Gure soluzioak zure enpresaren
beharretara egokitzen ditugu
Garrantzitsuena da zugandik hurbil egotea, zuretzat pentsatutako produktuekin eta zerbitzuekin.
Denbora luzea daramagu Espainiako ETE-ei eta enpresei modu sendo eta jasangarrian hazten laguntzen. Oparoaldietan eta une zailenetan.
Enpresetan aditua den bankua gara eta bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzen gara. Izan ere, badakigu ez daudela berdinak diren bi negozio.
Zure enpresaren diruzaintza hobetzen lagunduko dizugu, epe labur eta luzerako finantzaketa lortzen, eta zure jarduera profesionalerako ezinbestekoa den guztia bermatzen. Banku digitala, azkarra eta segurua gara. Enpresentzako banka elektroniko indartsua dugu, baita banka mugikorreko aplikazioa ere, zure negozioa edozein unetan eta tokitan zaudela kudea dezazun.
Gurekin hitz egin nahi baduzu, hartu hitzordua oraintxe bertan eta gure adituetako batek lehenbailehen deituko dizu, nola lagun diezazukegun aztertzeko.

Zure enpresaren alde egin dezakegun guztia
-
Zure segurtasuna
Aseguru horrek badaki zer den garrantzitsuena eta zer estaldura behar dituzun.
-
Enpresetan espezializatutako asegurua
Badakigu inor ez bezala arduratzen zarela zure enpresaz; hori dela eta, ABANCAn nahi dugu aseguru bat izan dezazun zure enpresa-jardueraren balizko ezustekoei aurre egin ahal izateko. ABANCAren ETEEntzako eta enpresentzako aseguruen estaldurak zure sektorearen behar espezifikoetara egokitzen direla ziurtatuko duzu; horrela, ez duzu behar ez duzunik ordainduko.
-
-
Zure zirkulatzailea
Zure enpresaren diruzaintzak behar duen errendimendua, arintasuna eta egonkortasuna hobetzen lagunduko dizugu.
-
Multifinantzaketa
Zure enpresarentzat behar dituzun zirkulatzaile-produktu guztiak (abalak, comex-a, merkataritza-deskontua, kreditu-lerroa) kontratu bakarrean. Horrela, eskatutako mugaren % 100 partekatuko dute guztiek. Multifinantzaketa likidezia lortzeko modu askoz malguagoa eta azkarragoa da. Horren bidez, zure finantza-beharrak konpondu ahal izango dituzu zuk behar eta nahi duzunean.
-
Zergen finantzaketa
Zure ETEEak edo zure enpresak likidezia behar badu zergen ordainketari aurre egiteko, hori lortzen lagunduko dizugu. Finantzazioa oso baldintza onuragarrietan eta azkar eskaintzen dizugu, ordainketei arazorik gabe aurre egin diezazun.
-
Factoring
Factoring zerbitzuarekin zure fakturen kudeaketaz eta finantzaketaz gu arduratuko gara. Administrazio-gastuak aurrezteko, kontabilitatea hobetzeko eta zure finnatza-egitura modu eraginkorragoan antolatzeko aukera izango duzu. Zure enpresa egunez egun hasi eta oparoagoa izan dadin, zu ardutauko zara.
-
Confirming
Soluzio ezin hobea dugu hornitzaileen ordainketetarako erabiltzen dituzun denbora eta baliabideak optimiza ditzazun. Gure confirming zerbitzuen bidez, zure hornitzaileekin epeak, zenbatekoak edo beherapenak negoziatu ahal izango dituzu. Aldi berean zure enpresaren lan administratiboak murriztea lortuko duzu.
-
Deskontu komertziala
Deskontu komertziala da modurik onena epe laburrera finantzaketa lortzeko eta zure diruzaintzaz kezkatu gabe lan egiteko. Zure enpresak ordaintzeke dauden fakturak kobratzeko aukera izango du, atzeratutako kobrantzen epemugaren zain egon gabe. Gainera, Enpresen Banku Elektronikoaren bidez deskontu-lerroekin lotutako urrats guztiak kontsultatu ahal izango dituzu: itzulketak, erabilgarritasuna… Lortu likidezia zure enpresarentzat itxaroten egon beharrik gabe!
-
-
Zure proiektuak
Kontsulta itzazu zure negozioak hazten jarraitzeko beste modu batzuk, zure proiektuek oztoporik izan ez dezaten.
-
Comex - Kanpo Merkataritzako Lerroak
Zure enpresaren nazioartekotzea bultzatzeko lan egiten dugu, eta zure inportazio- eta esportazio-eragiketetan laguntzen dizugu kalitatezko zerbitzu integral batekin: kreditua, fidantzamendua eta kobrantzen eta ordainketen kudeaketa.
Abancak segurtasuna, fidagarritasuna eta finantzaketa jartzen ditu zure enpresaren esku, baita nazioarteko sare zabal bat ere eta, batez ere, gertuko kudeaketa-talde baten aholkularitza pertsonalizatua.
-
Kreditu poliza
ABANCAren kreditu lerroei esker zure negozioaren ohiko ordainketak finantzatzeko aliatu malgu eta indartsua izango duzu. Likidezia behar duzunean izango duzu eta behar duzun zenbatekoan.
-