-
Zer da Alavuelta atrae? Alavuelta atrae ABANCAK komertzioetarako erabiltzen duen tresna bat da, zure bezeroekin konektatzen lagunduko zaituena. Zerbitzu horretan gure adituek oraindik ezagutzen ez zaituzten bezeroak erakartzen lagunduko zaituzte, baina baita betikoak mantentzen ere.
Aplikazio baten bidez zure bezero guztiei, egiazkoak eta balizkoak, jakinarazpenak bidaltzeaz arduratzen gara, partekatu nahi duzun eskaintza, berritasun edo komunikazioren bat duzunean.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#405 -
Non eros ditzaket komunikazioak eta nola jakin dezaket zein ditudan erabilgarri Alavuelta atrae moduluan? ‘Komunikazioak’ atalean, goiko panelean, ezkerrera, beha ditzakezu erabilgarri dauden komunikazioak.
Eskuinera, ‘Komunikazioak erosi’ botoia sakatuz, erosketa-prozesua has dezakezu, zenbat komunikazio erosi nahi dituzun adieraziz.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#490 -
Nola funtzionatzen du Alavuelta atrae tresnak? Alavuelta atrae tresnak gure bezeroen erosketa azturak jaso, interpretatu eta aztertzeko analitika eta big data teknika eta baliabideak erabiltzen ditu, zure komertzioarekin bat etor daitezkeenak identifikatu ahal izateko. Eskaintza bat egin, ekitaldi bat antolatu edo berritasun bat partekatzea erabakitzen duzunean, Alavuelta atrae zuretzat hautatu ditugun eta zure albisteen zain dauden bezeroei helaraziko die.Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#407 -
Nola eman dezaket alta Alavuelta atrae tresnan? Jar zaitez harremanetan zure ohiko bulegoarekin eta gure kudeatzaileek zerbitzuan alta emango dizute.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#409 -
Nola eman dezaket baja Alavuelta atrae tresnan? Sekulako pena emango digu! Baja eman nahi baldin baduzu, alavuelta@abanca.com helbide elektronikora idatzi eta zerbitzuan baja ematea eskatu baino ez duzu egin behar.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#408 -
Nola sortzen da 'Eskaintza' bat Alavuelta atrae tresnan? ‘Komunikazioak’ paneleko ‘Eskaintzak’ ataletik eskaintza berri bat sortu ahal izango duzu modu erraz eta sinplean, eskaintzak sortzeko laguntzailearen urratsak jarraitze hutsarekin.
Eskaintzak modu errepikatuan egiten baldin badituzu, eskaintza bat sortu ahalko duzu eskaintza zaharretik abiatuz. Horretarako, sortzeko eredutzat hartu nahi duzun hura bilatu eta hedagarrian ‘Berria sortu honetatik abiatuz’ aukera hautatu beharko duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#411 -
Nola sortzen da 'Ekitaldi' bat Alavuelta atrae tresnan? ‘Komunikazioak’ paneleko ‘Ekitaldiak’ ataletik ekitaldi berri bat sortu ahal izango duzu modu erraz eta sinplean, ekitaldiak sortzeko laguntzailearen urratsak jarraitze hutsarekin.
Nahi baldin baduzu, ekitaldi bat sor dezakezu ekitaldi zahar batetik abiatuta. Horretarako, sortzeko eredutzat hartu nahi duzun hura bilatu eta hedagarrian ‘Berria sortu honetatik abiatuz’ aukera hautatu beharko duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#412 -
Nola sortzen da 'Berritasun' bat Alavuelta atrae tresnan? ‘Komunikazioak’ paneleko ‘Berritasunak’ ataletik albiste berri bat sortu ahal izango duzu modu erraz eta sinplean, albisteak sortzeko laguntzailearen urratsak jarraitze hutsarekin.
‘Eskaintzak’ eta ‘Ekitaldiak´ aukeretan bezalaxe, albiste berri bat sortu ahalko duzu albiste zaharretik abiatuz. Horretarako, sortzeko eredutzat hartu nahi duzun hura bilatu eta hedagarrian ‘Berria sortu honetatik abiatuz’ aukera hautatu beharko duzu.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#413 -
Zein argazki mota igo behar dut komunikazio batera Alavuelta atrae tresnan? Igotzen duzun argazkia bezeroak erakartzeko balioko duena izango da eta hori izango da zure komertzioarekin identifikatuko dena. Beraz, kalitatezkoa eta zure bezeroei helarazi nahi diezun komunikazioa islatzen duen argazki bat izatea gomendatzen dugu.
Ongi ikus dadin gutxienezko bereizmena 320x180px izan beharko litzateke eta erabiltzen den proportzioa 16:9 izatea gomendatzen dugu eta 400kb-ko pisua izatea gehienez.
Windowsen irudi baten tamaina azkar eta modu errazean murrizteko adibide bat ipintzen dizugu:
- Ireki irudia Paint programarekin. Sakatu eskuineko botoiarekin irudiaren gainean, bilatu 'Ireki honekin...' eta hautatu Paint.
- Behin programa irekita dagoenean, ‘Tamaina aldatu’ sakatuko dugu. ‘Pixelak’ hautatu eta ‘Itxuraren erlazioa mantendu’ aukera aktibatuta dagoela ziurtatu behar dugu. Behin hori eginda, ipini 800 ‘Horizontalean’ eta onartu egingo dugu.
- Jo ‘Artxiboak’ aukerara sakatu ‘Gorde horrela… Irudia JPG’, onartu, eta kito! Irudiaren tamaina murriztu egin da eta Alavuelta tresnara igotzeko prest dago.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#410 -
Alavuelta atrae erabiltzearen inguruko zalantzaren bat duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan Alavuelta atrae tresnan erakusten diren funtzionaltasun, datu eta grafikoen inguruan ezer argitu nahi baldin baduzu, idatz iezaguzu helbide elektroniko honetara zalantzarik gabe alavuelta@abanca.com eta zure zalantzak edo iradokizunak adierazi.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#414 -
Nola gaineratzen da establezimendu bat Alavuelta atrae tresnan? Establezimendu ugari baldin badituzu eta tresnan beste bat gaineratu nahi baldin baduzu, egin behar duzun bakarra alavuelta@abanca.com helbide elektronikora idaztea da, zein establezimendu monitorizatu nahi duzun adieraziz. Dagozkion baliozkotzeak burutu ondoren, Alavuelta atrae tresnan datu guztiak behatzeko moduan izango zara.
Compártelo en...Si crees que es interesante para otras personas, por favor, comparte esta información con ellas. //www.abanca.com/eu/empresas/ayuda/alavuelta/alavuelta-atrae#428