hainbat abantaila eta onura eskuratzeko aukera ematen dizu.

ventajas-tarjetas-mini

ABANCAko txartelen abantailak ezagutu

Zure ABANCA txartelarekin ordaintzean deskontuak eta sustapenak izango dituzu, nahi duzunean ordaintzeko erraztasunak, zure kuoten gaineko erabateko kontrola eta, jakina, segurtasun osoa Internetez erosten duzunean, babes-aukera ugarirekin. Ezagutu benetan ABANCA txartelek eskaintzen dizuten guztia!

  • Ezagut itzazu abantaila guztiak

Behar izanez gero, zeure buruari eman diezaiokezu dirua.

Urrezko Visa txartelaren titularra izateagatik Express Dirua zerbitzua eskura dezakezu. Horri esker, kreditu-txarteletik funtsak zure kontura berehala intsuldatu ahal izango dituzu 6, 10 edo 12 hilabeteren buruan itzultzeko.

Informa zaitez Express Dirua zerbitzuaren baldintzen inguruan eta ikasi nola aktibatu. Izapiderik gabe.

Gerora itzazu erosketak

Gainera, Urrezko Visa txartelak Gerorapp zerbitzua hartzen du barne. Horri esker, ABANCA kreditu-txartelarekin egiten dituzun erosketak 3 eta 36 hilabete bitartean atzeratzeko aukera izango duzu, egin dituzun tokian egiten dituzula. Hau da, Urrezko Visarekin oporrak eros ditzakezu Mexikon eta, lasaitasun osoz, epe erosoetan ordaindu.

banner-programa-servicios-abanca

Zure txartelak eta ABANCA Zerbitzuen Programa

Zure txartelarengatik 0 zentimo ordaindu! ABANCA Zerbitzuen Programaren abantailetako bat da. Baldintza sinple batzuk betez gero, horrelako abantailak izango dituzu, baita beste asko ere Premium maila eskuratzen baduzu.

  • Jakin ezazu eskura duzun guztia!

Deskontu handiak erosketetan

Gainera, Urrezko Visa erabiltzeagatik, erosketetan beherapenak jasotzeko aukera izango duzu, baita aseguruak doan izateko aukera ere.

Adibidez, % 5eko beherapena izango duzu atxikitako Galp gasolindegietan. Bezero bakoitzeko hileko muga 600 eurokoa izango da. Gainerako gasolindegietan % 2ko beherapena izango duzu, hilabete horretan bertan Urrezko Visarekin beste bost ordainketa egiten badituzu edozein establezimendutan (gasolindegietan edo bidesarietan izan ezik). Kontsulta itzazu baldintzak.

Zure kreditu-txartelarekin, halaber, Pribilegio EURO 6000 beherapen-programaren onuradun izango zara; ondorioz, hobariak izango dituzu hoteletan, bidaietan eta beste establezimendu batzuetan. Soilik zure txartela erabiltzeagatik! Beherapenak eta kanpainari atxikitako lokal guztiak kontsulta ditzakezu Pribilegio EURO 6000ren webgunean.

Doako aseguruak

Kreditu-txartela hau edukitzeagatik soilik, txartelari lotutako doako estaldurak dituzu. Adibidez:

  • Kutxazainean lapurreta jasateagatiko asegurua eta zure txartela iruzurrez erabiltzeagatiko asegurua, hura galtzen baduzu edo lapurtzen badizute.
  • Istripu-aseguru bat, 500.000 eurorainoko estaldurarekin.
  • Bidaietarako laguntza-asegurua, tiketa Urrezko Visarekin erosi baduzu. Aseguru horrek bidaia- edo ekipaje-atzerapenak, ezereztea, hoteletik atera ezin izatea, aberriratzea, atzerapenak, gastu medikoen itzulketa, ekipajeari eragindako kalteengatiko laguntza eta abar estaltzen dizkizu.

Aseguruaren estaldurei buruzko informazioa kontsultatu nahi izanez gero, jo produktu honen fitxaren eranskinetara (orri honen amaieran dago). Eta intzidentziaren bat izapidetu behar baduzu, etxetik irten gabe nola egin dezakezun kontatuko dizugu.

Gehiago jakiteko...

ZALANTZAK

  • Zenbat balio dit VISA Oro batek?

    Zure VISA Oro  txartelak urtean 75 euroko kostua du  titularraren txartelagatik eta 40  euroko kostua pertsona onuradunaren txartelagatik.

    VISA Oro txartelarekin dirua ateratzen duzunean hala kutxazain nola bulegoetan komisio bat kobratuko zaizu kreditua ateratzeagatik, atera duzunaren %4koa, gutxiez 4 euro kobratuko zaizkizularik. Beste erakunde batzuetan, nazionalak zein nazioartekoak, eskudirua ateratzean, gainera eskudirua ateratzearen ondoriozko komisio bat kobratuko zaizu, kutxazainaren jabeduna den erakundeak aplikatuko dizuna.

    Kutxazain nazionaletan, kutxazainaren erakundeak aplikatuko dizun komisioaren zenbatekoaren berri emango dizu eragiketa egin aurretik, hura berretsi edo ezezta dezazun.

    Euroz aparteko moneta batean txartelarekin ordaintzen dituzun erosketetan eta eskudirua ateratzean eragiketaren zenbateko osoaren % 3ko komisio bat aplikatuko zaizu.

  • Urrezko Visa eta beste txartel batzuen inguruko galdera eta erantzun gehiago

DOKUMENTAZIOA

  • Consulta las coberturas del seguro de accidentes y asistencia en viajes del que disfrutas con tu tarjeta. (En pdf)
  • Y también las coberturas del seguro anti fraude del que te beneficias con la tarjeta (En pdf)
  • ¿Quieres saber más de la tarjeta Visa Oro? Aquí tienes toda la información bajo los estándares de la Unión Europea (INE) (En pdf)
  • Egin ezazu eskaera orain!
  • Lagunduko dizugu
  • @somosABANCA
  • SomosABANCA
  • fa fa-youtube
  • fa fa-linkedin
  • fa fa-bold
  • fa fa-instagram
  • ABANCAri buruz

    • Webgune hau
    • Informazio korporatiboa
    • Nazioarteko presentzia
    • Komunikazio-aretoa
    • Banesco Internazionala
    • FINANTZA AGENTEAK
    • Egin ezazu lan gurekin
    • Kontaktatu gaitzazu
    • Bezeroarentzako arreta-zerbitzua
  • Lege- eta segurtasun-alderdiak

    • Pribatutasun politika
    • Gertu gaude
    • Cookien politika
    • Lege-oharra
    • Iragarki-taula
    • MIFID-en inguruko informazioa
    • Segurtasuna
    • Gainerako informazio legala
  • ABANCA sarearen webgune gehiago

    • Kontu Argiak: ABANCA bloga
    • Bezero-gunea
    • Enpresen bezero-gunea
    • Online brokerra
    • ABANCA finantza-zerbitzuak
    • ABANCA AEB
    • ABANCA Portugal
    • Aukeratu etxea
    • Open Banking
  • Produktuak

    • Kontuak eta aurrezkia
    • Txartelak
    • Hipotekak
    • Maileguak
    • Aseguruak
    • Pentsio-planak
    • Partikularrentzako produktu guztiak
    • Laguntzarik behar?
    • Enpresentzako produktu guztiak
prb-logo-colour
logo-pie-pri
© 2023 ABANCA Corporación Bancaria, S.A. Eskubide guztiak erreserbatuta.